Islandiaren kasuaz ikasten, erraustegia dela eta
“Antisistema” izateko inolako arriskurik ez duen erakundea da OECDa, Organisation for Economic Cooperation and Development. Argitaratzen duen txosten batean honako hau aurkitu daiteke, Islandiak bere erraustegiak itxi zituenekoa:

Organisation for Economic Cooperation and Development (2014) Environmental Performance Reviews: Iceland 2014, OECD Publishing, Paris; 47. orr.
Datu horiek objektibo eta garbiak dira. Nire interpretazioa, bertan irakurtzen dudan istorioa (herrialde hori pixka bat ezagutzen dudalako), hauxe: 2000. urtetik hona, turismoa asko hazi zen Islandian. Faktore horrek hondakin kudeaketarako sistema tradizionala krisian jarri zuen, eta soluzio ustez teknologiko eta eraginkorra bilatu zitzaion arazoari: erraustegiak. Zazpi eraikin ziren, baina horiek egiteko hainbat seguritate eta prebentzio neurri malgutu behar ziren (erraustegiak egin behar ziren! arazoak soluzioa behar zuen!). Ondorioz, dioxina mailak igo ziren, abereak hiltzen hasi ziren, eta jendeak lehenago eta gero gobernuak erraustegiak itxi behar izan zituzten. 7 erraustegietatik, 6.
Ziur istorio hau ezaguna egiten zaizue… Ikasiko al dugu inoiz?
Normala gauzak ondo eginez gero erraukailuak ez dira beharrezkoak
Bai horixe! Istorio honek adierazten duen moduan, azpiegitura garestiak amortizatzeko nahian salbuespenak onartzen dira denon osasunaren kalterako…
Oso ongi ekarria, Antonio.
Agur bero bat!
Eskerrik asko, Ibai! Laburrean bada ere, merezi zuelakoan ekarri dut hona…