High alaitasuna
Hasiera » Poemak » Tractatus eta Borroka Kluba
Mai29 0

Tractatus eta Borroka Kluba

Atalak: Poemak

tractatusBerandu iritzi nintzen sinekdokera (hots, Donostiako liburutegiko sotora) baina Juan Luis Zabalak aurkezpenaren berri eman du Berrian, eta han irakurri dut Jule Goikoetxeak esandakoa bere Tractatus (Susa, 2014) dela eta. “Edozein jarrera etiko edo politikoren atzean beti dagoela esperientzia estetikoa edo sentsibilitatea” azaldu du eta ados nago.

Baina liburua irakurtzean arreta piztu didana ez da hori izan, baizik eta subjektuaren kontraesanen gaia nola jorratzen duen. Asperduraren eta miseriaren artean bizi gara. Nola gainditu, bada, gure artean eta gure baitan sortzen den dikotomia hura? Tractatus hauek tentsioa islatzen dute, ez dute terapiarik proposatzen:  “beroaldia / jolas galdua da zuretzat / furfuria / ez dagokio zure bizitzari / horiek gabe bizitzak / ez du merezi”. Ez zurekin ez zu gabe. Ez dago absurdotik pasatzen ez den erremediorik: “bizitzak / konponbiderik ez / gizateriak / sendabiderik ez / zentzua / ezin da / ezerezaren erdian / eraiki / absurdoaren erdian / bakarrik”.

Hortik nola atera? Agian gakoa litzateke “ni” petral honek existentzia finkorik ez duela onartzea. Existentzia ez dela nire beharren edo nire desioen arabera antolatuta. Garen subjektu linguistiko, (po)etiko, politiko edota estetikoak definiziorik gabeko prozesuak garela, etengabeko eraldaketa batean. Guk uste baino dinamikoagoa dela guztia. Horrekin gogoratu naiz duela gutxi argitaratu den beste liburu baten aurrean, Chuck Palahniuken Borroka Kluba, Naroa Zubillagak itzulia (Txalaparta, 2014). Honela dio narratzaileak:

“Lehen, etxera haserre iristen nintzenean jakinik nire bizitza ez zela gerturatuko hurrengo bost urteetarako eginda nuen planerantz, apartamentua garbi nezakeen edota autoa itxuratu. Egunen batean hilik egongo nintzen, aurpegian orbainik gabe, eta apartamentu polit bat eta auto bat geratuko lirateke. Oso oso politak denak ere, hautsa edo hurrengo jabea iritsi are. Ezer ez da estatikoa. Mona Lisa bera ere gainbehera doa. […] Beharbada, autohobekuntza ez da erantzuna.” (64)

Sentipen hori Ana Malagonen liburuan badago ere –hala uste dut behintzat–, berriro aurkitu dut orain Jule Goikoetxearen poemetan. Besteak beste, honetan:

HOTSA DABIL
 
Diotenez
Subjektua
Iragan mendean hil zen
Jainkoa hil eta
Justu
Ehun urtera.
 
Hotsa dabil
Subjektua
Prozesu haragitu dela.
 
Objekturik gabeko
Prozesu
Tolesgabea
Krudela
On hutsa
Eta ergela
Dena leku eta
Momentu berean.
 
Ez dago
Kontraesanik
Prozesua baizik
Objekturik gabeko
Ni
Esaten diodan
Prozesua.
 
Baina ez dut
Nik esaten.
Ahotan
Da.
Hotsa
Dabil.
 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA