High alaitasuna
Hasiera » Eako poesia egunak » Donostiako lau gabarrak, Ean
Uzt15 0

Donostiako lau gabarrak, Ean

Atalak: Eako poesia egunak, Paisaiak, Poemak, Poetikak

Autoaipua zilegi balitz, gogoko ditut poesia zuzeneko emanaldiak non egileak berak irakurketa bat proposatzen digun, berarentzat une eta leku zehatz batean garrantzia duena aukeratuta. Horregatik ez nuen galdu nahi Koldo Izagirreren errezitaldia Eako poesia egunetan. Parisen bizi naiz (Susa, 2013) bere poema liburu paregabeak ertz eta min asko ditu, bazter eta hitz jolas ugari (baina ez dira jokoak, Koldok berak argitu zigun lez), eta giza labirinto horretan hari baten bila igo nintzen Eako Talaraino.

Poemen artean azalpenak tartekatuz, “Barne errimak poeten sindikatuan” eta “Ur-etena”rekin hasi zen, eta “Donostia” eta “Maitazoro”rekin amaitu. Azken horren aurretik Koldok gogoratu zuen errima zergatik erabiltzen duen: batzuetan, errimari jarraituz gero, poema batek poetak aurreikusi ez zuen lekura eraman ahal duelako.

Koldo Izagirre, Eako poesia egunak, 2014-7-12an.  Argazkia: @karmelolanda

Koldo Izagirre, Eako poesia egunak, 2014-7-12an. Argazkia: @karmelolanda

Errezitaldia amaituta, sinadura eske joan nintzaion. Hori egiteaz gain, une batez pentsatu ondoren, bat-bateko kopla bat izkiribatu zidan nire alearen lehenengo orrialdean. Kopla zahar bat, Arestik askotan erabilitako forma, “Egun da Santimamiña” esate baterako. Baimenik gabe ez dut hemen jarriko, baina ez da inolaz ere kasualitatea forma hori aukeratu izatea, Parisen bizi naiz kopla zaharrez josita baitago.

Adibide gisa, demagun hamahiru kopla zaharrez osaturiko “Donostia” poema, Ignazio Aiestaranek bere blogean aipatua. Haien artean, honako hau:

hondar zuriz lau gabarra
urki zuriz bulebarra
sekretak denoi pausoak hartzen
iluna ilunabarra

Baina zeintzuk dira, bada, Donostian omen dauden lau gabarra horiek? Hiru hondartza ditu hiriak, eta badian paratzen dituzten gabarroiak lau baino gehiago dira (eta ez hondarrezkoak, gainera). Irakurtzean ez nuen asmatu, bai ordea Koldoren ahotsean kopla entzun nuenean. Orduan bai ikusi nituen, nire irudimenean, mendebaldetik ekialdera bata bestearen ondoan:

Argazkia: wikimedia.org

Igeldo, Santa Klara, Urgull eta Ulia. Argazkia: wikimedia.org

Lehenengo hondar zurizko gabarra, Igeldo.

Bigarren gabarra, Santa Klara.

Hirugarrena, Urgull.

Ulia, laugarrena.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA