Mundua ez da biribila
Hasiera » Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila

Fernando Lugok badu lanik Paraguai “konpontzeko”

2008-10-23  //  Nazioartea  //  Iruzkinik ez

Paraguai: latifundistak jaun eta jabe eta nekazariak sutan

Paraguai: latifundistak jaun eta jabe eta nekazariak sutan

Gauza jakina zen Fernando Lugo Paraguaiko presidenteak ez zuela erronka makala, Partido Coloradoaren 60 urteko agintaldian loratutako indarren aurka aritzea. Horren adibide zehatz bezain gordin baten berri eman digute Igor Olabarrietak, Jon Sanzek (Komite Internazionalistak) eta Martintxo Mantxok (Ekologistak Martxan), eskutitz baten bidez. Nekazaritzan mono-landaketa nagusi dela, paraguaitar laborariaren egoerak hondoa jo du, eta horri aurre egiteko mugimendua errepresio latza jasaten ari da, hainbat hilketa barne. (gehiago…)

Asteroide eta kometa inpaktuen arriskua mintzagai Tunguskako leherketaren mendeurrenean

2008-07-08  //  Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

Asteroide bat lurrean jotzeko unean, artista batek egindako irudiaren arabera

Asteroide bat lurrean jotzeko unean, artista batek egindako irudiaren arabera

Hollywoodeko gidoigileentzat sekulako pagotxa ez ezik, asteroide eta kometak benetan aintzat hartzeko mehatxua dira. Lasai, zerua ez da bihar gure buru gainera jausiko, eta ziurrenik etzi ere ez. Segurua da, ordea, etorkizunean espaziotik iritsitako objektuek jo egingo dutela planeta hau, iraganean hamaika aldiz jo duten bezala. Itxuraz nahiko urrun dago etorkizun hori, baina badaezpada espazioari begira daude hainbat zientzialari, Lurrarentzat mehatxagarria izan daitekeen materia puska oro aurkitu nahian. Noizbait mehatxua serioa balitz, orduan pentsatuko genuke nola aurre egin.

(gehiago…)

Alderdi ilunak alkoholdun edarien publizitatean

2008-07-04  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

AUCek garagardo iragarkiei egin die kritika batez ere

AUCek garagardo iragarkiei egin die kritika batez ere

Espainiako AUCek (Komunikazioaren erabiltzaileen elkartea) urte osoa darama alkoholdun edarien publizitatea aztertzen, eta lan horren behin-behineko emaitza batzuk aurreratu ditu uda heldu dela-eta. Diotenez, publizitate mota horrek legea betetzen du oro har, baina badira alde ilun batzuk. AUC bereziki kezkatuta agertu da garagardo markek egiten duten publizitateagatik, bai kopuruz bai zabaltzen dituzten mezuei dagokienez. Bestalde, ez-nahikotzat jo dituzte zenbait alkohol ekoizlek dauzkaten auto-erregulazio kodeak. (gehiago…)

Hizkuntza aldatzeak nortasuna aldatzen du, ikerketa baten arabera

2008-06-26  //  Hizkuntzak  //  Iruzkinik ez

Hispaniar jatorriko emakumea

Hispaniar jatorriko emakumea

Hau irakurtzen ari bazara, ia segurua da hizkuntza bat baino gehiago dakizula. Hala bada, ez duzu Jekyll doktorearen edabe misteriotsurik beharko zeure nortasuna aldatzeko; aski duzu hizkuntza batetik bestera ibiltzea. Hori da behinik behin AEBetan egin berri den ikerketa batek dioena. Hala ere, hizkuntza bi edo gehiago jakitea ez da nahikoa. Hizkuntza horiei lotutako kultura desberdinetan murgilduta egon behar duzu, bai batean zein bestean. Elebiduna ez ezik, kulturbiduna izan behar da nortasuna aldatu ahal izateko. (gehiago…)

Espainiak bere ikus-entzunezko kontseilua nahi du

2008-06-12  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

Belen Esteban

Belen Esteban

Europako mendebaldeko gehienek, AEBek, Kanadak, Australiak… munduan “inor” diren herrialdeek ikus-entzunezko kontseilua dute aspalditik. Espainiako Estatuak ez, eta horrek esplika ditzake egunero zenbait telebista-katek deontologiari eta etikari ematen dizkieten ostikadak. Programazioa gustukoa ez badugu telebista amatatzea besterik ez dugula egin behar erantzun diezaguke norbaitek, eta egia esanda behin baino gehiagotan entzun behar izan ditugu halakoak ahots ustez serioengandik, baina OCTA plataformak (Telebistako eta Ikus-entzunezko Edukien Behatokia) modu eraginkorragoan protesta egiteko eskubidea badugula aldarrikatu du berriki. Hots, pantailaratzen diguten zaborraz ozen kexu eginez. Haien ustez, ikus-entzunezko kontseilua behar-beharrezkoa da Espainiako Estatuan, lege urraketak behin betiko amaituko badira. ZPren gobernuak iragarria du haren sorrera, baina… (gehiago…)

Erne ehizakiak jatean!

2008-05-30  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

Galeperra

Galeperra

Espainiako ikertzaile talde batek oraindik orain adierazi duenez, ehizarako erabiltzen diren perdigoien berunak kalte egin diezaioke gure osasunari, ehizatutakoa janez gero. Ikerlariek galeperrak egosi zituzten, prozesu horretan okelak zein neurritan beruna xurgatzen duen aztertzeko. Diotenez, perdigoi bakarra nahikoa da Europar Batasunak etxaldeko hegaztientzat ezarritako gehienezko berun kopurua aise gainditzeko. Kutsadura are handiagoa da ozpina erabiliz gero, hark eragindako pH azidoak beruna xurgatzea errazten duelako. Esperimentuaren egileek gogorarazi dutenez, Espainian oso ohikoa da ozpina erabiltzea ehizakiak prestatzeko.

Berunezko perdigoiak debekatuta daude munduko leku askotan, ur-hegaztiei egiten dieten kaltea dela eta (hegazti horiek jan egiten dituzte perdigoiak). Espainiako Estatuan, baina, Red Natura 2000 sareko hezeguneetan baizik ez dago galarazita munizio mota hori erabiltzea. Ohiko eran ehizatzen den inguruetan, hiru milioi perdigoi egon daiteke hektareako. Zenbat digestio latz!

Espainiako kate pribatuek publizitate lehiatik kanpo nahi dituzte telebista publikoak

2008-05-15  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

Publizitatearen irabaziak osorik nahi dituzte eurentzat kate pribatuek

Publizitatearen irabaziak osorik nahi dituzte eurentzat kate pribatuek

Espainiako telebista kate pribatuek urteak daramatzate legea urratzen publizitate emisioaren alorrean. Eta hara non orain, haiek biltzen dituen UTECA elkarteak ikus-entzunezkoen eremua erregulatzeko neurriak galdatu dituzte. Zenbait ikus-entzule elkarteren ustez, beren negozio-bolumena handitzea du xede eskaera horrek. Izan ere, hasiera batean oso sinpatikoa dirudien zerbait eskatu dute: telebista publikoek publizitaterik ez ematea. Batzuk pozik leudeke telebista publikoek publizitatea neurriz emate hutsarekin ere. (gehiago…)

Telefonia mugikorra, zerbitzu unibertsal izateko bidean Europan

2008-04-30  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

Telefonia mugikorra finkoa baino zabalduago dago honezkero

Telefonia mugikorra finkoa baino zabalduago dago honezkero

Herritarren kezka nagusia eguneroko jana lortzea ez den herrialdeetan, telefonia finkoa zerbitzu unibertsaltzat jotzen da. Hala da behinik behin Europar Batasunean eta AEBetan, nahiz eta estatubatuarrek, zerbitzu publiko kontzeptuaren oso zale ez izaki, sarbide unibertsala esatea nahiago duten. Gauza bera da azken batean. (gehiago…)

Nor da hemen piztia?

2008-04-24  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

Laborategian hildako animalia

Laborategian hildako animalia

Gaur, apirilak 24, Laborategietako Animalien Nazioarteko Eguna da. Gipuzkoako Animalien Eskubideen Aldeko Elkarteak (AEAE) efemeride hori baliatu nahi du hamaika esperimentutan hamaika aberek jasaten dituzten hamaika mila tortura eta tratu txarrak salatzeko. Salaketa hori performance baten bidez zabalduko dute datorren larunbatean, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Bulebarrean. Ez da azken aldian sortu den era horretako ekimen bakarra. Animalien eskubideen aldekoak indar hartuz doaz, edo behintzat oihartzun handiagoa du haien mezuak orain. Orroez, marruz, arrantzaz (ez itsasokoaz), irrintziz, zaunkaz… datorkigun mezua.

(gehiago…)

Familia kontziliazioaren etorkizun iluna

2008-04-17  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

Nola kontziliatu hau?

Nola kontziliatu hau?

Nerabe eta gazteei buruzko ikerketa soziologiko baten emaitzak kaleratu berri dira. Mota horretako hamazazpi milagarren ikerketa, bide batez esateko; noizbait aztertu beharko da zergatik egiten den nerabeei buruzko hainbat azterketa, badirudi-eta helduekiko -gizakiaren marka neutroa, nonbait- dituzten desberdintasunen arrazoiak asmatu nahian ari direla batzuk etengabe. Baina hori beste baterako utziko dugu. Orain, hel diezaiogun azken ikerketa honek eman duenari: gure gaztetxoek diote, horretaz galdetzen zaienean, familia eta lan erantzukizunak neurri berean banatu behar dituztela gizon eta emakumeek. Baina itxuraz, bestelakorik egiteko asmoa dute halako erantzukizunak hartzeko tenorea iristen zaienean. (gehiago…)

Page 18 of 19««Aurrekoa1016171819Hurrengoa»

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA