Hasiera »
Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila
Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Zentsura @!
2011-11-15 // Nazioartea // 2 iruzkin
Yoani Sanchez izena idazten baduzu Google-n, Kubako erregimenaren aurka borroka txalogarria egiten ari den heroi baten biografia idazteko adina material agertuko zaizu, lehenbiziko orrialdetik irten gabe. Internet da Sanchezek darabilen arma, Castrotarren uhartean gertatzen ari dena mundu osoari jakinarazteko. Honezkero jakingo ez bagenu bezala! Baina tira, eskertzen dugu blogari-aktibistaren ahalegina. (gehiago…)
Plastikozko poltsak, beste ikuspuntu bat
2011-10-14 // Gizartea, Ingurumena // 2 iruzkin
Plastikoari buruzko erreportajea kaleratu berri dugu ARGIAn. Aipatu dugu, nola ez, erabilpen bakarreko plastikozko poltsen auzia, nahi bezain sakon jorratu ez badugu ere. Ustez nahikoa kontsentsu biltzen duen gaia da, maila teorikoan behintzat. Esan nahi dut, itxuraz ia mundu guztia dagoela ados, plastikozko poltsa horientzat alternatiba bilatu behar dela; desadostasuna metodoetan dago, eta erritmoetan. Batzuek oraintxe bertan debekatuko lituzkete guztiz. Besteek astiroago joan behar dela uste dute. Baina denak bat datoz: plastikozko poltsak desagertuko beharko dira noizbait, eta horien ordez poltsa berrerabilgarriak eraman beharko ditugu erosketetara. (gehiago…)
Kukutzaga
2011-09-28 // Gizartea // 2 iruzkin
(Arg.: Unai Brea)
Barkatu egidazue, arren, izenburuko nahaste-borrastea. Ordenagailu aurrean orduak eta orduak ematera ohituago, zorabiatuta nauka azken boladan hartu dudan kaleko kazetaritza dosiak, eta dagoeneko ez dakit zer idazten dudan. Batez ere, barkatu hitz bakarrean lizunki batu izana erakunde publikoek hain bestelako jarrera agertu duten auzi bi. Bilboko kontuekin nahikoa lan badu Iñaki Azkunak, eta ez du seguruenik astirik edukiko Berango apal batean jazotzen direnei erreparatzeko. Hala balitz, ikusiko luke posible dela propietate pribatuaren eskubide sakrosantuari aurka egin gabe malgutasunez jokatzea, bere alderdiko alkate batek erakutsita gainera. (gehiago…)
Bortxarako haziak ereiten Errekalden
2011-09-23 // Gizartea // Iruzkinik ez
“Egin dezakegunaren mugara iristen ari gara. Bilboko Udala da legea betearazteko ardura daukana, eta ez du egin”. Jose Angel Esnaola, Errekaldeberriz elkarteko abokatuaren berbak dira, Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako 5. Epaitegiak Kukutzaren eraistearen gaineko etena bertan behera utzi eta minutu gutxira. Galdera bikoitza egiteko deitu diogu Esnaolari: epailearen erabakiaren aurka helegitea aurkezteko aukera dago? Baiezkoan, egingo duzue? (gehiago…)
Kukutza, biharamuna
2011-09-22 // Gizartea // Iruzkinik ez
(Argazkia: M15M-Bizkaia)
Atzoko egun luzearen ostean, Kukutzaren desalojoak eragindako informazio guztia bilduta eta digerituta, analisi lasaiago baterako une egokia dateke oraingoa. ErNEk, Ertzaintzaren sindikatuak, hedabideei igorritako prentsa-oharra erabiliko dut abiapuntu gisa. Gaztelania hutsez bidali du ErNEk bere idazkia, ohi duenez. Merezi duelakoan, euskaratzeko lana neureganatu dut. Hona: (gehiago…)
Izua Errekalden
2011-09-21 // Gizartea, Politika // Iruzkin bat
Errekalde auzoko erdigunea erabat okupatu du gaur Ertzaintzak. (Arg.: Unai Brea)
“¿Vosotros qué cojones hacéis aquí? ¡A la puta mierda! ¡Aquí no pintáis nada!”. Gutxi gorabehera hitz horiekin gonbidatu gaitu ertzain batek alde egitera, auto biren artean makurtuta geure burua gomazko pilotez babesten saiatzen ari ginen taldetxo bati; tartean, kazetari bi. Orain dela bost ordu inguru gertatu da hori, Bilboko Errekalde auzoan, Kukutza gaztetxetik hurbil. Denbora tarte hori igarotzen utzi dut hau idazten hasi aurretik, ulertzekoa den momentuko amorruak ez ziezadan eragotzi gaurko gertakarien kronika zintzoa, demagogiak eta aurreiritziek kutsatu gabea, egiari atxikia… idaztea. Ez dakit lortuko dudan.
(gehiago…)
Espainiako zentral nuklearrei egindako segurtasun-probak ez dira fidatzekoak
2011-09-20 // Energia, Hedabideak // Iruzkinik ez
Fukushimako katastrofeak akuilatuta, Europako Batasunak zentral nuklearrei segurtasun-probak egiteko agindu zien bere kideei. Berriki, Espainiakoen behin-behineko emaitza ezagutu dugu. Emaitza bakarra da, baina ohi denez, batzuek zuri ikusi dute besteentzat beltza dena. Okerrena da proben zorroztasuna bera ere zalantzan jartzekoa dela, ahalik eta modurik leunenean esateko. (gehiago…)
CO2-zko errezela
2011-09-15 // Ekonomia, Energia, Gizartea, Natura // Iruzkinik ez
Gero eta izotz gutxiago du Artikoak; aurten, itxuraz, minimo historikora iritsiko da.
ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira izotzaren zabalera zehatz neurtzen duten sateliteak. Gauza batzuk askoz hobeto behatzen dira urrunetik. (gehiago…)
Pedro Prieto, konbertsoaren irribarrea
2011-06-24 // Energia // 2 iruzkin
Pedro Prieto (Arg.: Dani Blanco)
Metakazetaritza dosi txiki bat eskainiko dizuet. Pedro Prietori elkarrizketa egin genion, eta gero, paperera eramateko orduan, arazo bat sortu zitzaigun: tipoak esaten dituenak esaten ditu, eta ia argazki guztietan ageri da irribarretsu. Zelan demontre ezkondu, pentsatu genuen, poztasun irudi hori eta honelako esaldiak: “Ez gara krisi honen aurreko egoerara itzuliko”, “gure bizi-maila %90 jaitsi beharko dugu”, “desazkundea dator, eta horrekin batera kolapsoak”, “ez dago sistema honi eusterik”, “jabetzen hasi behar dugu dauzkagun mugez”… (gehiago…)
Erlerik gabe… zer?
2011-06-20 // Natura, Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
EHNE-Bizkaiak argitaratzen duen Baserri Bizia egunkari digitalaren bitartez iritsi zait informazioa. Europar Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak erleen osasuna babesteko neurriak hartzea onartu du. Eztia egiten duten erleen osasuna, zehatzago esateko. Beste batzuek, berbarako Espainiako COAGek (Laborari eta Abeltzain Elkarteen Koordinakundeak), gehiago nahi lukete: lanean dabiltza UNESCOk gizateriaren ondare izendatu ditzan erleak eta erlezaintza. Ez da hanka eta bururik gabeko apeta. Guk denok egunero jatea erleen menpe dago hein handi batean. Eta gero eta erle gutxiago dago munduan, ez jakin zergatik. (gehiago…)