High alaitasuna
Hasiera » Antzerkia » Arkakusoak plantxan
Api12 0

Arkakusoak plantxan

Atalak: Antzerkia

Argazkia: Metrokoadroka Sormen Laborategia

Argazkia: Metrokoadroka Sormen Laborategia

Oporren amaierako bluesa gainditzeko, gaur antzerkira joan naiz. Non eta sorterrian, Errenteria-Oreretako Niessen aretoan hain zuzen, non Salto antzezlana egin duten Metrokoadrokoek. Bizitzan antzerki gutxi ikusi dut (gutxiegi: uste dut Niessenen egon nintzen azkena izan zela 1995. urtean, Helena Pimentaren El sueño de una noche de veranorekin, pentsa) eta damu naiz hortaz. Gaurkoak merezi izan du eta aretotik atera naiz giza galdera ikur bat bilakaturik, edo galtzerdi bat buelta eginda. Chapeau, Oier eta konpainia!

Salto norbanakoaren mitologiatik abiatzen da baina emanaldiak laster eraman gaitu jauzi existentzialen eremura. Agian ile kontuak aipatzen direlako, ni zorriekin akordatu naiz. Eta zorrietatik arkakusoetara pasa naiz, Alan Watts-i irakurritako istorio budista bat gomutan. Gutxi gorabehera, pasadizoak dio gizakiok garela “arkakusoak plantxa beroan”. Plantxa sutan dago, arkakusoak salto egin behar du erre ez dadin, baina salto egiten duen arkakusoak jaitsi ere egin beharko du. Halaxe giza egoera, Schopenhauer-en (eta Sarrionandiaren) trikuen modukoa.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA