High alaitasuna
Hasiera » Islandiera ikasten » #dazokat pixka bat
Abe06 0

#dazokat pixka bat

Atalak: Islandiera ikasten

Gorka Belaskoren eskutik, R. de Gorostarzuk eginiko beste azala

Gorka Belaskoren eskutik, R. de Gorostarzuk eginiko beste azala

Atzokoa, ikasleen eguna azokan, egun aproposa Islandiera ikasten liburuaz aritzeko (izenburuko hitz gakoa ez baita “Islandiera”, “ikasten” baizik). Eguraldia ere –euria goitik behera Durangon– nahiko islandiarra. Baina han zeuden Utriusque Vasconiaeko lagunak, eta haiei esker, labetik ateratako lehenengo aleak BITARTE banatzailearen mahaian daude orain ikusgai eta salgai, Eider Rodriguez eta Amaia Iturbideren liburu berriekin batera.

Nire lehendabiziko errezitaldian, Larrabetzun, oso urduri nengoen. Hiru kafe edanda, ezin nituen hautatutako poemak liburuan aurkitu. Oraingo honetan poemak inprimatuta eraman, baina hiru kafe edan nituen hala ere, Oier Guillanen elkartasun basatiarekin lagunduta. Gabrielen lekua sentikarian Oierrek berak dioena moldatuz: taldean egiten den lana (dela antzerkia, dela poesia) politikoa da, berez, helburu komun batekin komunitate bat sortzea eta garatzea beti delako politikoa.

Ahotseneako solasaldien karpa toki nabarmena da aurtengo azokan, negutegia dirudien karpa batean, eta han babestu ginen hogei bat lagun, areto nagusian inaugurazio ekitaldia egiten ari zela.  Ez zen ohiko aurkezpen bat. Poemek beren burua aurkeztu zezaten nahi genuen, liburu honetatik dozena bat poema bi ahotsetan elkarrekin irakurriz. Besteak beste, “Elkarketak” prosazko poema irakurri genuen, Errenteria eta Orereta baturik. “Aurora Borealis” poema aurkeztean, konturatu ginen euskal literaturan egun finlandiar bat daukagula (Atxagarena) eta oraingoz bi gau islandiarrak, aurora borealak eta guzti: gurea eta Itxaro Bordarena, bere azken liburuko poeman deskribatzen duena, gaurko errezitaldian apika entzun genezakeen hori. Bukatzeko, aforismoak izatera ez dakit heltzen diren testutxoak irakurri genituen. Isabel Escuderok dioen moduan, pospolo horiekin pizten naiz ni.

Gorka Belaskoren Work in Progress (edo "ari naiz")

Gorka Belaskoren Work in Progress (edo “ari naiz”)

Atzo Landakon ikusia

Atzo Landakon ikusia

Ez dakit Landakora sartzeko bide bakarra ote den –zenbat bidaiari, hainbat bide– baina sortzaile eta e-kintzaile batzuk ikusi nituen. Xabier Mendiguren eta Harkaitz Canorekin aztertu genituen Islandiako patronimikoak eta handle with care esamoldea euskaratzeko aukerak (“kontuz erabili”, agian). Goizalde Landabasok eraman ninduen Radio Euskadiko Iflandia saiora, Maite Goñi ere han zegoelarik. Hasier Rekondorekin komentatu genuen zelako urte oparoa izan den aurtengoa euskal poesiari dagokionez. Edorta Jimenezek bere postalak erakutsi zizkigun Palentinoko mahai batean. Eta han Gorka Belaskorekin gaua bukatzea plazera izan zen. Bere BeHIen proiektuaren jarraipena ekarri zuen Durangora, eta horrelakoak dira, hain zuzen, azoka honetara gehien erakartzen nauten amuak: Donostialdean aurkituko ez dudan hori.

(Hala ere, denbora apur bat ere izan nuen erosketak egiteko, eta Argiako erakustokian Mikel Asurmendiri kiku bat egiteko…)

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA