High alaitasuna
Hasiera » Eako poesia egunak » Joxe Azurmendi, zutik eta biluzik
Uzt04 0

Joxe Azurmendi, zutik eta biluzik

Atalak: Eako poesia egunak, Poemak

Azurmendi Hitz Berdeak argitaratu zuen garaian (Irudia: Auñamendi Enziklopedia)

Joxe Azurmendi, bere lehenengo liburuak argitaratu zituen garaian (Irudia: Auñamendi Enziklopedia)

Arestiren hitzetan, “poesia ezin da kabitu”, eta ezin kabitu ibiliko gara Ean uztailaren 17tik 19ra. Ohitura bihurtu den moduan, Eako poesia egunak hasiko dira ostiralean iraganari begira: aurten Alaitz Aizpuruk emango duen hitzaldiarekin. Bertan Joxe Azurmendik 1960ko poesiaren eraberritzean izan zuen eraginari erreparatuko diogu, eta ziur aski Gabriel Aresti eta Paulo Iztueta, besteak beste, aipatuak izango dira.

Miren Agur Meabek Harrikadien idatzi duen bezala, 19. mendeko poeta batzuek errimari eta metrikari amen ez egitea erabaki zutenez geroztik, “poesia ezin da kabitu” bi arrazoiengatik: “batetik, norberaren iritzira sortu behar delako; eta bestetik, ez dagoelako molderik, ez klasikorik ez puntarengorik, poesiak adierazten dituen errealitateak beren osoan bilduko dituenik,” dio Meabek.

Halaxe egin zuen Joxe Azurmendik bere lehenengo liburuan. Bai, filosofiako eta entsegu liburuen aurretik, 1971ean, Hitz berdeak poema liburua argitaratu zuen. Nik badaukat paperezko ale bat, Hernaniko Liburutegiak xahuketa (expurgo) batean eskuratu nuena, baina testua eta irudiak osorik daude Armiarman. Bere iritzira sortuta, Europako eta Euskal Herriko kontuekin osaturik, sozialismoaren eta kristautasunaren arteko ertzetan, bertso biluz (bilois) eta sotiletan agertzen zaigu filosofoaren begirada.

Editorial Franciscana Aranzazu (Azala eta irudiak: Xabier Egaña)

Editorial Franciscana Aranzazu (Azala eta irudiak: Xabier Egaña)

Adibide gisa, begira ezazue nola René de Clercq-en aipu bat hartzen duen, “Ez daiteke nornahi izan pagano”, eta hortik abiatzen den 1. parteko poema batean. Edo beste amodioko poema hau, eder-ederra:

Getariko hondartzan, 2014

Getariko hondartzan, 2014

Zutik eta bilois.
 
Zure ilea
zugandik ihesi.
 
Hondartzan,
uretan,
haizetan.
 
Algara bat
zugandik ihesi.
 
Bilois
eta eder,
busti, lizun.
 
Zutik, zutik,
eta bakarrik,
zeunden, zeugandik
ihesi.
 
Eta ni, ur-ertzean,
parrezka, parrea bustitzen
zuen zoramenez,
begira.
Ez nuen ikusi nola
zutik,
bakarrik eta bilois
ta eder,
joan zinan, parre algaraz,
betiko ihesi,
zure haragi zuria jasota.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA