High alaitasuna
Hasiera » Aforismoak » “Han izanik hona naiz”
Api15 0

“Han izanik hona naiz”

Atalak: Aforismoak

Han izanik hona naiz (Elkar, 1992)

Han izanik hona naiz (Elkar, 1992)

Joseba Sarrionandiaren izenburu hori maite du lagun batek, bere liburuko ipuin batzuen amaieran (autobiografikoenak edo alegorikoenak agian: “Ekibokazioa”, “Tren maiteminduak”, “Lehio argia”, “Hamelingo xirularia” ) lelo edo aforismo gisa agertzen dena.

Hortaz ari ginela, lagunari esan nion beste toki batean ikusia nuela leloa. Ez nintzen akordatzen non, ordea. Sarrionandiak ez du lehengaiak deklaratzeko ohiturarik (hona beste adibide bat), baina arrastoak utzi ditu testuaren baitan, eta horiei esker azkenean topatu dut jatorria. Bada, liburuko bi ipuinetan aipatzen baitira Oihenartek bildutako esaera zaharrak. Patri Urkizuren artikulu batean, non bere Atsotitzak berirakurtzen duen, hauxe aurkitu dut:

373 Orhin ekhia bero. Ihardespena: Han izanik hona niz […] Behiala, hegaztiak mintzo zirenean, xori bat neguan hotzez hila habia bati arrimatu zela, eta hura bertze xori batez hartua edirenik, haren hantik ateratzeko, sinhets arazi nahi uken ziola, Orhin ekia bero zela; ordea bertzeak haren mina ezaguturik, inhardetsi ziola, bazakiela Orhiko-berri, ezi hantik etorri-berri zela.

Ederra zuberotarrak jasotakoa, ezta? Han izanik hona gara, bai. Eta hemen uzten dizuet Oihenarti egin diogun azken omenaldia, euskal aforismo garaikideez osaturiko bilduma: Oihenart lehiaketa 2012-2013.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA