High alaitasuna
Hasiera » Blogak » Blogatik liburura
Urr10 0

Blogatik liburura

Atalak: Blogak

egunero-egun-ero-182x300Blogak artefakto likido samarrak dira baina noizean behin baten bat solidifikatzen da, liburu bilakatuz. Atzoko aurkezpenean Fito Rodriguezek esan zuen moduan, liburua da mahai gainean jartzen den objektua, egilearengandik urrun dadin pantailatik paperetara doan bidaia egin eta gero.

Banuen jakin mina eta Twitterren bota nuen galdera: blog batetik abiatuta zenbat liburu argitaratu dira euskaraz? Lagun askori esker, nik uste baino gehiago. Besteak beste (@eskuezkerraz edo iruzkinak erabil ditzagun denon artean zerrenda osatzeko):

  • Joxe Aranzabalen Medikuak esan dit minbizia dudala
  • Markos Zapiainen Talatik tiroka
  • Xabier Mendiguren Elizegiren Egunen harian eta Paperjalearen dieta
  • Juan Luis Zabalaren Inon izatekotan
  • Ana Telletxearen Hitzak min
  • Ana Malagonen Lasai ez da ezer gertatzen
  • Bernardo Atxagaren Nevadako egunak
  • Mikel Alvarezen Finlandia aleak
  • Txerra Rodriguezen Sutondoko kontuak
  • Markos Gimenoren palindromoen liburua: 131 AZA
  • Josu Waliñoren Mikroipuin-labea
    (Azken lau horiek autoedizioak dira, eta kuriosoa da blogarien artean dagoen joera hori. Esan genezake behin ohituta blogak ematen duen askatasunari ez diotela uko egin nahi.)

Iban Zalduaren literaturari buruzko saiakerek (Obabatiko tranbia eta Animalia disekatuak) ere Volgako Batelariak blogari asko zor diote, eta espero dut bere oraingo Ohar eta Ondar batzuk paperean berrirakurtzea. Aipatzekoa da ere bai Elearazi blogatik etortzear dagoen itzulpen bilduma.

Lagungarria izan zitekeelakoan, aurkezpenean aitzin-solasa aipatu nuen, zeren bloga, hizkuntza eta saiakeraren inguruko gogoeta interesgarri bat egiten baitu. Han txertatu ditu Fitok entseguari buruzko ohar batzuk, blogak ere definitzeko baliogarriak izan litezkeenak.

Horrenbestez, Fitoren hitzak erabiliz eta sintetizatuz, honako hau atera zitzaidan. Egon badaude blog mota asko (batzuk egunerokoak dira, beste batzuk idazketa tailerrak, beste batzuk biltegi moduan erabiltzen direnak), blogari beste. Eta badakit blogari franko ez dira honakoarekin bat etorriko; baina tira, eztabaidarako dira oharrok. Gutxienez, Fitoren asmoak laburbiltzen dute, eta nik gehien irakurtzen ditudan blogen estilo pertsonala islatzen dute.

Bloggintzari buruzko hamar txio,
edo
Blogari zintzoaren hamar manamenduak
(Egunero egun ero liburutik moldatuak)

  1. Blogaria dugu blogaren ardatza. Egilearen eskarmentutik abiatu eta garatzen da. Nitasunaren adierazlea da.
  2. Ohiko ez denari kasu egiten dio blogariaren begiradak. Izaera komunikatiboa du, idazlearen era irakurlearen arteko elkarrizketaren bidez ohiko ikuspegiak kolokan jarri nahian.
  3. Blogaria da zure gertuko laguna. Bere iritzia osatzeke dago beti. Zu gabe, irakurlerik gabe, ez dago blogarik.
  4. Bloga genero artean dago: ez da ikerketa, ez hedakuntza, ez monografia ezta testu didaktikoa ere.
  5. Blogak edozein kezka gaitzat hartzen du. Eguneroko kontuetan oinarritzen da
  6. Blogak pasarteka adierazten du. Dena saiatu, haztatu, probatu egiten du. Ez du ezer frogatzen.
  7. Bloga digresioa da: a priori nora doazen ez dakiten gogoetak, hausnarketa egiteko idatziak.
  8. Bloga ez da bat-batekoa, “diferitua” da, baina berezkotasuna dario.
  9. Blogak ez du barne koherentziaren beharrik, ezta datu zehatzik edota erreferentzia akademikorik ere.
  10. Informatzailea baino gehiago iradokitzailea izan behar du blogak, sedukzioa da bere portaera.

Eta zio horrekin bukatu ziren nire txioak, eta hitza egileari eman nion.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA