Ekonomia berdea: biomasari buruzko mitoak
Amaitu da Rio+20, eta handik 40 kilometrora egin den Herrien Goi Bileran parte hartu duten taldeei kasu egin behar badiegu, egin ez balitz bezala gaude, okerrago ez esateagatik. Gailurrak ez baitio konponbiderik emango Lurrak duen krisi ekologikoari, baina gainera oinarriak ezarriko ditu krisi hori areagotzeko. Ardatz bi izan ditu Rio+20k: ekonomia berdea eta ingurumenaren zaintzarako nazioarteko erakundeen sorrera. Gaia arretaz jarraitu baduzue, behin baino gehiagotan entzungo zenuten honen...
Read MoreMonsanto, bigarren erasoaldia prestatzen
Transgenikoei buruzko eztabaida segitzen baduzue, azaletik besterik ez bada ere, jakingo duzue Monsanto konpainia erraldoiak merkaturatzen duen produktuetako bat Roundup Ready izeneko soja haziak direla. Soja hori genetikoki eraldatuta dago Roundup herbizida jasateko, hau da, glifosatoa jasateko. Roundup herbizida –giza osasunerako kaltegarria, aski frogatua denez– Monsantok berak saltzen die bere soja landatzen duten laborariei. 2000. urtean iraungi zen Monsantok zeukan glifosatoaren...
Read MoreMerkurioa zure platerean
Ia seguru, RASFF hizkiek ez dute esanahi berezirik zuretzat, niretzat orain dela bost minutura arte ez zuten bezala. Europar Batasunaren (EB) Elikagai eta Pentzuen Alerta Azkar Sistemaren ingelesezko siglak dira. Bada, 2011n RASFFek merkurioz kutsatutako arrainen 76 kasuren berri eman du. Arrain eta bestelako itsaskien kutsaduraren kausa nagusia da merkurioa, izan ere. 76 kasu diogunean, EBk ezarritako mugak gainditzen diren kasuez ari gara. Zenbait elkarte ekologistak diotenez, hortik behera...
Read MorePlastikozko poltsak, beste ikuspuntu bat
Plastikoari buruzko erreportajea kaleratu berri dugu ARGIAn. Aipatu dugu, nola ez, erabilpen bakarreko plastikozko poltsen auzia, nahi bezain sakon jorratu ez badugu ere. Ustez nahikoa kontsentsu biltzen duen gaia da, maila teorikoan behintzat. Esan nahi dut, itxuraz ia mundu guztia dagoela ados, plastikozko poltsa horientzat alternatiba bilatu behar dela; desadostasuna metodoetan dago, eta erritmoetan. Batzuek oraintxe bertan debekatuko lituzkete guztiz. Besteek astiroago joan behar dela uste...
Read MoreCastejón, Muskiz: arauak ad hoc
Gara egunkariak Jesus Mari Tomasi egindako elkarrizketa dakar gaur. Ribera + Centrales No (Erriberan zentral gehiagorik ez) plataformako kidea da Tomas. Dioenez, Nafar Gobernuak arau bat aldatu du legez kanpokotzat joa izan den proiektu bat aurrera atera ahal izateko. “Iragarri zutena egin dute, hain zuzen”, gehitu du Tomasek. Hidrocantábrico enpresak Castejónen daukan zentral termikoa handitu zuenean, herriko etxeetatik 500 metro baino gutxiagora egin zituen hainbat eraikin, Garak...
Read More
Iruzkin berriak