Hasiera »
Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila
Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Torturaren berri ematea ukatu nahi dutenei
2010-12-21 // Gizartea, Politika // Iruzkinik ez
Badira aste batzuk iragarrita zegoela. Gaurtik aurrera, Xabier Makazagaren Manual del torturador español (Espainiar torturatzailearen eskuliburua) liburua osorik eta dohainik irakur daiteke Txalapartaren webgunean. Makazagaren lana irakurleengana ez iristeko zenbaitzuk egindako ahaleginek bultzatu dute neurri hori hartzera Tafallako argitaletxea. Hona hemen hartutako erabakiaren zergatiak azaltzen dituen Txalapartaren prentsa-oharra, hitzez hitz:
(gehiago…)
Esateke nituenak: UEMA
2010-12-08 // Euskara // Iruzkinik ez
Interneten abantailetako bat da testuen luzerarekin malgu jokatzen ahal dela. Paperean idazten duena, aldiz, “ez dakit zenbat mila karaktere, eta ez zaitez pasatu mesedez” esaldi madarikatua entzuten ohituta dago. Ez pentsa hain erraza denik, niretzat ez behintzat, esan behar den guzti hori aldez aurretik ezarrita daukazun espazioan doitzea. Horregatik ez nuen hitz egin, UEMAri buruz azaroaren amaieran argitaratu genuen erreportajean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eta Iparraldearen arteko harremanaz. (gehiago…)
Artizarraren atmosfera eta klima aldaketa
2010-12-03 // Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
1995ean Kimika Nobel Saria irabazi zuen Paul Crutzen izeneko zientzialari batek proposamena egin berri du Lurraren berotzea ahal den heinean gutxitzeko. Artizarraren atmosferan oraindik orain behatu diren fenomenoak ikusita, hobe Crutzenen ideia tentuz hartzea, momentuz behintzat. (gehiago…)
Toxikomano errespetagarri baten abenturak
2010-10-21 // Gizartea, Osasuna // Iruzkinik ez
"Gu ez gara droga!"
Kaixo, Unai naiz eta drogen mende nago. Aurrekoan nire gameluarengana joan nintzen, hilean behin-edo joaten naiz. Nire gameluaren elkargokide zenbakia hau da: 48068xxx. Azken hiru zifrak lotsagatik ezkutatu ditut, ez segurtasunagatik: nire gamelua legearen barruan ari da. Berak ez dit zuzenean saltzen, egia esateko. Paper puska zuri-berdea ematen dit. Hori farmazian erakutsita, badaukat aldi baterako dosia: 30 pilula, zazpi gramo eta erdi. Normalean papertxo bi ematen dizkit, baina azken aldian bakarra emateko eskatu nion, mesedez.
(gehiago…)
Adinez beherakoak eta espainiar telebista
2010-10-14 // Hedabideak // Iruzkinik ez
Zaharrak berri, lehengo lepotik burua, eta beste pare bat esamolde bururatzen zait ondoren datorrena komentatzeko. Espainiako OCTA plataformak (Telebistako eta Ikus-entzunezkoetako Edukien Behatokia) bideoa aurkeztu berri du: Qué ven los menores en horario de superprotección. Septiembre 2010 (Zer ikusten dute adinez beherakoek babes indartuko ordutegian. 2010eko iraila). OCTAren webgunean bila hasi naiz eta ez dut bideoa aurkitu, ez dute sareratu oraindik agidanez. Hala ere, gai berari buruz 2009an eta 2008an egindako bideo bi aurkitu ditut haien artxiboan. 2010ekoa ikusi gabe ere ziurtasun osoz esaten dizuet gauzek ez dutela onera egin. OCTAk beste bideo bat egin izana bada nahikoa seinale. (gehiago…)
Ehizakia berun erara
2010-10-07 // Natura, Osasuna // Iruzkin bat
Europan 40.000 tonatik gora munizio jaurtitzen da urtero, gehiena berunezkoa.
Orain dela urte biko ildo beretik, espainiar CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) ikerlariek ohartarazi dute ehizarako erabiltzen diren berunezko munizioak ondorio kaltegarriak ekar diezazkiekeela animalia askori, gizakia barne. (Oharra: CSICen euskarazko bertsiora ipini dut lotura, baina %98 gaztelaniaz dago).
Jakina da berunezko munizio batek, eta berunezkoa ez denak ere bai, arma batetik jaurtia izan eta ondorengo segundoetan animalia bat bete-betean jotzen badu, animalia horrenak egin duela. Hori esateko ez genuen CSICen beharrik. Baina munizioa berunezkoa denean, arriskuak luzeago irauten du, Vietnam, Afganistan eta halako lekuetan lantzean behin eztanda egiten duten mina horiekin gertatzen den bezala, ipini zituztenetik hamarkadak igarota ere. Enviromental Science and Technology aldizkarian argitaratutako artikuluan, ikertzaileek adierazi dute beste eremu batzuetan –pinturen eta erregaien fabrikazioan, esaterako– berunak jasan duen debekua ez dela iritsi ehizarako jaurtigaietara. Datu ikaragarria aipatu dute artikuluaren egileek: Europan 40.000 tonatik gora munizio jaurtitzen da urtero, eta gehiena berunez eginda dago. Gero, piztia askok perdigoiak jaten dituzte, eta euren barnea kutsatu. Aurretik mehatxatuta zeuden espezieen kasuan, berunak azken bultzada eman diezaieke.
Beruna guregana ere iritsi daiteke, ehiza-okelaren bitartez. Iturri bereko beste datu bat: urtero, europar merkatuetan, berunezko perdigoiekin hildako bi milioi erbi patagoniar saltzen dira. Baina hori adibide bat besterik ez da; ehizatik lortutako okelak merkatu zabala dauka Europan, batez ere erdialdeko herrialdeetan. Eta ez dago inolako erregulaziorik, ikerketaren egileek salatu dutenez. Beste ikerketa zaharrago batek frogatuta dauka ehizakia jateak handitu egiten duela odoleko berun kopurua, eta berunak giza-osasunean dituen eragin kaltegarriez luze-zabal idatzi da –pare bat minutu Googlen aski izango duzue–, baina mundua nola doan ikusita ez nintzateke harrituko munizio-fabrikatzaileren batek bihar esango balu: “Ez dago froga nahikorik beruna jateak osasunari txar egiten diola baieztatzeko”. Munizioak ez ezik, aurpegi asko ere egiten bide dituzte metal astun horrekin.
Post scriptum: eskuman ageri den tipo interesgarriaren argazkiaren azpian leitu daiteke ez dudala txoko hau erabiliko erlijioaz jarduteko. Alabaina, oi doilorkeriaren handia, hitza jan dut nire aurreko artikuluan. Kontsolamendua daukat inork gutxik irakurriko zuela, baina kontsolamendu eskasa da: izenburutik beretik (zer eta Ai, Jaungoikoa! titulatu nuen) uko egin diedanez neure printzipioei, nekez ezkutatu dezaket egindako bekatua (ui, erlijioa aipatu dut berriro…), eta orain kinka larrian nago. Zer egin, eskumako aurkezpentxoa aldatu edo artikulua ezabatu? Erabakia hain da zaila, seguruenik urteak emango ditudala hartu gabe.
Ai, Jaungoikoa!
2010-10-01 // Gizartea, Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
“Unibertsoa esplikatzeko Jaungoikoa ez da beharrezkoa”, esan du gizon honek.
Blog honetan egin nuen azken agerpenetik zor bat neukan kitatzeke, bai behintzat nire buruarekin. Orduko alferkeriagatik esan ez nuena orain esatera nator, eta hau da: zein harik elkartzen ditu Stephen Hawking, Jose Ignacio Munilla eta egitura xehearen konstantea (alfa, lagunartean)? (gehiago…)
Materia eta antimateria uste baino desberdinagoak direla ematen du
2010-09-22 // Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Materia eta antimateria: zergatik unibertsoan lehenengoa besterik ez dago?
Izenburua arraro samarra irudituko zaio profanoari, ia guztioi beraz: nola ez dira, bada, desberdinak izango materia eta antimateria, bataren izenak bestearen aurkakoa dela adierazten badu? Partikulen fisikan adituek erabiltzen/asmatzen dituzten izenei buruz luze hitz egin genezake, egia esan. Pentsa, oinarrizko partikulen (elektroiak eta halakoak) ezaugarrietako bati “zaporea” esaten diote, sekula elektroi bat dastatu ez badute ere.
(gehiago…)
Otsoak ez dira den-denaren errudun
2010-09-02 // Gizartea, Natura // Iruzkinik ez
Nork egin du hau, otsoak ala txakurrak?
Abuztu amaierako albistea da, oharkabean igarotzen diren horietakoa: oso litekeena da otsoei leporatu ohi zaizkion ganaduaren kontrako eraso asko ez izatea otsoek eginak, Espainiako CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) ikerlariek 2003 eta 2004 urteetan egindako azterketa batek aditzera ematen duenez. Hain zuzen, Arabako mendebaldea aukeratu zuten ikerketa-eremu, Arabarekin mugakide diren Espainiako zenbait eskualderekin batera. (gehiago…)
Periodikua leitzen
2010-07-20 // Hedabideak // Iruzkinik ez
"Etorkinari, jipoia eten gabe", dio hormaren goiko aldeko testuak.
El Correo irakurtzen aritu naiz gaur, ia egunero bezala. Azalean, Lantarongo erasoari buruzkoak erakarri nau gehien, batez ere gaiari editoriala eskaini diotela ikusi dudanean. Albistea irakurri dut lehenik, editoriala ondoren; jakingura handia neukan, ez zer zioten Correokoek… (gehiago…)