Mundua ez da biribila
Hasiera » Zientzia eta teknologia » Zulo bat espazioan
Mai12 0

Zulo bat espazioan

Atalak: Zientzia eta teknologia

NCG 1999 nebulosa. Hor, nonbait, dago zuloa (Argazkia:ESA).

NCG 1999 nebulosa. Hor, nonbait, dago zuloa (Argazkia:ESA).

Euskal Herriko kazetari batentzat aspergarri samar suertatu daiteke zulo bat aurkitu dutela esanez albiste bat hastea, baina oraingoan diferentea da, zin egiten dizuet. Non eta espazioan aurkitu dute zuloa, ustez gasa egon behar zen lekuan. Europako Espazio Agentziak (ESA) oso harrigarritzat jo du aurkikuntza.

ESAk Herschel izeneko teleskopio astronomiko ezin modernoagoa jaurti du espaziora, eta emaitza ikaragarriak lortzen ari da, orain arteko zenbait teoria kolokan jartzeraino. Duela egun gutxi hedabide batek honela zioen, teleskopioari esker egindako aurkikuntza bati buruz: “Herschelek izar ‘ezinezkoa’ topatu du”. Moda denez zientziaz idazten duten kazetariei izenburu potoloen bila aritzen direla leporatzea, zehaztasun zientifikoaren kalterako bada ere, argitu dezadan lehen bai lehen ESAk berak erabili duela “ezinezko” hitza bere webgunean, komatxo artean hori bai. “Ezinezkotasuna” nondik dator? Bada, orain arte zientzialariek uste zuten ezin dela sortu gure Eguzkiaren masaren zortzi halako edo gehiago daukan izarrik, baina horixe bera da Herschelek antzeman duena. Izar ezinezko bat, ez hain ezinezkoa itxura denez, sortze prozesu betean.

Eta orain, zuloa espazioan. Izarrak gas eta hauts hodeietan sortzen dira, eta teknologia berriari esker hodeiok inoiz ez bezalako zehaztasunez beha daitezke orain. Horietako bati begira aurkitu du Herschelek zuloa. Hain zuzen, NGC 1999 izeneko nebulosa aztertzen ari zen teleskopioa. Nebulosa hori espazioaren alde ilun baten ondoan dago, eta gaur arte zientzialariek uste izan dute alde ilun horiek gas eta hauts hodei oso dentsoak zirela. Hain dentsoak, non ez zuten argia iragazten; horregatik izango lirateke ilunak. Herschelen ikusmena gauza da horrelako hodeiak zeharkatzeko, baina hara begira jarri eta… inguruak ilun segitzen zuen. Ondorioa: zulo bat dago. Eskualde hori hutsik dago, eta inork ez daki zerk sortu duen hutsunea. Liburu zaharrak errebisatzeko tenorea iritsi zaie astronomoei.

Herschel, gol asko sartzen dituzten futbolariak bezala, hasi da bere prezioa justifikatzen. Garestia izaten segitzen du, baina behintzat…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA