High alaitasuna
Hasiera » Sailkatu gabea » Arrandegian
Abu03 0

Arrandegian

Atalak: Sailkatu gabea

IMG_4260Atzo oporrak hartuta (haiek, ez nik) auzoko arrandegia itxi zuten bi asterako. Langile finak bezain jatorrak, hiru legatz zabaldu zituzten anisakisik ez zuen baten bila. Bitartean, euskarazko arrain izenak zituen afixa bati begira jarri nintzen, hitzak buruan bueltaka, errima pobreko itsasoneto baten forman antolatuz:

Antxoa kabrarroka amuarraina
berdela hegalaburra txitxarroa
txibia libra merlenka erla meroa
perka pota paneka mihi-arraina

hegaluzea ezpata-arraina
palometa itsas aingira xapoa
berruenda lamotea txokoa
masailak kokotxak katuarraina

bakalada mazkarra izokina
halibuta lanperna txangurrua
almeja bisigua txipiroia

oilarra olagarroa sardina
platuxa barbarina urraburua
otarrainxka legatza xabiroia

hori guztia bazen behin batean
itsasotik mahairako bidean.

Beti harritu nau (batez ere atzerriko arrandegien aldean) bertako arrandegien oparotasunak. Agortuko al da? Anisakisak ez du aniztasun hori jango, baina badaude gauzak, mugatuak izan arren, infinituak bailiran erabiltzen ditugunak. Arrandegitik atera nintzen saskia bete, itsasortziko hau patrikan:

Lur planetako itsasoetan
dabiltzan arrain makina
infinitua ez bada ere
niretzat kalkula ezina

arrandegian ikusten ditut
amua dute ahotan
amaiezina denaren zifra
adierazteko asmotan.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA