High alaitasuna
Hasiera » Poemak » Munduko Poesia Kaiera berriak
Urr12 0

Munduko Poesia Kaiera berriak

Atalak: Poemak

1012464_293849614073271_792019313_nItzultzea hautatzea da. Hautaketa prozesu luze baten emaitza dira itzulpen guztiak. Poetak zer idatzi aukeratu behar izan du, editoreak zer argitaratu, itzultzaileak zein poema berridatzi, zein hitza erabili… Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Munduko Poesia Kaierak proiektua abiarazi zuen Susa argitaletxeak udaberrian, hiru ale kaleratuz. Udazkenarekin batera etorri zaie beste hiru ale argitaratzeko unea, eta Angel Errok, Josu Landak eta Koldo Izagirrek euskaratu dute Carlos Drummond de Andraderen, Emily Dickinsonen, eta Miguel Hernándezen antologia bana.

Aurkezpen errezitaldia ospatuko dute urriaren 16an, ostegunez, arratseko 19:00etan Donostiako Bukowski tabernan. Bitartean hautaketaren hautaketa pertsonala egingo dizuet. Hasteko, ba al dago poema hasiera kitzikagarriagorik, Drummond de Andraderen honako hau baino?

Laztana,
triste nagon
plater hegalari bat ikusi ez duen
brasildar bizi bakarra naizelako.
[…]

Emily ez da dena lore eta erle. Paisaia bat dirudi, baina poema honek Ekialde Hurbilaren eta mundu osoaren tragedia egunero hasten dela gogorarazten dit nolabait:

Inoizko Suterik handiena
Arratsaldero gertatzen da —
Ez du inor, deskubritzean, harritzen —
Inor beldurtu gabe hedatzen da —
Ekialdeko Hiri bat errausten du
eta inork ez du Alarmarik jotzen,
Hiria berreraikiko da Egunsentian
Suaren bazka izateko berriro ere.

Bukatzeko, Miguel Hernández. Alacanteko presondegian tuberkulosiak jota zendu zen poetaren hitzek bizirik diraute:

[…]
Trumoi edo tximistez
beldur izan gabe.
Hiltzen banaute, ongi:
bizi banaiz, hobe.
 
Doilorrek pozoitu nahi,
adoretzen naute.
Hiltzen banaute, ongi:
bizi banaiz, hobe.
 
Bihotza dut osoki
dirdai alaiz bete.
Hiltzen banaute, ongi:
bizi banaiz, hobe.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA