High alaitasuna
Hasiera » Paisaiak » Saturraranetik X-era (asmakizuna)
Api10 0

Saturraranetik X-era (asmakizuna)

Atalak: Paisaiak, Poemak

Miren Agur Meabe: Bitsa eskuetanLizardiren Baratzean (Jose Luis Padronek aurkeztutako poesiari buruzko saioa, larunbatero Euskadi Irratian) zazpi ataleko kolaborazio labur bat egiten ari naiz. Hilean behin, saio bakoitzean euskal poema garaikide bat aurkeztu eta aztertzen dut, eta haren egileari beste poema bat izendatzea eskatzen diot (berea ez dena), hautaketaren zergatiak azalduz. Poema guztiek izan behar dute paisaiarekiko lotura bat, nolabait lekua (zentzu zabalean) gaitzat hartuta. Helburua da poema kate horren bidez egungo Euskal Herriko argazki kolektibo bat eskaintzea, haren paisaiarekiko dugun harremana islatuz eta sakonduz. Zein izango da kate horretako hurrengo begia?

Bidaia horren erdibidean, Miren Agur Meaberen poema bat aukeratu dut hurrengo saiorako, Bitsa eskuetan (Susa, 2010) bere liburukoa. Poema hori zein den ez dut orain esango, baina ez da nire kuttunena, “oi neure erraldoi oi neure masai oi neure irlako moai” bertsolerro genialarekin bukatzen duen beste hori. Berari galdetu nionean, Paddy Rekalderen Spray (Susa, 2011) izeneko liburutik bere poema hartuko zuela erantzun zidan. “Badakit,” pentsatu nuen, “baietz Saturraran aukeratu”. Izan ere, paisaia ezagun bat deskribatzen duen poema baita hau, aldi berean iraganak paisaiaren perzepzioa nola baldintzatzen duen azaltzen digula:

spray1udazkeneko arratsaldeetan
hondartzan ibiltzea maite du
ortozik eta bakarrik
ur bazterretik gertu
olatu apartsuak bere oinetan
zelan hiltzen diren gozatuz
 
haizearen hotsa nahastu egiten da
inguruan dabiltzan kaioen karrankekin
eta remix horretatik bestelakoa entzun uste du:
ziega haietatik ateratako umeen negarra
 
negarra eta batez ere
ume haien hil aurretiko isilunea

Dakigunez, 1937 eta 1944 urteen artean frankistek milaka emakume eta haur preso sartu zituzten Saturrarango hondartzan zegoen espetxean. Hari buruz, 2010ean, Izarren argia filma plazaratu zuen Mikel Rueda zuzendariak. Ziur aski hori izango zen, Saturrarango paisaiaz gain, Paddy Rekalderen iturria edo inspirazioa poema hau idazterakoan.

Baina usteak erdi ustel. Miren Agurrek ezusteko galanta eman dit beste poema bat, zeharo desberdina, aukeratu duelako. Sprayko beste poema horretan paisaia giza gorputza bilakatzen da, edo gorputza paisaia, Miren Agurren poema askotan bezala. Eta bide batez Euskal Herriko argazki gordina bezain bizia ematen digu. Zein ote da poema X hura? Pista batzuk:

  • Lau aldiz zenbaki bera agertzen da.
  • ”Sex in the City” telesaileri ezkutuko erreferentzia bat dago.
  • AP8 eta Txorrierriko autopistaren arteko leku bat agertzen da izenburuan.

Poemaren izenburua asmatzen duen lehenak ataleko hurrengo poema aukeratzeko eskubidea irabaziko du.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA