Mundua ez da biribila
Hasiera » Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila

Profeta trakets baten iragarpenak (I)

2009-06-18  //  Hedabideak  //  2 iruzkin

Nola jasango du TVEk publizitatea kentzea?

Nola jasango du TVEk publizitatea kentzea?

Azken boladan lehia bitxi batean murgilduta nabil Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearekin. Berak ez daki, prefosta. Edo bai? Jokoa honela da: nik zerbait idazten dut espainiar telebista publikoaren etorkizunaz eta ZPren gobernuak, ia berehala, esandakoa baliogabetzen du, edo behintzat zaharkituta uzten. Onartu egin beharko dut: ez daukat etorkizunik prospektiba egile modura (a ze kontraesana in terminis!). Badaezpada, denbora pasatzen utzi dut nire hurrengo urratsa egin aurretik, Zapaterori astia emanez mugimenduren bat egin dezan, baina ez, nire zain dago agidanez.

(gehiago…)

EHUko Zientzia Parkearen proiektua aurkeztu dute… berriro

2009-05-29  //  Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

Zientzia Parkearen aurkezpena 2007an...

Zientzia Parkearen aurkezpena 2007an.

2007ko amaieran aurkeztu zuten EHUren Zientzia Parkea sortzeko proiektua, maketa eta guzti. Orduko argazkian ageri diren lau pertsonetatik, hiru ez daude dagoeneko karguan: ezkerretik eskumara, eta ez gara posizio ideologikoez ari, aldameneko argazkian duten kokapenaz baizik,  Juan Ignacio Perez Iglesias, EHUko errektorea sasoi hartan, eta Tontxu Campos eta Ana Agirre, hurrenez hurren Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Industria Sailburu ohiak. Jose Luis Bilbao Bizkaiko Aldun Nagusia da jesarlekuari eutsi dion bakarra.

(gehiago…)

Euskal olatuetan olatuena

2009-05-20  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

Mundakako ezker olatua, “hodi” perfektua… nahi duenean.

Mundakako ezker olatua, “hodi” perfektua… nahi duenean.

Ikusiko zenuten egunkariren batean beharbada. Bertako Udaletxeak eskatuta, Mundakako (Bizkaia) ezker olatu ezin ospetsuagoari buruzko azterketa egin berri du AZTI-Tecnalia zentro teknologikoak. Plazaratu duten txostenari gainbegiratua egin diot eta itxura txukuna dauka; ez naiz olatuetan aditua, baina iruditzen zait nekez esan daitekeela gehiago itsas uhin batez. Emandako datuak zehatzak izango direla pentsatzen dut gainera, AZTIn ez dituzte gauzak hala-hola egiten. (gehiago…)

Zapaterok iragarki gutxiago nahi du TVEn

2009-05-06  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

Publizitaterik gabe, telebista publikoarenak egin dezake

Publizitaterik gabe, telebista publikoarenak egin dezake

Ez da hilabete igaro paperezko ARGIAn honako hau esan genuela: “Nicolas Sarkozy bat edukitzearekin amets egiten du beharbada UTECAk (Espainiako telebista kate pribatuen elkarteak). Frantziako presidenteak, berak bai, erabaki du telebista kate publikoetan ez dela publizitate arrastorik behar”. Bada, hara non Rodriguez Zapatero Moncloako maizterra Sarkozyren bide beretik abiatu den, nahiz eta, iragarri duenez bederen, ez duen hain urruti iristeko asmorik: publizitate asko kenduko da TVEtik, baina ez dena. Eta hala ere, gehiegi izan daiteke.

(gehiago…)

Telebista eta umeak: Espainiako Estatuak lehengo lepotik burua

2009-04-10  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

Umeak ez daude behar bezala babestuta telebistako edukiez

Umeak ez daude behar bezala babestuta telebistako edukiez

Hamaikagarrenez, Espainiako OCTA plataforma osatzen duten 45 elkarteek neurriak eskatu dizkiote Madrilgo Gobernuari, umeak hobeto babesteko telebistako edukiez. Aurrekariei jaramon egin behar badiegu, jai dute. (gehiago…)

Darwin gogoan… ez denek asmo onez

2009-02-12  //  Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

Charles Darwin jaio zela 200 urte betetzen dira gaur

Charles Darwin jaio zela 200 urte betetzen dira gaur

Darwinen jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko da gaur mundu osoan. Baina ez dute denek ospatuko. Bere garaian ingeles biologoa jipoitu zutenek oinordeko asko dute oraindik. Eta oraindik, lehen bezala, Eboluzioaren Teoria ukatzen dute. Hori bai, kreazionista zurrunak, munduaren historia hitzez hitz Biblian ageri den berbera dela diotenak, gero eta gutxiago dira. Planeta honek 6.000 urte besterik ez duela defendatzeko adore handiegia behar da. Baina kreazionismo moderno bat badago, itxura onekoa, bere burua “zientziaz” mozorrotu nahi duena, eta Sarah Palin bezain ordezkari boteretsuak dituena nominan. Diseinu inteligentearen aldekoak dira. Jainkoak konfesatuta harrapa gaitzala. (gehiago…)

Nafarroa: azkenean diru-laguntza bai, baina mesfidantza ere bai

2008-12-10  //  Euskara, Hedabideak  //  Iruzkinik ez

Laurden bat jan diote hasierako partidari, baina azkenik diru-laguntza jasoko dute euskaraz diharduten nafar hedabideek. Izua ez zaie oraindik guztiz kendu ordea. Hainbat hilabetez izan duten beldurrak arrastoa utzi die, trauma-ondoko estresa bailitzan. Aurten bai, baina datozen urteetan zer? (gehiago…)

“Ikus-entzunezko Kultura” ikasgaia ezartzeko eskatu dute Espainiako Estatuko 50 elkartek baino gehiagok

2008-11-19  //  Hedabideak, Hezkuntza  //  Iruzkinik ez

Atzo emandako prentsaurrekoan, DBHn eta Batxilergoan Ikus-entzunezko Kultura ikasgaia ezar dadin eskatu dute hainbat elkartek, manifestu (PDF, 16 KB) baten bidez. Sindikatuak, guraso eta irakasle elkarteak, umeekin lan egiten dutenak, eta oro har, ikus-entzunezko alorrekoak, denek bat egin dute eskarian. Diotenez, harrigarria da komunikabideek ikaragarrizko garrantzia duen gizarte honetan, hezkuntza-sistemak haien aurrean irizpide kritikoa izateko ez prestatzea ikasleak. “Alfabetizazio mediatikoan gabeziak”, halaxe definitu dute egoera. Salatu dutenez, hezkuntzaren arduradunei ez die gehiegi axola hutsuneak, ikasleek gero eta ikus-entzunezko produktu gehiago kontsumitzen duten arren, hainbat euskarritan (telebista, zinema, bideojokoak, Internet…). “Gazte horiek ezagutzen ez duten hizkuntza erabiltzen dute, eta horren inpaktua erabakigarria da haien unibertsoaren garapenean”. (gehiago…)

Adreilu eta estalaktiten CSI

2008-11-15  //  Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

Pozalaguako leizearen barrualdea

Pozalaguako leizearen barrualdea

Kimikariak detektibe. Areetako (Getxo, Bizkaia) Evaristo Txurruka moilan dagoen eraikina zaharberritu zutela ez dira hamar urte igaro eta, hara, lehen baino okerrago dago jada. Nor da erruduna? Ibaizabalen alde aberatsean gaude eta oraindik badira, etxe batzuetan, maiordomoak, baina zilegi da haiei errua leporatzea? Ez. Kasu hau ez da Grissomentzat, EHUko Kimika Analitikoa Sailekoentzat baizik. Beren tresneriarekin iritsi, beren analisiak egin, eta epaia eman dute: susmagarri nagusia, Abrako kresala, errugabea da. Ez dago klorurorik eraikinean, bai ordea nitrato ugari. Erantzulea, beraz, ez da itsasoa, itsasontziak baizik; haiek eragindako kutsadura, zehazki. (gehiago…)

Bilbo berriak pasealeku dotoreak besterik ez ditu behar?

2008-10-27  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

Garabiak Sestaoko La Naval-en

Garabiak Sestaoko La Naval-en

1985etik, Europako hainbat herrialdek -49k gaur egun- Ondarearen Europar Jardunaldiak antolatzen dituzte. Ez dago data finkorik, baina udazken aldera izaten dira, herrialde bakoitzak nahiago duen egunetan. Aurten, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Bizkaiko ordezkaritzaren bitartez, industria-ondareari eman nahi izan dio arreta. Bilbo bere burua edertzen dabil aro post-industrial honetan. Baina batzuen ustez, garabi eta fabrikek moldatutako paisaia, Ibaizabalen ertzek hain berezko duten koadro hori, bada berez ederra. Eta zalantzarik gabe, ondarea da.

(gehiago…)

Page 17 of 19««Aurrekoa1016171819Hurrengoa»

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA