High alaitasuna
Hasiera » Paisaiak » Kaleidoskopia eta teleskopioa
Eka11 0

Kaleidoskopia eta teleskopioa

Atalak: Paisaiak, Poetikak

 

Bivare mendia, Karnian

Bivare mendia, Karnian

Otsailaren amaieran, Aurelia Arkotxak tokia eta data idatzi ditu (Lekunberri karrika 5, 1987-II-20), poematik postala edo argazkia aterako balitz bezala. Poema minimalista da, deskribapen hutsetan oinarritua, eta ez dago Japoniako haikuen estetikatik urrun. Arkotxaren lehenengo poesia liburuan aurkituko dugu, Atari ahantziak (Pamiela, 1993) izeneko liburuan hain zuzen. Aureliari beste euskal poema bat izendatzea, gure bildumako azken izango dena, eskatu diodanean, ezustekoa gertatu zaigu. Euskal poesia nahiz euskal paisaia mundutik aparte ez daudela azpimarratzeko-edo, Aureliak Pier Paolo Pasoliniren gaztaroko poemak aipatu dizkit, zehazkiago 1954an Dal Diarion bilduak agertu zirenak.

Izan ere, Pasolini poeta zen, zinemagile baino lehen, eta haren lehenengo poemak idazteko, friuleraz ikasi zuen. Friulera Karnian hitz egiten da, Italiako ipar-ekialdeko eskualde historikoan, bertakoa zen Pasoliniren ama, eta Pasolinik paisaia hura miresten zuen. Aurelia Arkotxak ‘In tempo’ izeneko zutabea argitaratu zuen joan den Apirilaren 2an, Berria egunkarian. Aureliak Pier Paolo Pasoliniren gaztaroko poema bat aukeratu zuen zutabe horretarako. Poema horretan aipatzen ditu Pasolinik Karniako gailurrak. Honako hau da Jose Luis Padronek eta biok egin dugun euskarazko bertsioa:

Autocarri che accelerano inquieti
esalano uno stento ansito, in meste
curve (ed è un canto d’Inglesi, un caldo
lampo, che portano assonanze d’altri
secoli…) Echeggia malinconica
una luce di stelle alle remote
meravigliate cime della Carnia;
il passo di Tarvisio, nell’azzurro
morente del muto acetilene,
sente le frane dei suoi pozzi vuoti,
e in Austria, abbandonato tra crinali
accorati, un treno s’empie d’ombre…
S’acceca il fianco del Cervino
a un bagliore di nevi, con le tenui
foreste, e dorme il cacciatore,
assente, sugli assenti Carpazi.
Ma l’Oceano cieco s’accanisce
come sempre, sugli scogli inanimati,
e un candore di morte copre l’Alpi.

Kamioi urduri azaleratu horiek
apenas gai dira bihurgunetan
hasperen triste bat egiteko
(ingelesen kantu bat,
beste garai batzuetako mendeekin
antza duen itomena…)
Eta izarren argi malenkoniatsua
ispilatzen ari da
Carniako tontor liluratuetan;
Tarvisioko igarobideak
hutsik dauden bere putzuen eraistea sentitzen du
hiltzear dagoen azetileno mutuaren urdinean,
eta Austrian, gailur mindu artean  abandonatua,
tren bat itzalez betetzen da…
Cervinoari baso ahulen elur izpiak
itsutzen dizkio mendi-hegalak,
eta lo dago ehiztari besteratua
Karpato besteratuen magalean.
Baina itsu-itsuan itsasoa zakartu egin da,
ohi duenez, arimarik gabeko harkaitzen kontra,
eta Alpeak estaltzen dira heriozko zuritasunean.

‘Paisaiaren Poetikak’ ataleko azken saio honetan, Nafarroatik Karniara, Euskal Herritik Italiara, mikrotik makrora igaro gara. Zilegi balit esatea, Aurelia Arkotxaren poemak kaleidoskopioren lana egiten duela esango nuke, Pasolinirenak, berriz, teleskopio edo largabistarena. Poema bietan aipatzen dira mendiak eta portuak, baina azken hori Alpeetako paisaia sublimea deskribatzen saiatzen da bere handitasunean, agian, Pirinioak bailiran.

Lizardiren Baratzean hasi, Lizardiren Baratzean amaitu, osatu dugu denboraldi honetako hainbat poetaren Euskal Herriko gida, hainbat euskal poeten laguntzaz: Iñigo Astiz, Kirmen Uribe, Jon Gerediaga, Miren Agur Meabe, Koldo Izagirre eta Aurelia Arkotxa. Eskerona adierazi nahi diegu Padronek eta biok; bidean zehar topatuko gara. Paisaiak ez du mugarik, eta poesia mugarik gabeko paisaia da.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA