Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Euskara eta islandiera unibertsitatean
Atalak: Gaudeamus, Islandiera ikasten
Maggie eta Mike: bi akademiko, irakasle eta ikertzaile biak, unibertsitate kudeaketan ere lan egin dutenak. Antropologoa eta filosofoa. Ingelesa lehen hizkuntza izan arren, biek ikasi eta egunero erabiltzen dute ustez “txikia” den beste hizkuntza bat, unibertsitate eleanitz batean: islandiera, Mikeren kasuan; euskara, Maggierenean. Biak elkartu ziren Euskal Herriko Unibertsitatean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, beren eskarmentuaz hitz egiteko, eta Prosumerlabek lagundu zidan elkarrizketa grabatzen.
Talde teknikoa grabaketan (Argazkia: Prosumerlab)
Solasaldi honetan hainbat gai garrantzitsu jorratuko zituzten: besteak beste, hizkuntzak nola eta zergatik ikasi, Islandiaren eta Euskal Herriaren arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak, Europan hizkuntza eskubideak nola ulertu eta babestu, ingelesaren aurrean hizkuntza aniztasuna nola defendatu, hizkuntza gutxituen status publikoa eta gizarteari ekarpena, irakasle elebidunak ahalduntzeko trikimailuak, ikerkuntza ebaluatzeko sistemak eta irakaskuntza hobetzeko proposamenak… Hona hemen bideo osoa, eta pasarte batzuk jarraian.
Mike: Frantsesek, adibidez, oso gutxi ulertzen dute beren hizkuntza, eta ez dakite “weekend” edo “hot dog” edo antzeko zerbait esaten dutenean ez direla frantsesez ari. Eta bere onetik ateratzen dira haien hizkuntza ingelesetik babestu nahian, ingelesez egiten den pop musikaren herena bakarrik baimentzen… hori erokeria hutsa da, eta ez du ezertarako balio, egia esan. Benetan funtzionatzen duena da jendeari beren hizkuntza benetan menderatzen laguntzea…
Maggie: Euskaraz irakasten dugu, baina ikasmaterialak erabiltzen ditugu, eta oso material gutxi dago euskaraz idatzia, materiala idatzi beharko lukete akademikoek… Nork idazten ditu material akademikoak? Gobernuak akademikoak presionatu egiten ditu denek ingelesez idatz dezaten…
Mike: Jendeak sinetsita egon behar luke euskarak, hizkuntza gisa, ulermenari lagun diezaiokeela. […] Nire ustez gauzak islandieraz esateko modua, nola garatzen ditugun sistema kontzeptualak islandieraz, nola lantzen ditugun diziplinak islandieraz, ez dela jadanik beste hizkuntza batean dagoen zerbait islandierara itzultzea besterik gabe, baizik eta islandieraz egitea, islandieraz pentsatzea. Konpromiso bat baduzu horrekiko, hizkuntzak estatus guztiz bestelakoa izango du…
Maggie: Nik uste euskara lehen hizkuntza gisa ez izateak lagundu egin didala ikasleekin harremanak sortzen, haiekin dudan hartu-emana sendotzen. Nik beti hasten ditut eskolak hau esanez: “Ez naiz hiztun natiboa, nik ingelesa, espainiera eta euskara hitz egiten ditut, eta seguruenez, ez ditut hizkuntza horiek, ez nire lehen hizkuntza ere, ondo hitz egiten, ulertzen?” Huts egiteak egiten dira beti, hitzak mailegatzen dituzu, eta zerbait nola esaten den ahazten zaizu…
Mike: [Islandian] Filosofoa bazara, edo astronomoa, edo dena delakoa, zugandik espero da lankideekin eta publikoarekin islandieraz komunikatzea. Eta hori da leku askotan faltan dagoen zerbait. Ez da, beraz, konpromiso politiko huts bat, edo bizitza intelektual publikoaren alderdi bat, nahiz eta hori ere baden, noski. Kontua da islandieraz pentsatzeak balioa duela uste izatea…
Maggie: Ni antropologo soziala naiz. Eta gure lanaren zati handi bat jendearekin hitz egitea eta haiekin harremanak izatea da. Beraz, euskara ikasiz, gai izan nintzen nire landa lana euskaraz egiteko, eta gogoratzen naiz zein pozik ibili nintzen nire lehen proiektu hura egiten […] Horrek ikaragarri ahaldundu ninduen. Nola izan zaitezke naiteke antropologo sozial bat Euskal Herrian euskara jakin gabe?
Mike: Benetan ahalduntzea da kontua, gauzak egin ditzakezu, gauzak ulertu, jendeak ez baititu gauza jakin batzuk esaten modu jakin batean hizkuntza jakin batean, gauza hauek beste modu batean pentsatzen dituela esan nahi du. Hortaz, hobeto ulertu dezakezu jendea, kultura desberdinak, kultur testuinguru desberdin batean modu eraginkorrean nola joka dezakezun uler dezakezu, azken batean, hizkuntza testuinguru baten zati handi bat da hori, baina ez guztia. Jendeak gauzei buruz nola hitz egiten duen baldin badakizu, ordea, eta ez soilik pentsamendu arrazional kalkulatu gisa, baizik eta jarrera, itxaropen eta bestelako egoeretan. Nik uste haurren kasuan onena dela gutxienez hiruzpalau hizkuntza ondo ikastea, baina, lehenik eta behin, lehen hizkuntza oso ondo ikasi beharko lukete…
Maggie: Ikasleak eta jendea, eguneroko bizitzan, besoak tolesturik gelditzea hautatuz gero, euskara jakin gabe bizi zaitezke, baina hala bada, zerbait galtzen ari zara. Ni burbuila honetan mugituko naiz, beste batzuk beste burbuila batzuetan mugitzen ari dira, baina errebotean gabiltza bata bestearen aurka, eta horrela bada, ez dut ikasiko edo gauzak antzemango edo ez naiz sartuko errealitatearen parte horretan…