High alaitasuna
Hasiera » Aforismoak » Oihenart V: aforismoak eta bertsoak
Aza29 0

Oihenart V: aforismoak eta bertsoak

Atalak: Aforismoak, Bertsoak

Alberdi-LegorburuAste honetan banatu dira UPV/EHUk eta Donostiako Udalak antolatzen duten Oihenart aforismo lehiaketaren aurtengo sariak, prentsan agertu den bezala, eta ekitaldira hurbildu ezin denarentzat lagin txiki bat utzi nahi nuen hemen. Aforismo guztien artean hautaketa txiki bat egin dut. Hasteko, hona hemen lehenengo saria jaso zuen Iñigo Legorburu-ren batzuk:

Pentsaezinak diren gauzak etortzen zaizkit burura.

*

Abstemioa, berriro edanari ez emateak sortzen dion poztasunaz mozkortzen da.

*

“Zen” japoniar kultura Euskal Herrian, iraganeko kontua da.

*

Ametsetako nebulosak baino, nahiago ditut errealitateko laino trinkoak.

*

Poemak, barrura begiratzeko “selfie” idatziak dira.

*

Hutsune oteizianoak edukiz beteak daude.

*

Auzo-konposta egiten dugunean, ezinikusiak errausten ditugu.

*

Atenas-eko Syntagma plazan, subjektua jada ez da herria.

*

Deserriak ez du mugarik.

*

Liburu baten hitzaurrea, hitzez pixelaturiko argazki panoramiko bat da.

Bertsolaria da Iñigo eta bertso pare bat bota zuen, Xabier Leteren “Habanera” doinuarekin:

Legorburu
Bigarren saria Juan Ramon Alberdi antropologiako ikasleak jaso zuen. Hona hemen bere lagina:

Bizkartzaina ikararen bizkarretik bizi da.

*

Euliek, udara eurentzat aldarrikatzen duten gerrillariak dirudite.

*

Karakola eta barea: ez dago azkarra izan beharrik arrastoa uzteko.

*

Alkoholak ez du lotsa ezabatzen, atzeratu baizik.

*

Gatza duten pertsonak hobeto kontserbatzen dira gure oroimenean.

*

Autokritika osteko hondakinak birziklatzeko zabor-ontzien falta sumatzen dut.

*

Adan eta Evak ez bezala, Newtonek sagarrari lurrera jauzten utzi zion.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA