High alaitasuna
Hasiera » Haiku » Piztutako etxean
Uzt01 0

Piztutako etxean

Atalak: Haiku, Paisaiak

Shinto da antzinako Japoniako erlijioa, naturarekiko sentsibilitatea erritualaren bidez azaltzen duena. Shintoak bizitzaz dihardu, dagoenaren etengabeko berritzeaz. Shintoaren arabera, ibai bat edo harkaitz bat “kami” izan litezke. Kami duen toki hori, naturako santutegi (himorogi) moduan soka batez eta egurrezko zurtoinetaz markatzen da. Hala gertatu zen Isen, Honshu irlako baso trinko batean, 4. mendetik aurrera. Hauxe da Alejandro Londoño arkitektoak eginiko maketa, Variaciones sobre el jardín japonés erakustaldian, Madrileko “La casa encendida” kulturetxean. Santutegiko ateen eta hesien gainean arroza sortak jartzen ziren paperezko zerrendak (shide) batera, non otoitzak eta eskaerak idazten ziren. Purifikazioa, eskaintza eta inbokazioa egiteko, kamiari deitu behar zaio isiltasunez eta txalo eginez.

Ise-ko santutegia, 2014

Ise-ko santutegia, 2014

La casa encendida da, hain zuzen, Felipe Juaristik bere Piztutako etxea (Erein, 2014) idatzi zuen tokia bera. Liburu horretatik aukeratu dut soneto hau, errimarik gabeko endekasilabotan, aurtengo Eako poesia egunetako berripaperan ere sartu dutena (uztailaren 12an irakurriko du Felipek, Mikel Etxaburu, Mariluz Esteban, Jule Goikoetxea, eta Luis Garde-rekin batera).

Dena hartzen du desirak bere baitan,
aingeru, demonio eta gizaki,
kimera, utopia, nahi eta ametsak,
isiltasuna hausten duen barrea;

iturri garbitik sortzen den hitza;
maitaleen ibilera lasaia;
elkarrengandik urruti zeudela
uste izan zutenen beso luzea;

Jainkoa eta haren gorabeherak.
Dialektika, armonia, xakea;
zientzia, konputagailua, erlojua;

Infinitua da, sar badaiteke ere
laztan eta agur dagien eskuan,
izar ibiltari den begiradan.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA