High alaitasuna
Hasiera » Paisaiak » Negua Iruñean, udaberria Leonen
Mai03 0

Negua Iruñean, udaberria Leonen

Atalak: Paisaiak, Poemak

IMG_3367

Zutoinaren txertaturiko kaleidoskopioa

Gaskoiniako Landetan, Leongo lakuaren eta itsasoaren artean, Courant d’Huchet izeneko natura erreserba dago. Hortik igarotzen dira euskaldun ugari oporretan, eta bertatik abiatzen da Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat narrazioa. Lakuaren ertzean interpretazio gune bat zabaldu dute, eta bertan bisitariek dute ibilbide berezi batez gozatzeko eta ikasteko aukera: 7 paisaien bidea. Egurrezko zazpi zutoinek seinalatzen dute mikropaisaien kokapena; zutoin bakoitzean, kaleidoskopio batek arreta jartzen laguntzen dio ikusleari, begia non jarri jakin dezan.

IMG_3368

7 paisaien bidea

Hortik ibiltzen ginela, pentsatu nuen paisaiari buruzko poema on batek zutoin horien antza izan behar duela, paisaiaren osagai batzuk kokatzen laguntzen digulakoan. Adibide bat ikusi nahi? Irakur dezagun Aurelia Arkotxaren honako poema hau,  zutoin lan hori ederki egiten duena.

 

IMG_3376

Lakua

 OTSAIL

 Elur malutak xuri
 zirimolaka haizean
 tximeletak etorki
 urtzera baratzetan
 
 Egun hartan Iruñen
 elurra egin zuen
 
 Arrosondo biluzi
 neguko ekaitz hotzan
 saltoka papogorri
 haunpatu bat karrikan
 
 Egun hartan Iruñen
 elurra omen
 
 Ene pentsamendu gris

IMG_3370

Basoa

 luze luzeak doaz
 airean ke ñabar hits
 bortu goretan galduz
 
 Egun hartan Iruñen
 elurra
 
 Tximeletak etorki
 urtzera baratzetan
 elur malutak xuri
 zirimolaka haizean

Lekunberri karrika  5, 1987 II 20

IMG_3384

Bidearen amaiera

Aurelia Arkotxa
Atari ahantziak (Pamiela, 1993)

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA