Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Kapelaren birjaiotza
Atalak: Fadoak, Poemak
Viana do Castelon ikusitakoa
Bukatu dira nire oporrak. Aspaldiko partez azken astebetea Portugalen eman dugu eta saudadez beterik itzuli naiz. Baina nire fado ez da tristea, kontsolatu naiz herriak berdintsu irauten duelako. Oi, Portugaleko dotorezia eta soiltasuna. Kafea eta ogia eta ibaiak eta hondartzak. Oraindik ere kapela buruan zeramaten pertsonak ikusi ditut kalean, eta akordatu naiz “The Death of the Hat”, Billy Collins AEBetako poetak bere aitari idatzi zion elegiaz (Picnic, Lightning, University of Pittsburgh Press, 1998). Ez, kapela ez da hil. Portugalen bizi omen da.
KAPELAREN HERIOTZA
Garai batean kapela zeraman gizon orok.
No-do hauskaran
hirietako bulebarrak
kapelaz isurtzen diren ibai zabalak.
Beisbol-zelaiak puzturik
milaka lastozko kapelaz,
hegalak eta bandak,
gizon ilarak erretzen
mahuka-hutsik, txalo eta oihuka.
Kapelak lege ziren.
Esan beharrik ez.
Kapelarik gabeko gizona nabaria zen jendetzan.
Adams-en edo Dobbs-en erosten zenituen,
haiek zure inizialak urrez bordatzen zituzten
barruko bandan.
Tranbiek hiria gurutzatzen zuten.
Lurrinontziak badian sartu eta irten.
Gizon kapeldunak biltzen ziren kaian.
Bazegoen pertsona bat zure kapelari forma emateko
eta neska bat arropazaindegian gordetzeko
hartzen zenuen bitartean
trago bat, edo xerra ilarrekin eta labeko patata bat.
Bulegoan bertan kapelatarako apala zegoen.
Gerra deklaratu zen egunean
guztiek kapela zeramaten kaleetan.
Eta kapela zeramaten
gizonez betetako ontzia itsaso jelatuan hondoratu zenean.
Nire aitak egunero janzten zuen lanerako
eta arratsaldeko egunkaria zekarrela
etxeratzen zen,
haren berokiak neguko hotza irradiatuz.
Baina gaur egun buru hutsik ibiltzen gara
neguko kaleetan,
kapelarik gabe egoten gara plataforma izoztuetan.
Gaur bide ertzeko posta kutxek
eta etxe atzeko izeiek
elurrezko kapelak, zuriak eta hotzak, daramatzate.
Saguek harrizko hormetatik ihes egiten dute gauez
beren larruzko kapela finekin
txoriaren kaiolatik hazi erorien bila.
Eta orain nire aitak, laneko bizitza baten ostean,
lurrezko kapela darama,
eta horren gainean,
zeruzko eta hodeizko kapela arinagoa: haizezko kapela bat.