High alaitasuna
Hasiera » Ondo bizi » Baratza, metaforarik gabe
Urr28 0

Baratza, metaforarik gabe

Atalak: Ondo bizi

Duela aste batzuk ikusi nuen “Bide berriak: Elikadura burujabetza Euskal Herrian” dokumentala, Otarrak antolatutako jardunaldi batean, Esther Vivas eta Unai Arangurenekin batera. Besteak beste han azaldu ziren Jakoba Errekondo, Paul Nicholson,… eta kontsumo ekologiko taldekide franko. Merezi du trailerra ikusteak:

Horrelako talde batean sartu ginen uda honetan, eta joan den larunbatean Imanolen baserria bisitatu genuen, saskian astero jasotzen ditugun barazkien jatorria ezagutzeko. Bideo txiki bat eta guzti egin genuen, atseginaren atseginez:
Guk ez dugu baratzerik, baina bidean gaude. Bitartean, Imanoli esker ari gara garaian garaikoa jaten ikasten. Gainera, nork esan du jana ekologikoa garestiagoa dela industriala baino? Hauek dira aste honetan hamaika euroen truke jaso ditugun barazkiak. IMG_4928Baserritik mahaira ordu batzuk baino ez dira igaro, eta hori nabarmentzen da elikadura kalitatean eta zaporean. (Beste adibide bat: eguneko esne litro t’erdi bat, Landarbasokoa, atzo Urbieta kaleko esne-makinan erosia: 1’5 eurotan.) Hauexek Hernaniko kiwiak, kilo bat euro batean saltzen dute Santa Barbarako jatetxean.IMG_4924

Bukatzeko, gaur bisitatu dut Malores eta Pelloren baratz supraurbanoa Hernaniko Buenos Aires auzoan, eta kontu asko ikasi. Adibidez, “lugina” hitza, iparraldeko nekazaria, edo “lurra egiten duena”. Izan ere, lurra (eta Lurra) zaintzea da baratz honen helburua eta metodologia.

IMG_4931

Ah, ahaztu baino lehen: μεταφορά hitzak “garraioa” esan nahi du. Janariarekin metafora gutxi, arren.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA