Pornografia ez da denen begietarako… eta Madril ados dago
Gutxitan ematen dira honelako berriak. Espainiako Gobernuak onartu egin ditu AUC kontsumitzaile elkarteak Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren aurreproiektuari egindako alegazioak. Hala, pornografia eta funtsik gabeko bortizkeria ez dira modu irekian emango, ordutegia edozein dela. Ikusi nahi dituenak gutxienez botoi bi sakatu beharko ditu, baten ordez. Pornografiari eta bortizkeriari dagozkienak ez ezik, AUCen beste alegazio batzuk ere onartu ditu Gobernuak. Esaterako, babes berezia ezartzea...
Read MorePornografia ez da denen begietarako
AUC, Espainiako Komunikazio Kontsumitzaileen Elkartea, blog honen aspaldiko laguna da, aurrez idatzi dudan guztiaren errepaso arin batek salatuko duenez. Ondo irabazita daukate “ohorea”, hedabideetako aferei buruz ederto informatzen bainaute, kantitatez eta kalitatez. Oraingoan, pornografia eta funtsik gabeko bortizkeria emisio irekian ematea debekatzeko eskatu dute. AUC kezkatuta dago Espainiako Gobernua prestatzen ari den Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren aurreproiektua dela...
Read MoreProfeta trakets baten iragarpenak (eta III): ezkontzak, dirua eta gerra
Ipini diezazkiedan abizenak izenburua osatzeko erabili ditudan hiru hitzei, ea horrela bide batez argitzen dudan Espainiako telebistaren oilategiarekin zein lotura duten. Ezkontza, noski, telebista-kateen artekoa da. Maiatzean onartu zuen Madrilek horretarako baimena ematen duen legea. Energia nuklearraren aldekoak oldarturik dabiltzan honetan, fusio-haizeak ditugu Espainiako 625 lerroen erreinuan ere. Inguruko estatu guztiek daukate ikus-entzunezkoen lege orokor bat; Espainian falta da, baina...
Read MoreProfeta trakets baten iragarpenak (II): publizitate-itzalaldiaz
Ez ba, Rodriguez Zapaterok ez du TVEren desagerpena iragarri (irakurri joan den ostegunean blog honetan zer idatzi nuen). Momentuz bertako publizitatearena baino ez. Post honen izenburua egiteko erabili dudan esaldia irakurri nuen aurrekoan egunkari batean: publizitate-itzalaldia. Gustatu egin zitzaidan esamoldea. Itzalaldi horrek ekarriko dituen ondorioak ez dira, baina, askoren gustuko. Bigarren pasarte honetan beste kontu batzuez jardungo nuela esan nuen, ordainpeko LTDaz eta abar…...
Read MoreProfeta trakets baten iragarpenak (I)
Azken boladan lehia bitxi batean murgilduta nabil Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearekin. Berak ez daki, prefosta. Edo bai? Jokoa honela da: nik zerbait idazten dut espainiar telebista publikoaren etorkizunaz eta ZPren gobernuak, ia berehala, esandakoa baliogabetzen du, edo behintzat zaharkituta uzten. Onartu egin beharko dut: ez daukat etorkizunik prospektiba egile modura (a ze kontraesana in terminis!). Badaezpada, denbora pasatzen utzi dut nire hurrengo urratsa egin aurretik,...
Read MoreZapaterok iragarki gutxiago nahi du TVEn
Ez da hilabete igaro paperezko ARGIAn honako hau esan genuela: “Nicolas Sarkozy bat edukitzearekin amets egiten du beharbada UTECAk (Espainiako telebista kate pribatuen elkarteak). Frantziako presidenteak, berak bai, erabaki du telebista kate publikoetan ez dela publizitate arrastorik behar”. Bada, hara non Rodriguez Zapatero Moncloako maizterra Sarkozyren bide beretik abiatu den, nahiz eta, iragarri duenez bederen, ez duen hain urruti iristeko asmorik: publizitate asko kenduko da...
Read MoreTelebista eta umeak: Espainiako Estatuak lehengo lepotik burua
Hamaikagarrenez, Espainiako OCTA plataforma osatzen duten 45 elkarteek neurriak eskatu dizkiote Madrilgo Gobernuari, umeak hobeto babesteko telebistako edukiez. Aurrekariei jaramon egin behar badiegu, jai dute. Orain dela gutxi, honela esan zigun Santiago Ramentolek, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko (CAC) kideak: “Telebistaren eremuan, Espainiako Estatua ez-ohiko kasua da herrialde demokratikoen artean, eta batik bat Europakoetan. Ez dauka ikus-entzunezkoen legerik, ez dauka...
Read MoreNafarroa: azkenean diru-laguntza bai, baina mesfidantza ere bai
Laurden bat jan diote hasierako partidari, baina azkenik diru-laguntza jasoko dute euskaraz diharduten nafar hedabideek. Izua ez zaie oraindik guztiz kendu ordea. Hainbat hilabetez izan duten beldurrak arrastoa utzi die, trauma-ondoko estresa bailitzan. Aurten bai, baina datozen urteetan zer? Mesfidantzaren hazia ereinda dakar Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei emango dien 240.000 euroko diru-laguntzak. 310.000 izan behar zuten hasieran, zero ondoren, eta hasierakoaren hiru laurden...
Read More“Ikus-entzunezko Kultura” ikasgaia ezartzeko eskatu dute Espainiako Estatuko 50 elkartek baino gehiagok
Atzo emandako prentsaurrekoan, DBHn eta Batxilergoan Ikus-entzunezko Kultura ikasgaia ezar dadin eskatu dute hainbat elkartek, manifestu (PDF, 16 KB) baten bidez. Sindikatuak, guraso eta irakasle elkarteak, umeekin lan egiten dutenak, eta oro har, ikus-entzunezko alorrekoak, denek bat egin dute eskarian. Diotenez, harrigarria da komunikabideek ikaragarrizko garrantzia duen gizarte honetan, hezkuntza-sistemak haien aurrean irizpide kritikoa izateko ez prestatzea ikasleak. “Alfabetizazio...
Read MoreAlderdi ilunak alkoholdun edarien publizitatean
Espainiako AUCek (Komunikazioaren erabiltzaileen elkartea) urte osoa darama alkoholdun edarien publizitatea aztertzen, eta lan horren behin-behineko emaitza batzuk aurreratu ditu uda heldu dela-eta. Diotenez, publizitate mota horrek legea betetzen du oro har, baina badira alde ilun batzuk. AUC bereziki kezkatuta agertu da garagardo markek egiten duten publizitateagatik, bai kopuruz bai zabaltzen dituzten mezuei dagokienez. Bestalde, ez-nahikotzat jo dituzte zenbait alkohol ekoizlek dauzkaten...
Read More
Iruzkin berriak