High alaitasuna
Hasiera » Diskoak » Errupertorio berriaz
Abe19 0

Errupertorio berriaz

Atalak: Diskoak

10846363_10152877828492520_6923546809685016058_nRuper Ordorikak (mugalari batzuekin batera, Alberto de la Casa esate baterako) bihar aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian bere azken lana, Lurrean etzanda (Elkar). 11 kantu berri-berriak zuzenean entzuteko sarrerak agortuta daude jada –ohiko hitzordua da Antzokikoa Ruperren jarraitzaileentzat– baina ez da azken kontzertua izango. Hauek dira hurrengo aukerak:

  • Urtarrilak 9 Elorrion (Arriola Antzokia)
  • Urtarrilak 30 Iruñean (Gayarre Antzokia)
  • Otsailak 8 Donostian (Victoria Eugenia Antzokia)
  • Martxoak 6 Gasteizen (Jimmy Jazz)

Musikari apartak ekarri ditu Ruperrek disko honetara, eta zaindutako hitzak. Hala dio aste honetako Argian: “Hizkuntzak neurtzen eta behartzen du kantua. Gogoeta handiak egiten ditut kantuak izan behar duenaz, edota gure hizkuntzak zer onartzen duen, zein erritmotan diren aiseago. […] Gure hizkuntzaren arnasak dituen joerak hartzen ditut kontuan, baina gero, hitz horiek ulertzen ez dituzten musikariekin elkartzen naiz diskoa egiteko. Hor dago musikaren indarra. Haratago zoaz, helburua berba eta doinua edo kanta izango litzateke, ahotsaren presentziarekin agian, hirugarren esparru batera heltzea, alor bat non kantuak gustura ibiltzen diren.”

Biharko ekitaldian eta hurrengotan hirugarren esparru hori zabalduko delakoan, honez gero disko berriaz gozatzen jarraituko dugu. Aste honetan zehar hortaz txiokatzen ibili naiz.

#LurreanEtzanda etengabe entzuten. 1. kantuko 1:35 eta 3:04: gitarrak tin-tan “ezkilak entzuten dira” https://t.co/0q64s0VVTP #Errupertorioa

— AC/DR (@eskuezkerraz) December 9, 2014

#LurreanEtzanda 2. kantua: zuzenekoa amaitzeko txute bat, bai lan ona atal erritmikoak egiten duena https://t.co/zDFBB9KGvc #Errupertorioa — AC/DR (@eskuezkerraz) December 10, 2014

“Kantak behar zituen koroak, eta hor jarri nintzen oh, oh egiten. Oh, oh. Oñatiko tipo bat“.

#LurreanEtzanda 3. kantua: adinaren paradoxak Oñatin: “lehen handia zena, orain txikia da” https://t.co/QF75xgYDCX gazteago #Errupertorioa — AC/DR (@eskuezkerraz) December 11, 2014

Kanta interesgarrienetako bat hitzari dagokionez, zorrotza bezain samurra. Aipatzen den “Usako” erreka bat da, non Oñatiko jendeak bainua hartzen duen. Txiki-txikitatik ezagutuko zuen Ruperrek, eta orain aita berri delarik beste ikuspegi batez ikusten du. Suposatzen dut aipatzen den haurra bere semea dela. Ruperren belaunaldiak nolabait uko egin zion aitatasuna/amatasunari, baina orain gauzak aldatu dira eta ironiaz begiratzen dio bera izan zen gazteari: orain gazteago sentitzen da, bizitzari buruz ideia malguagoak dituelako edo.

#LurreanEtzanda poema kantu bihurtzeko bide beti labankorrean, so’ ik so’ko Trikuaren parekoa da 4.a https://t.co/RuIeiakzi2 #Errupertorioa — AC/DR (@eskuezkerraz) December 12, 2014

#LurreanEtzanda 5. autolaguntzako kopla: Huntzak hartutako/ bordako gerizpean/ gaur atzo bezala/ daude ardi ixilak. https://t.co/D9NHIkBvOo — AC/DR (@eskuezkerraz) December 13, 2014

euria atergabe hemen, baina #Errupertorio‘n beti dago Kuban erbesteratu zenari aipuren bat https://t.co/9IsyJdsk6M #LurreanEtzanda 6. kantua — AC/DR (@eskuezkerraz) December 15, 2014

ordu txikietan esnatu? mamuak uxatzeko trikimailurik ez? to #Errupertorio’ren VicksVaporub-#LurreanEtzanda 7. kantua https://t.co/R7ZkiHfPsj — AC/DR (@eskuezkerraz) December 15, 2014

#LurreanEtzanda kantu orok bizitzari so, baina 8.a are autobiografikoago https://t.co/DB9x3I6PkB #Errupertorio‘ko gailurretako bat — AC/DR (@eskuezkerraz) December 16, 2014

#Errupertorio‘an badago haiku bat gordeta #LurreanEtzanda‘ren 9. kantu baikor eta metereologiko honetan https://t.co/2mBuW2i8YW — AC/DR (@eskuezkerraz) December 17, 2014

“oroitzaren etxaldean daude atari bi / bata iluna da eta bestea argi” #LurreanEtzanda 10. kantua https://t.co/XLSoFSKYBb #Errupertorio — AC/DR (@eskuezkerraz) December 18, 2014

bideozerrendan zein da #LurreanEtzanda‘ko kanturik ikusiena? 1.a 2.a ta Isidrorena: https://t.co/fL44kheTGt “horra nire azken hitzak” — AC/DR (@eskuezkerraz) December 19, 2014

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA