Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Ubi sunt?
Atalak: Gaudeamus, Kantuak, Lizardiren baratza
Azala: Peru Iparragirre
[Audioa hemen] Ohiturari jarraituz, hainbat sagardotegitan txotx garaiari amaiera ematen diote Aste Santua eta gero. Lizardiren Baratzeko gure sagardotegia, ordea, zabalik jarraitzen du oraindik, eta Jabier Muguruzaren soinu handiaren doinuak poema bat euskaratzeko ausardia eman digu berriro ere, iraun bitartean. Baina, lehenik, ekar dezagun gogora sagardotegiko giro alai eta kantuzale hori. Ez da gauza berria, noski. Ikasle giroa horrelakoxea zen-eta antzinako unibertsitate askotan.
Gaudeamus igitur abesti bat da, edari alkoholdunak hartzen zirenean abesteko aproposa, horregatik zen ezaguna, baina gaur egun ereserki ofiziala da unibertsitatetako graduazio eta ekitaldi nagusietan. Ereserki horren benetako izenburua De brevitate vitae da, “Bizitzaren laburtasunari buruz”, baina ezagunago egin dute ereserkiaren lehenengo bertsoko hitzek: Gaudeamus igitur, euskaraz “Poz gaitezen, bada”. Bertso zenbait XIII. mendeko eskuizkribu batean agertzen dira. Gurean, Gidor Bilbao irakasleak honela itzuli zituen Euskal Herriko Unibertsitaterako:
Poz gaitezen,
bada, gazteak gareino,
gaztaro alaiaren ondoan,
Lurrak baikaitu izango.
Non dira gure aurretik
munduan izan zirenak?
Igo zaitez zeruetara,
jaits zaitez infernuetara,
haiek nahi badituzu ikusi.
Ubi sunt qui ante nos in mundo fuere? “Non dira” hori, “Ubi sunt” hori, motibo edo gai ezaguna da poesia eta literatura unibertsalean. Baita musika herrikoian ere, folk musikan. Adibidez, Pete Seeger kantugile estatubatuarrak, 1971n Euskal Herrira etorri zenean, Burgosko Prozesuaren ostean, Victoria Eugenia antzokian kontzertu gogoangarria eman zuen. Alboan izan zituen Ez Dok Amairu taldeko Xabier Lete, Joxan Artze eta Benito Lertxundi, besteak beste. Eta bertan abestu zuen “Where have all the flowers gone” bere abesti famatua.
50eko hamarkadan idatzitako kantu hori Josu Landak euskaratu zuen, eta Armiarma webgunean dago bertsio hura, baina gaurko gure saiorako beste bat hautatu dut, Lou Topet taldearen Abesti bat gutxiago disko-liburuan aurkitu dudana. Pete Seeger-en “Where have all the flowers gone” kantuari Lou Topet taldeak eta Harkaitz Canok moldaketa bikaina egin diote, Rafa Ruedaren eta Joserra Senperenaren konpainia noblean, Abesti bat gutxiago argitalpen guztiz gomendagarrian.
Latinezko kantu zahar batekin hasi gara, eta Harkaitz Canok Abesti bat gutxiagoan idazten duen bezala, “Abesti guztietan dago zerbait ‘zaharra’. Gogoratu dezagun Tom Waitsek kantuak egiteko ematen zuen errezeta: ‘Har ditzakezu aitaren armadako trajea, amaren pazko kapelua, zure anaiaren motozikleta eta arrebaren esku-poltsa, hori guztia elkarrekin lotu eta esanahia duen zerbait atera.” Horrelako esperimentu bat burutu nahian, eta nik ere ohiturari jarraituz, gaur Billy Collins-en poema bat hartu dut, eta itzultzen saiatu naiz. Honako poema honetan Gaudeamus igitur eta Pete Seeger-en kantu bietako hildakoak guri ere agertuko zaizkigulakoan. Ubi sunt? Non dira hildakoak? Hauxe Billy Collins-en erantzuna:
HILDAKOAK (B. Collins / ACdR & JL Padron)
Hildakoak goitik guri begira daude beti, diotenez,
oinetakoak janzten edo ogitartekoa egiten ari garelarik,
goitik behera begiratzen gaituzte zeruko ontzien beirazko zorutik
eternitatean zehar poliki arraun egiten duten bitartean.
Lurrean mugitzen diren gure burugainak behatzen dituzte,
eta sofan edo zelai batean etzanda gaudela
(agian arratsalde luze baten marmarrak jota)
haiei begira jarri garela pentsatzen dute hildakoek;
orduan arraunak jasota isilik geratzen dira
eta zain, gurasoak nola, begiak biltzen ditugun arte.
Erdi fantastikoa, erdi ironikoa den poema samur horretan hildakoek begiratzen gaituzte haurrak bagina bezala, eta daude “zain, gurasoak nola, begiak biltzen ditugun arte”. “Ez dute ikasi / deus ez dakite” guri buruz esatea bakarrik falta dute… Pete Seegerrek, Harkaitz Canok eta Lou Topet taldeak egin duten bezala. Haiekin guztiekin uzten zaituztet, bada, txotx berri baten deia jaso arte.