High alaitasuna
Hasiera » Poemak » Hondakindegia Mikelazulon
Mai25 0

Hondakindegia Mikelazulon

Atalak: Poemak

Poesia liburuek bere egileari buruz hitz egitean –zer litzateke lirika bestela?–, berarekin konpartitzen dugun egoeraz ere mintzo dira: “hau izan zen bere garaia, hau bere lekua” esaten digute. Baina poesia liburu baten barnean irakurketa posible asko daude, gutxienez poemak beste; horregatik dira hain esanguratsu poesia zuzeneko emanaldiak, non egileak berak irakurketa bat proposatzen digun, berarentzat garrantzia duena aukeratuta. Hala ikusi dut behintzat asteburu honetan Orereta-Errenteriako Mikelazulo elkartean.

Hondakindegia ikuskizunak Iñigo Astizen Baita hondakinak ere (Susa, 2012) liburuko hamar poema (era)biltzen ditu, Mikel Ayerbe eta beste lagunekin batera, baliabide anitzekin jolastuz: irakurketa, dramatizazioa, testigantza, perfomancea, bideoa. Musikarik ez. Liburu honetan badago soneto bat, eta ez txarra, baina oro har euskal poesia garaikideak ihes egiten die errima eta neurriari, agian bertsolaritzatik urruntzeko asmoz. Astizek eta konpainiak arte figuratiboei hurbiltzea erabaki dute eta forma berriak probatzea betiko gaiak azaltzeko –nire/gure lekua, bizitza, heriotza, familia, nazioa– “ideiek xehetasun bilakatzeko duten / era bihurria” erakutsiz. Spoiler ez izatearren, hona hemen hasiera. Ez galdu gero!

ESPERIMENTU PRESENTZIALA ESKAILERETAN

Ez dakit nor den, baina norbaitek
denbora bat kalkulatu dit hemen.
Eskaileretako argiari sakatu eta
bertan gelditu naiz ikustera
noiz suposatzen nauten kanpoan,
noiz behar nukeen beste inon, agian
beste inorekin, edo behintzat ez hemen:
bakarrik, geldi, isilik. Ezertan ez.
Bataz besteko presentzia bat dut
munduaren leku zehatz honetan,
eta nire ausazko existentziaren
denbora agortzea erabaki dut gaur,
beste inori eszedenterik utzi gabe.
Norentzat dira nire segundoak
ni ez nagoenean? Ordezkatzen al naute?
Bigarrenez sakatu diot argiari, geldi,
ezin asmatuz zer beste unerengatik
sakrifikatu behar nukeen une hau,
zer beste lekutan pentsatu nauten,
eta zer beste bizitza amestu didaten.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA