Hasiera »
Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila
Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia


Zer moduz pasatu zenuen atzo lanean?
2008-04-02 // Gizartea // Iruzkinik ez
Lantokian jolas giroa eskatzeko iaz egindako manifestazio bat
Ofizialki izendatutako “nazioarteko zerbaiten egunak” gutxi balira, badira ekimen pribatuz sortzen direnak. Atzo, apirilaren 1a, esaterako, Lantokiko Jolas Giroaren Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan, Playfair izeneko AEBetako kontsultoretza batek orain dela hamarkada bat ezarritako ohiturari jarriki. Bide batez, ospatzaileek datarentzako ofizialtasuna eskatu zieten erakunde publikoei. Serioa al da hau? (gehiago…)
Ikerkuntzari bultzadak, aurreranzkoak edo atzeranzkoak?
2008-03-18 // Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Ikerlariak laborategian
EHUk ikerkuntzarako diru-laguntza berriak iragarri ditu: milioi bi eta erdi euro 2008an zehar erabiltzeko. Zehazki, azpiegiturak finantzatzeko eta proiektu berriak bultzatzeko. Miguel Angel Gutierrez Ikerkuntza Errektoreordeak adierazi duenez, laster egingo dute beste deialdi bat giza-baliabideak indartzeko helburuz. Eta horretan, giza-baliabideetan du EHUk beharrik handiena hain zuzen, Ikertzaile Prekarioak (IP) elkartearen ustez. Laborategietan teknikari kualifikatu falta nabarmena dago, esaterako. Ikertzaileek eurek egin behar izaten dituzte teknikari batek egin litzakeen lanak, eta horrek atzerapenak eragiten ditu. Medikuek erizainen lana egin behar balute bezala. (gehiago…)
Boto zenbaketan, nortzuk dira “besteak”?
2008-03-12 // Politika // Iruzkinik ez
NOK
Bipartidismoaren Espainian ehun hautagaitza inguru aurkeztu dira hauteskunde orokorretara. Horietatik 34 ez dira 1.000 boto eskuratzera iritsi, eta asko ezta 100 ere. Alderdi zerrenda osoa irakurtzea dateke irribarre egiteko arrazoi bakarra, barregura gutxi eragin digun kanpainan. Denetik dago lapikoan: betiko alderdiak, garai batean handiak izandakoak, CDS bezala, gaur hutsaren hurrengo; autonomia erkidego bati dagozkionak, edo probintzia bati, edo (bai, badira halakoak) eskualde edo hiri bakarrean aurkezten direnak; eskuin muturrekoak; ezker muturrekoak, ez hainbeste; aldarrikapen zehatz bati lotutakoak, ez-erretzaileen alderdia esaterako; ekologista-berdeak, kolore horren ñabardurak adina hautagaitzarekin; balore tradizionalen aldekoak; txantxa egitearren aurkezten direnak… Sailkaezinak ere badira, bozka sistema elektronikoaren aldeko alderdia edo boto zuria eskatzen duena, berbarako. (gehiago…)
Martxoaren 8aren jatorria eztabaida ideologikoa ere bada
2008-03-08 // Historia // Iruzkinik ez
AEBetako Women´s Day
Oso bertsio zabalduaren -apika zabalduenaren- arabera, aurten betetzen dira 100 urte martxoaren 8ko ospakizuna eragin zuen gertakari lazgarritik. Baina askok ukatu egiten dute hori. Garrantzi handirik gabeko akats historikoa baino, ezker eta eskuinaren arteko borroka izan liteke desadostasun horren jatorria. (gehiago…)
Telebista digitala badator, eros ezazu analogikoa
2008-02-27 // Hedabideak // Iruzkinik ez
Lurreko Telebista Digitala (LTD) ate joka dugu, baina badirudi Espainiako estatuan asko ez direla ohartu. Asociación de Usuarios de la Comunicación (AUC) elkarteak salatu duenez, oraindik telebista analogiko gehiegi saltzen da, 2010ean guztiz zaharkituta geratuko diren arren. (gehiago…)