High alaitasuna
Hasiera » Sailkatu gabea » Literaktum 14 Benartegin
Mai18 0

Literaktum 14 Benartegin

Atalak: Sailkatu gabea

IMG_35632006az geroztik ez dut maiatzeko hitzordu hori galtzen, eta hala nola Literaktumera joan izan naiz beti. Ekitaldi guztien artean badago bat biziki maite dudana: Benartegi baserriko irakurraldi musikatua. Aurtengoan atzo Ana Malagonen ipuinak irakurtzen aritu ziren Ana Morales eta Iban Zaldua, Giorgio Bassmattirekin batera. Borobila izan zen saioa, ezin hobea. Besteak beste, arrazoi hauengatik:

  1. Eguraldia, noski. Udaberria bere onenean, Urumeako bazter ezezagun eder horretan.
  2. Musika parkean. Dudarik gabe, gora doan ekimen honek lagun pila bat erakarri zuen, eta horietako asko geratu ziren, familia/retro giroan. Donostiak badu parodia goxorako sena eta bide horretatik luze joko du.IMG_3550
  3. Literatura konpainia onean. Poesia eta prosaren arteko mugak gaindituz (Anaren testuetan baliabide poetiko franko daude, aliterazioak kasu, “Artilea” edo “Asma” ipuinetan adibidez), atzokoa literatura zen eta kito. Kategoriakoa: gazi-gozoa, freskoa, sobrioa (liburuaren kontrazalari esker ikasi dut hori euskaraz nola esaten den). Baina ez zen literatura bakarrik, bazegoen soziala den beste zerbait. Horrela, Ibanek, Xerezaderen artxiboko Anak, eta Giorgiok osatu zuten hirukotearen konplizitatea eta eskarmentuari esker, distira egin zuen ipuin hautaketak: “Anbulategi aurreko bankua”, “Pijamaren azalpena”, “Beti bezala”, “Banaketak”, “Saskia”, “Menestrak”, “Hezetasuna”, “Zoriak”, “Txanda” (horrek guregan zirrara berezi bat eragin zuen, familiako kontuak direla medio), “Unikornioarena”, “Konbinazioa”, “Pelusak”, “Eulien sakrifizioa”, “Desilusioaren mugak”, eta abar. Ipuinotan oinarritutako Giorgioren kantuek liburuari zukua ateratzen lagundu zuten, eta Ibanek bere azken liburuko “Literatura autobiografikoaren arriskuak” irakurri zuen, omenaldi gisa.lasai
  4. Euskara hutsez egin zen, goitik behera. Eta lasai, ez zen ezer gertatu. Edo bai, horietako ipuin batean esaten den moduan: “zerbait gertatzen da. Ezer gertatzen ez denean batez ere.”

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Ipuin ibilaldia | High Alaitasuna - […] Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen irakurri ondoren, liburu hori osatzen duten hainbat ipuin Iban Zalduaren eta Ana I.…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA