High alaitasuna
Hasiera » Poemak » Erantzun berantiarra
Api19 0

Erantzun berantiarra

Atalak: Poemak, Poetikak

Nola egiten da poema bat? Atzoko Sautrelan, Hasier Etxeberriak galdetu zidan idazteko nire metodoaz. “Nora zoaz?–Sagarrak dakartzat” eginez erantzun nion, tamalez, eta geroztik galdera bueltaka nabil. Atzoko nire erantzuna zen: idazten dut irakurtzen dudalako, baina hori ez da istorio osoa. Orain esango nuke askotan poema bat idaztea erreakzio moduko bat izaten dela nire kasuan. Zerbait entzuten dut, edo zerbait ikusi edo irakurri, dela dantza bat dela dantzari buruzko iruzkin bat, barruak astintzen dizkidana, baina euskarazko erantzuna ez zait berehala ateratzen. Erantzun berantiarra da poema, esprit de l’escalier bat.

Adibidez, badago W. B. Yeats-en poema eder eta famatu bat, Innisfree izenekoa, Josu Lartategik aspaldi itzulia. Esaten dutenez, Thoreauren Waldeni erreferentzia egiten omen dio. Oporretan gogoan izan dut poema bakar hori, eta poemaren (edo poesiaren, oro har) eraginaz pentsarazi dit. Zergatik poesia irakurri? Zergatik idatzi? Gerezien moduan, poema batek beste bat ekarri ohi duenez, hona nire erantzuna, Yeatsi (eta Hasierri).

INNISFREE

 

Egunsentiko izaretatik
iluntzeko izarretara
tantaz tanta aletu zaizkizu
goiza eta arratsaldea
zereginak eta zeresanak

 

eta azkenean
poemaren aurrean
eseri zara
kontu anitz gogoan duzula
poemak ordea kontu bakarra du

 

hau
           alegia

 

batasun horrek laguntzen dizu
arnasa egiten
beste kontu batzuk
ahazten
eta begiak itxi dituzu une batez

 

orduan poema ez duzu ikusten
entzun bai entzuten duzu
barruan bere lana egiten
erlauntzean erleak nola
arropari gabe

 

igerian goazen lekua da poema
laku batean irla bat nola.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA