High alaitasuna
Hasiera » Sailkatu gabea » Goza dezagun gehiago
Uzt23 0

Goza dezagun gehiago

Atalak: Sailkatu gabea

Karmen egunean erosi nuen eta aspaldi ez dut saiakera batekin honenbeste gozatu; kontu anitz interesgarriz beteta baitago, erraz irakurtzen da “Euskaldun baten hizkuntza-bidaia” hau (Karmelo Ayesta: Goza daiteke gehiago, Utriusque Vasconiae, 2014). Soziolinguistikan ez naiz aditua, amateur hutsa baizik, baina nire sorora ura ekarriz, liburuaren muina honela laburbildu nuke: gaur egun, lagun askorentzat, euskararen erabileraren erronka erantzukizun pertsonalean datza, norberaren hautu etikoan, eta badaude oraindik hori indartzeko jorratu ez diren bideak.

Hainbat iturri erabilita, Karmelok argudiatzen du gehienok ez dugula euskaraz egiten argudio arrazionalek eraginda, baizik eta euskara gure nortasunarekin bat datorrelako (79. orr.). Motibazioa eta indarra lortzeko, identitatearekiko atxikimendua da gakoa, ez ezagutza maila. Eta atxikimendu hori plazera, integritatea eta autoestimuarekin lotuta dabil. Ez dago euskal hiztun perfekturik; beraz, jardun dezagun as if euskaraz bizitzeko superboterea duten euskal hiztunak bagina bezala; jauzi horrek euskaldunduko gaitu (41. orr.) eta benetan euskaraz bizi izateko beharrezkoak diren giza harremanak eta azpiegiturak (hizkuntza politikak eta legeak barne) ezartzera eramango gaitu.

Esan gabe doa, hala sinisten dut nik ere, nire eskarmentuarekin bat datorrelako. Begira bestela selfie honi (Islandiatik etorri zen inspirazioari esker):

IMG_4158

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA