Mundua ez da biribila
Hasiera » Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila

Sovietarren bost hamarkada 200 kliketan

2011-05-20  //  Artea, Historia  //  Iruzkinik ez

Grief (Nahigabea), Dmitri Baltermants-en argazkirik ospetsuena. 1945ean egin zuen, baina SESBn  ez zen 1975era arte inprimatu lehenbiziko aldiz.

Grief (Nahigabea), Dmitri Baltermants-en argazkirik ospetsuena. 1945ean egin zuen, baina SESBn ez zen 1975era arte inprimatu lehenbiziko aldiz.

Ez dakit bietatik zein izan den zeinen aitzakia, baina kontua da egun berean ikusi ditudala estreinako aldiz  Bilboko Alondegiaren eraikin berritua eta Dmitri Baltermants argazkilari errusiarraren lana, eta gehiago gustatu zait bigarrena, bata nahiz bestea osorik ezagutzeko oraindik asko falta zaidan arren.

(gehiago…)

Arraina izan daiteke Fukushimako erradiazioaren garraiobide nagusia

2011-05-10  //  Osasuna, Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

Fukushimatik airetik iristen den erradiazioaz ez, arrainaren bitartez iristen zaigunaz behar genuke kezkatu, Eduard Rodríguez Farré erradiobiologo katalanaren esanetan. Espainiako CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) kidea da Rodríguez Farré, eta baita ere CIMA (Ingurumenaren Aldeko Zientzialariak) elkartekoa. Crisis Energética webgunearen esanetan –bertatik atera dut informazioa–, energia nuklearrak osasun publikoan eta ingurumenean dituen ondorioetan aditua da. La Vanguardia egunkarian egin zioten elkarrizketa apirila amaieran. Dagoeneko aste batzuk igaro diren arren, uste dut merezi duela zenbait pasarte gogoratzea. (gehiago…)

Gagarin eta Armstrong baino zenbat urrunago iritsi gaitezke?

2011-04-14  //  Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

 

50 urte Iuri Gagarinek espaziora bidaia egin zuela, 42 Ilargira iritsi ginela… Eta hortik aurrera zer? Ikus dezakegun unibertsoaren tamaina kontuan hartuta, esan daiteke Gagarinek etxeko atea ireki eta oin-punta atera besterik ez zuela egin, eta hori oso eskuzabalak izanda. Ilargira iristea, agian, oin osoa ateratzearekin konpara genezake. Benetan izango gara gai, noizbait, etxetik irten eta auzotik paseoan ibiltzeko? (gehiago…)

Japoniakoaren epe luzeko ondorioak: kutsadura nuklearra eta Lurraren biraketa-ardatzaren desplazamendua

2011-03-14  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

Fukushimako zentraleko leherketa.

Fukushimako zentraleko leherketa.

Joxerra Aizpurua gure kolaboratzailearekin solasean nengoen aurrekoan, ARGIAn jorratzeko zientziari buruzko gai interesgarrien bila. Erregai fosilen ordezkoak aurkitzea zientziaren lehentasunetako bat dela ziostan Aizpuruak, eta honezkero hasita dagoen lasterketan posizio egokia lortu guran dabiltzala batzuk eta besteak. Horien artean, energia nuklearraren aldekoak. Aizpurua eta biok, bat etorri ginen energia nuklearrak oso istripu larriak eragin dituela, baina oso gutxi. Izatez, kontuan hartzeko moduko bi besterik ez, Txernobil eta Harrisburg. Iritzi publikoa konbentzituko balute segurtasuna erabatekoa dela, aipatuak bezalako salbuespenak ere ez direla berriro gertatuko… asko lukete irabazita nuklearraren aldekoek. “Gure hondakinen arazoa hutsaren hurrengoa da CO2-ak eragindako kalteekin konparatuta” mezua zabalduko lukete, Joxerra Aizpuruaren ustez. (gehiago…)

Erregearen strip-teasea

2011-03-04  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

Hamarkada bi baino gehiago darama horretan, baina Bilbok ez du oraindik bere metamorfosia burutu. Eraldaketaren hurrengo pasarteetako bat Garellanoko ingurua goitik behera eraberritzea izango da, edo akaso hobe litzateke behetik gora esatea: aurreikusita dagoen auzunean 36 solairuko altueraraino iritsiko da eraikinetako bat, eta hogeitik gora aise egingo dute beste zenbaitzuk. Baina goazen astiro. Lehenbizi, hilabete honetan egingo den Udaletxeko Osoko Bilkurak proiektua onartu behar du, onartu egingo duela esan nahi dut, eta urte amaieran hasiko dira ez ezer eraikitzen, orain dagoena eraisten baizik. Hortxe bertan soldaduska egin zuten askoren oroiminak astindutxo bat jasango du seguruenik. (gehiago…)

Minbizia

2011-02-28  //  Osasuna  //  Iruzkinik ez

(Argazkia: www.aorana.com)

(Argazkia: www.aorana.com)

Askotan aipatu ere nahi izaten ez dugun gaitza, bat-batean bere izen osoarekin agertzen hasi zaigu han-hemen. Euskal politikari ezagun batek esan du minbizia duela, egun batzuk lehenago Espainiako beste politikari batena jakin genuen, minbizia letra guztiekin, eufemismorik gabe, horiek norbait hiltzen denerako gordetzen ditugu, nonbait: “Gaixotasun luze baten ondorioz zendu da”. (gehiago…)

Qatar: putakumeak, baina geureak

2011-01-19  //  Ekonomia, Hedabideak, Nazioartea, Politika  //  Iruzkin bat

Hamad bin Jalifa Al Thani, Qatarreko emirra, hau da, gehien agintzen duena.

Hamad bin Jalifa Al Thani, Qatarreko emirra, hau da, gehien agintzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoak eta Qatarrek lankidetza batzordea eratuko dutela irakurtzen ari naiz EiTB.com-en. Hitzarmenaren helburua “etorkizunean eman litezkeen kolaborazioak aztertzea da”. Patxi Lopez lehendakaria izan da han, Qatarren, eta harekin batera baita CAF enpresako hainbat ordezkari ere; Beasaingo erraldoiak itxaropena du Qatarrerako tranbia bat eraikitzeko kontratua (300 milioi euro) eskuratzeko. Munduko per capita errentarik handiena du Qatarrek, hori ere ikasi dut gaur. Dirua darie, eta inbertitu nahi dute. Garapena, garapena… (gehiago…)

Castejón, Muskiz: arauak ad hoc

2011-01-18  //  Gizartea, Ingurumena  //  Iruzkinik ez

Gara egunkariak Jesus Mari Tomasi egindako elkarrizketa dakar gaur. Ribera + Centrales No (Erriberan zentral gehiagorik ez) plataformako kidea da Tomas. Dioenez, Nafar Gobernuak arau bat aldatu du legez kanpokotzat joa izan den proiektu bat aurrera atera ahal izateko. “Iragarri zutena egin dute, hain zuzen”, gehitu du Tomasek. (gehiago…)

Toxikomano ez hain errespetagarri baten abenturak

2011-01-04  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

Kaixo, Unai naiz eta tabakoaren mende nago. 80ko hamarkadaren erdian hasi nintzen erretzen, pipatzen, fumatzen; ez nago seguru garai hartan tabakoari droga esaten ote zitzaion. Ez nago seguru ere orain esaten zaion. Kalean ez behintzat. Tabakoa, alkohola eta drogak esaten dugu, boterearen hizkuntza geure egin dugu honetan ere, honetan batez ere, eta azkenean hizkuntzak ematen dio forma, erabiltzearen poderioz, ideologiari. Orwellek bikain erakutsi zigun 1948an, 1984n. (gehiago…)

Petronor

2010-12-22  //  Ekonomia, Osasuna, Politika  //  Iruzkin bat

Abenduaren 21a, arratsaldez. Twitter bidez jaso nuen lehen titularra: “EAJ eta PSOEren arteko akordioa. Petronorrek beste 40 urtez jarraituko du Muskizen”. Gero ulertuko diren arrazoiengatik sentibera naiz enpresa horri dagokion guztiarekiko, eta berehala hasi nintzen gure inguruko egunkari garrantzitsuenen webguneetan informazio gehiago bilatzen. Ez zitzaidan asko kostatu agentzien atzaparra igartzea: oso antzeko testua zerabilten denek. Akaso, EAJren aldekoenei gehiago atzematen zitzaien garaipen doinutxoa. (gehiago…)

Page 12 of 19««Aurrekoa11121314Hurrengoa»

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA