High alaitasuna
Hasiera » Islandiera ikasten » BAB (Itxaro Bordaren poema islandiarrak, 1)
Urr03 0

BAB (Itxaro Bordaren poema islandiarrak, 1)

Atalak: Islandiera ikasten, Poemak

Islandiara iristen, 2013ko irailan

Islandiara iristen, 2013ko irailan

Biarritz-Anglet-Baiona? Ez: Breaking Artic Bounds, Itxaro Bordaren liburu berrian (Zure hatzaren ez galtzeko, Elkar, 2014) azken zazpi poema biltzen dituen izenburua. Muga guztiak apurtzen dituen liburu aberats eta deskribaezin honetan, bere poesia a-soziala dela dio poema batek, baina (Ignazio Aiestaranek esan duen moduan) poesia soziala da, basatia baina ez bakartia, 100% Basque trikuei buruzko topikoak aise gainditzen dituena: “Hogeita zazpiko aditzekiko herritar uherra naiz / Hitzen erdiak gainera erdaraz baino ez ditudala ezagutzen.”

Liburuan badago errima eta estrofismoa, prosa eta profezia (“Aditza dator ahora / Itzuliko da gerora / Poesiaren denbora”) baina batez ere iparralderako bidaia handi bat (“Joan behar baita / Joan aitzina / Zakua bizkarrean”). Iparraldetik iparralderago, Irlandan geldiune bat egiten dute poetak eta bere lagunek, baina Islandiaraino helduko dira, 17. mendeko arrantzale euskaldunen arrastoekin topo egiteko, eta antzinako beren hitzak gordetzen dituztenei takk (eskerrik asko) esateko.

Garai horretako islandiera-euskara oinarrizko hiztegia gordetzen duen eskuizkribu batetik abiatzen da 3. poema, eta mintzairari buruzko gogoeta bat eskaintzen digu. Memoria egiten du, baina ez du iragana sakralizatzen: gure arbasoek egin zuten bezala, guk ere hizkuntza sortu eta moldatu eta nahastu egiten dugu, nork bere pidgin-a eginez, eta hori guztiz naturala eta zilegi dela baieztatzen digu poemak. Don’t worry maitea, “Ez kezka my love”: sarraskiak sarraski, lagunak ditugu iparraldean.

III.

Eguzki ezkelak argitu manuskrito horituaren hostoetan
Aurkitu ditut mendeetan ahantzi gure oinarrizko hitzak
    Bigia borroca travala aguardienta
    Bortz balia emaztia dembora untzia
Hormadi urrunetako haizearen ahoskeraz paperean
Etzanak.  Orrialdeak inguratzen zebilen Sigurgeir
Ageriko atseginaz gozoki irriz:
    Vocabula Biscaica eta Vocabula Gallica
Idazkera zainduz islandiarren eta euskaldunen
Artean elkar ulertzeko moldatu solas eta hiztegiak
Kutxa gotorretik atera zituen
    Behialako marinel bisitarien
Ondorengo kasik arroztuari erakusteko
Bere jatorriaz jabe zedintzat.
Behatz muturraz ukitzera uzten ninduen.
Larruak larruari malgutzen nindoan:
    For yu mala gizuna
    Zumbat galtzerdi for me
Eta Sigurgeir begietara so zegokidala ohartu nintzen
Sortuz geroztik ez nuela etxeko pidginaz beste
Mintzairarik erabili
    Amodioaren errateko
    Demagun:
    Ez kezka my love
Reykjaviken Gudrun eta Sigurgeirek
Gure oinarrizko hitzen memoria
Beilatzen dute.
    Takk.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA