Hasiera »
Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila
Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Internet eta Egiaren Ministerioa
2010-04-30 // Hedabideak // Iruzkinik ez
Anaia Handia, hi bai azkarra!
Aspertuta zaude eta orain dela sei hilabete idatzi zenuen artikulua irakurtzen ari zara. Hara non, ortografia akats txiki bat aurkitu duzu, edo akats tipografiko ia oharkabekoa, ezer larririk ez, ez da absoluzio eske ibiltzera behartzen zaituzten hanka-sartze horietakoa. Inportanteena edukia da, aizu… (gehiago…)
El Correok 100 urte?
2010-04-29 // Hedabideak, Historia // 9 iruzkin
Gaur ez dut hemen nik idatziko. Aldizkari honen lagun on batek helarazi didan testua euskaratu dut nola edo hala, eta horrelaxe emango dizuet, hitzez hitz. Agian ikusita daukazue gaztelaniazko bertsioa beste webguneren batean, sarean bolo-bolo dabil eta. Baina beti webgune “subertsiboetan”, nekez “ganorazko” medioetan. Gaia El Correo egunkariaren mendeurrena da, eta testua, hauxe: (gehiago…)
Elebitasuna umetokitik
2010-04-22 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Itzartzen denean, gaztelaniari eta euskarari jaramon bera egingo ei die ume honek, eta biak elkarrekin nahastu barik gainera!
Frantziako eta Kanadako ikerlariek aztertu dute gaia. Eta atera duten ondorioa hau izan da: elebitasuna amaren sabelean gaudenetik hasten da garatzen. Ama elebidunen umeek, jaio eta oso gutxira, hizkuntza bietatik edozeinetan hitz egiten zaiela ere agertzen dute interesa. Elebakarren seme-alabak, berriz… ba horixe, imajina ezazue.
(gehiago…)
Hamaika ikus-entzuteko jaio ginen
2010-03-24 // Hedabideak // Iruzkinik ez
Europar Batasunak dio gehienez orduro hamabi minutuz eman daitekeela publizitatea telebistan, baina espainiar lege berriak hogei minutu baimenduko ditu. Spain is different!
Kostatu zaio, baina azkenik jaiotzear da Espainiako Ikus-entzunezkoen Lege Nagusi berria. Madrilgo Diputatuen Kongresuak ontzat eman du lege-aurreproiektua, eta hori berez ona dela esan beharko, ondo arautu gabe zegoen oihan ankerrean arauak ezartzea ona den heinean. Blog honetan, ordea, gehiago gustatzen zaigu alde ilunak nabarmentzea, jarraitzen gaituzuenok ondo dakizue. Ikus-entzuleen AUC elkarteak jakinarazi digu zeintzuk diren alde ilun horiek, eta horretaz hitz egingo dugu datozen lerroetan. Alde onak txalotzeaz beste batzuk arduratuko dira, ez izan zalantzarik.
(gehiago…)
Metalez kutsatutako lurzoruak sendatzeko, landareak erabili
2010-03-11 // Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Goian, Thlaspi caerulescens, metalak jasateko gaitasun handia duen landarea.
Meatze-inguruetan hazten diren landareak “sendagai” egokia izan daitezke kutsadurak jotako lurzoruentzat, EHUn aurkeztu berri den doktorego-tesi baten arabera. Metal toxikoz inguratuta bizitzea zer den ondo dakite landare horiek, eta propietate horrek bihurtzen ditu kutsadura-erauzle, Lur Epelde ikertzaile bizkaitarrak frogatu duenez. Ponte-izen aproposagorik ez zaigu bururatzen Markinan jaiotako biologo gaztearentzat. (gehiago…)
Bruce Willisek ere ez gintuzke salbatuko
2010-02-24 // Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Asteroide baten inpaktua saihestea ez da "Armageddon" filmean bezain erraza.
Ez da nire asmoa inor beldurtzea, ez behintzat gehiegi beldurtzea. Baina onartuko didazue albiste hau, gutxienez, kezkatzeko modukoa dela: estatubatuarrek esan dute asteroide bat guregana etortzekotan, bestela ere nahikoa izorratuta daukagun planeta hau jotzeko asmo garbiarekin, jai dugula. Eta hori estatubatuarrek esan badute, mundua gaitz orotatik babesteko sortu zen herriak alegia, zer irtenbide geratzen zaigu gainerako lurtarrei, kezkatu edo beldurtzeaz gain, norberaren adorearen arabera?
(gehiago…)
Erretiroa 60 urterekin izatea eskertuko luke ingurumenak
2010-02-09 // Ekonomia, Energia // Iruzkinik ez
ARGIAko erredakzioa, 40 urte barru.
Espainiako Estatuan erretiro adina 67 urtean ezartzeko proposamenak sortutako erreakzio guztien artean, Ecologistas en Acción elkartearenak erakarri nau gehien: erretiroa atzeratu beharrean, aurreratu, 60 urtetan jarriz. (gehiago…)
Urpeko harrobia
2010-01-21 // Gizartea, Natura // Iruzkinik ez
Hondar erauzketaren aurka egindako kontzentrazio bat. Atzean ikus daiteke harea kenduko duten bi ontzietako bat.
Abenduan Petronorren koke plantari buruzko erreportajea kaleratu genuen ARGIAn. Orduan egin genituen elkarrizketetan, ekologistak kexu ziren Ezkerraldeak jasaten duen etengabeko zigorraz. Ordurako, izan ere, hasiak ziren beste mehatxu batengatik kezkatzen, behin grabagailua amatatuta aitortzen zigutenez: 300 futbol zelai betetzeko adina harea kendu behar dute itsas hondotik, La Arena hondartza dagoen inguruan. Eta azkenean gauzatu da, mehatxua. Beste borroka bat dagoeneko luzeegia den zerrendari eransteko.
(gehiago…)
Fredi Paia, finalaren atarian mintzo
2009-12-11 // Bertsolaritza // Iruzkinik ez
Fredi Paia
Finalaurrekoetako 1. itzulira arte lehiatu da Fredi Paia algortarra bertsolari Txapelketa Nagusian. BECen, berriz, beste ikusle bat izango da. ARGIAk, finalaren atarian, zenbait hausnarketa jaso ditu haren ahotik.
(gehiago…)
Nafarroan kondoia zergatik den zilegi
2009-12-02 // Gizartea, Hedabideak, Osasuna // Iruzkinik ez
"Moztu atzazalak ni erabili aurretik, mesedez".
Apur bat berandu nator, badakit, baina gaur bertan Berrian gai berari buruzko artikulua plazaratu du Xabier Lekuonak eta neroni ere animatu naiz lerro batzuk idaztera. Zertaz? Afrikan kondoiak erabiltzeari buruz Intereconomia telebistan eman duten bideoaz. Lekuonak ondo adierazi duenez, Julio Ariza nafar eskubitarra da Intereconomia taldearen burua, eta Opus Deirenak eta bi egiten dabil kondoiaren kontra, abortuaren kontra, sexu-askatasunaren kontra eta bekatuaren kontra orobat. Bekatuarena neuk diot, ez Lekuonak. (gehiago…)