Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Leonard Cohen, abertzaletasuna eta paleto izateari beldurra
Atalak: Diskoak
Bihar da Leonard Cohen-en eguna, irailaren 21a: laurogei urte beteko ditu. Zorionak, Jikan! Udazkena ekarriko digu Montrealeko kantagileak, baita disko berria ere: Popular Problems izenekoa, The Guardian-en entzungarri. Aste honetan bertan disko hori aurkeztu zuen Londresen, eta ekitaldian bertaratutako kazetariei erantzun zien. Espainiako kazetari batek –nola ez!– galdetu omen zion Eskoziako independentziaz.
Zer erantzun zion Cohenek espainiarrari? Lasai eta irribarretsu (ba al dago munduan gizon dotoreagorik?), bera “abertzale harroa” dela baina auzi horretan ez zuela alde bata ala bestea bultzatzeko beharrik esanez. Eta honako hau gehitu zuen: “Jendea ari da saiatzen beren bizitzak esanguratsuak izan daitezen … zentzuduntasuna eta autoestimua lortzeko borrokan engaiatuta daude.” (Aipua ez dator muturreko egunkari eskoziar batetik, Guardianetik baizik.)
Izan ere, Cohenek abertzaletasuna defendatu zuen behin, Montrealen, duela mende erdi bat. Mordecai Richtler nobelagileak Canadak AEBekin bateratu behar zuela proposatu zuenean, Cohenek publikoki indartsu kritikatu zion: “Abertzaletasunak soilik sortzen du artea.” Cohenen arabera, Canadak bere nortasun propioa asmatu behar zuen, txikitasun konplexurik gabe, kosmopolitismo faltsuari muzin eginez, “paleto” izateari beldurrik gabe. Hona hemen aipua, Cohenen biografia batetik hartua (Liel Leibovitz, A Broken Hallelujah, 2014, 53-54. orr.):
“Only nationalism produces art […] we’re frighteneed of making fools of ourselves politically and artistically. That’s exactly what we must do… produce with the courage to fail and shed this phony sophistry, this dream of urbanity that isn’t ours. In this country, we’re scared of being labeled hicks [=paletoak], yet no one cares: They don’t care in London, they don’t care in New York. I don’t go along with the sophisticated attitude that ridicules all talk of a new Canadian flag and the rest of the Canadiana that we’re immersed in each and every day. Unless we explore our own possibilities—these things we consider corny—then we will lose something valuable.”