High alaitasuna
Hasiera » Antzerkia » Salda badago (Time Machine Soup-en)
Ots14 0

Salda badago (Time Machine Soup-en)

Atalak: Antzerkia, Dantzak, Ohar oro

Zaila da deskribatzea Time Machine Soup emanaldi/happening/askari/esperientzia zentzumen anitzekoa, gauza asko baita aldi berean. Tokian-tokiko osagaiak erabiliz —zubiaren gainean ez bezala, alegia–, oraingo honetan errezetarekin asmatu dutela esango nuke. Gu behintzat pozik atera ginen Tabakaleratik atzo.

IMG_20160213_191433441Izan ere, mahai baten inguruan jendea biltzea beti izan da ideia ona. Eta publikoaren gertutasunak (berriro ere, zubian ez bezala) laguntzen du, baina beti dago huts egiteko arriskua. Hala ere, guztiz gozagarri suertatu zitzaizkigun BCCeko ikasleen lana, Harkaitz Canoren testuak, Xabi Erkiziaren soinuak, Andrea Quintanaren dantza, Tessa Andonegiren presentzia eta Agurtzane Intxaurragaren azalpenak… dena bere puntuan, argiak eta bideoak barne.

Iñaki Ortizek nahiko ongi deskribatu du bertan bizi izandakoa; ez naiz errepikatzen saiatuko. Esperientzia iradokitzailea denez, poem recording egiten aritu nintzen. 12 zopa dastatu bitartean, ohar mentalak hartu nituen. Biharamunean, Japoniako forma tradizionalak erabiliz, honako 8 tanka eta 4 senryu hauetan oroitzapenak bildu ditut.


XII.

Campbell jauna —
emaiguzu gaur
eguneroko zopa.

XI.

Txorien moduan
amonek jaten dute —
letraz letra

alfabeto oso bat
Amodiotik Zopara.

X.

Harkaitz bat eta
poeta zelai batean —
guda zelaia.

IX.

Haragiaren zera
destilatu du
sukaldariak

ase ezinak gara
hezur-haragizkoak.

VIII.

Zopa zozoa —
zenbat aberats saldo
txiroen bizkar?

VII.

Salda badago —
baina Akerbeltz tabernan
sorgin bat ere ez.

VI.

Kokozko ura
patata eta artoa —
zer berri duzue?

Amerikatik gatoz
ta birrindu gaituzte.

V.

Oilo-salda hurrup
edan edo klik
(ikimilikiliklik)

kantu gutxi zubian —
mahaian kontu gehiago.

IV.

Erromak dirau
bere edertasunean —
inperioak ez.

Lima garratzarekin
gozoago udarea.

III.

Hil ala bizi —
besteen esku dago
jaten duguna.

Astaperrexil zopa
ez da pozoi bakarra.

II.

Ahate bihotz
jan eta edan
txerriari begira —

bion sakrifizioak
merezi izango du?

I.

Jatorria noiz?
5000 urte dira
lau mila milioi.

Denborak nahasturik,
bizitza gatzean datza.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA