High alaitasuna
Hasiera » Aforismoak » Sautrela aforismozalea
Abe26 0

Sautrela aforismozalea

Atalak: Aforismoak

Gaur parte hartu dut Sautrelako erreportaje batean, aforismoak direla eta. Hona hemen nire oharrak.

-Nolatan hasi zineten Oihenart aforismo lehiaketa antolatzen?

Fito Rodriguez eta biok ideia proposatu genion orduko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateari, lehiaketa antolatzeko, euskarazko pentsamendua eta literatura sustatzeko baliagarria delakoan.

Oihenart aukeratu genuen, idazle horrek euskal atsotitz edo errefrauen lehenengo bilduma bildu zuelako. Baina bera entsegugile eta poeta ere izan zelako, aforismoak jasotzeaz gain, sortu ere egiten direla gogorarazi nahi genuen.

Donostiako Udalak hasieratik lagundu zigun, sariak jarriz. Euskal Idazle Elkarteak ere lagundu zigun, deialdia hedatuz.

Laguntza horri esker, lortu dugu ekimen hau egonkortzea baliabide handirik gabe eta euskara hutsez. 3 antologia argitaratu ditugu eta egitasmoa egonkortu dela esan genezake.

-Zein izan da lehiaketaren historia?

2011n sortu genuen, eta geroztik idazle eta irakasle diren pertsonak (Eider Rodriguez, Agustin Arrieta, Juankruz Igerabide, besteak beste) izan ditugu epaimahaikide. Musutruk jardun gara denok, lehiaketa hau aurrera eraman nahian.

Sei edizio izan ditugu, urtero; otsailean, oinarriak argitaratzen dira eta irailean bildumak jaso. 500, 300, 200 euroko sariak banatzen ditugu azaroan, Fakultatearen festan.

Jende askok parte hartu du, eta denei eskerrak eman behar. Ezin guztiz jakin, irabazleak ez diren plikak zabaltzen ez ditugulako, baina denetatik izan dugu: zati bat unibertsitateko jendea da, ikasle zein irakasle, eta beste zati literaturazaleak, lana argitaratua duten idazleak barne; poetak eta bertsolariak ere lehiatu dira. Oro har, belaunaldi ezberdineko jendea, eta euskal literaturan dagoen aniztasuna islatzen du.

-Nolakoa izan da 2016ko edizioa?

Onenetakoa. 2015ean beherakada pairatu genuen, eta ondorioz saiatu ginen lehiaketa suspertzen, parte hartzea erraztuz. Horregatik 17 bilduma jaso genituen, maila altukoak.

Palmaresean, bere lehen aforismoak idatzi dituen idazle gazte bat dugu (Ekaitz Goikoetxea); baita idazle eskarmentudun bat ere (Koldo Izagirre), eta lehiaketa honetan parte hartuz idazten ikasi eta generoa guztiz barneratu duen ikasle ohi bat (Juan Ramon Alberdi).

-Zer nabarmenduko zenuke aforismoaz genero gisa?

Gezi baten modukoa izan behar du aforismoak, zorrotza bezain bizkorra. Aforismoa da modu laburrez azaldutako pentsaera bat, gogoan iltzatuta egoteko gauza dena. Testu motza baina osoa, luzera txikikoa baina oihartzun handikoa.

Twitterren erabilpena eta aforismoaren pizkundea, zantzuak bezala ikusten ditut, gure bizitzen atomizazioen seinaleak. Askorentzat, irakurtzeko dugun denbora oso txiki-txiki eginda dago; aforismoak eta mikroipuinak literatura-pilulak dira, breviarium edo vademecum gisa erabiltzeko errazak…

Horregatik esan genezake aforismoa dela literatura mugikor bat, erraz mugitzen da pantailatik orrialdera, orrialdetik pantailara, pantaila batetik bestera, pantaila guztietan kabitzen baita, eta gaur egun pantailak ditugu edonon.

-Baduzu aforista gustukorik? Zeintzuk?

Aforistak baino, aforismoak. Baina aipatu ditzaket batzuk, noski: klasikoak (Cioran, Pascal, Nietzsche), Ramon Eder-ek gaztelaniaz egiten dituenak, gaur egungo poetenak (Charles Simic), Twitter-en aurkitakoak (Eric Jarosinski, Nein), edota Angel Errok Argian argitaratu izanak.

-Besterik?

Parte hartzera edozein idazle edo aforismozale animatu nahiko nuke. Irabazi ala ez, argitaratzeko parada izango baitu, aldiro egiten dugun liburuxkan.

Gainera, edozein bilduma onartuko dugu: orain nahikoa da aforismo bakar bat aurkeztea lehiaketan parte hartzeko.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA