Hasiera »
Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila
Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Pobrezia energetikoa gorantz Hego Euskal Herrian
2014-03-28 // Energia, Gizartea // Iruzkinik ez
2012ko datuen arabera, Hego Euskal Herriko 130.000 herritarrek ezin dute etxean tenperatura egokia mantendu. (Arg.: Dani Blanco).
Datu berriak ditugu pobrezia energetikoaz. Orain dela urte bi bezala, Espainiako Asociación de Ciencias Ambientales (ACA) elkarteak gaiari buruzko txosten mardula plazaratu du, oraingoan 2004tik 2012ra bitarteko datuekin. Aztertutako azken urtean, 2012an, Hego Euskal Herrian 130.000 pertsona inguruk ezin zuten etxean tenperatura egokia mantendu. (gehiago…)
Dagoeneko ofiziala da: ez da ioi azeleragailurik egingo Leioan
2014-03-07 // Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariak, ESS Bilbao partzuergoko zuzendari izendatu berriekin solasean (Arg.: EFE).
Herenegun Zamudioko Teknologia Parkean egindako agerraldian, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adierazi zuten aurrerantzean “beste era batera” bideratuko dutela Neutroi Iturriaren proiektuan duten parte hartzea. Bestela esanda, ofizialki uko egin zioten EHUren Leioko campusean egin behar zuten ioi arinen azeleragailua eraikitzeari. (gehiago…)
Jolastu frackingarekin baina asko zikindu barik, dio Europak
2014-01-24 // Energia, Frackinga, Ingurumena // Iruzkinik ez
Arbel-gasa ustiatzeko putzua Polonian. (Arg.: Reuters).
Klima aldaketaren aurkako borrokan EBk bere politika ahuldu duela esan genuen herenegun. Besteak beste, Europar Batzordeak konpainia elektrikoen handien presioari men egin eta oso helburu apalak ezarri ditu energia iturri berriztagarrien garapenari dagokionez. “Energia fosilek nagusi izaten jarraituko dute, eta horrek oso ondorio kaltegarriak edukiko ditu”, izan da ekologisten erantzuna. Energia fosilen nagusigo hori indartuko dute, halaber, EBk frackingari buruz hartutako neurriek. Ez baitira ausartu gomendio hutsetik harago erregulatzen. (gehiago…)
Fracking-edabe tragoxka bat nahi?
2014-01-20 // Frackinga, Ingurumena, Osasuna // Iruzkinik ez
CleanStim, Halliburton konpainiak frackingerako erabiltzen duen likidoa. Munduan pertsona bik edan omen dute dagoeneko (eta bizirik daude oraindik). Arg.: Halliburton.
Haustura hidraulikoak etengailu (edo disruptore) endokrino kopuru esanguratsuak aska ditzake inguruko uretara, Missouriko Unibertsitateko (AEB) zientzialariek egindako ikerketa batetik ondorioztatu daitekeenez. Colorado ibaian hartutako laginak aztertuta –fracking putzu kopuru handia dagoen eskualde batean–, ikertzaileek behatu zuten atzemandako substantzia batzuek, zenbait kasutan portzentaje handietan, aktibitate estrogenikoa, anti-estrogenikoa, androgenikoa eta anti-endrogenikoa zutela. Hitz lauz esanda, ugaltzeko gaitasunari eragiten diotela modu larrian. Ikerketaren emaitzak Endocrinology aldizkarian argitaratu zituzten joan den abenduan. (gehiago…)
1507
2014-01-16 // Ingurumena // Iruzkinik ez
(Argazkia: Vmcreddy-CC By SA).
Uste bazenuen 1507. urtean gertatutako zerbaitez hitz egin behar nuela, segi hurrengo orrialdera. Pioneer multinazionalak Europar Batasunean komertzializatu nahi duen arto transgenikoaren izena da 1507, edo beharbada abizena, horrelakoetan zaila da zehaztea. Laborearen segurtasunaz kezka agertu du askok, baina kezkatzeko arrazoirik ez dagoela esan du Europan jaten dugunaren zaindariak, EFSA elikagaien segurtasun agentziak. (gehiago…)
Aireko kutsadura: europar legediaren zentzugabekeria agerian berriz ere
2013-12-11 // Ingurumena, Osasuna // Iruzkinik ez
Trafikoa da aireko kutsaduraren eragile nagusia (Arg.: Shyaulis Andrjus-CC By SA).
The Lancet aldizkari errespetagarrian argitaratu berri dute ikerlana, eta horrek ospe handiagoa ematen dio esandakoari, baina ez pentsa sekulako errebelazioa denik Europar Batzordeak bere legedian ezarritako mugek ez gaituztela behar bezala babesten aireko kutsaduraz. Jakin nahi zuenak bazekien. Etxe honetan bertan, urrunago joan gabe, biga-bostetan aipatua dugu afera: kutsatzaile batzuen kasuan, EBrentzat onargarria dena Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatutako langa baino askoz gorago dago. (gehiago…)
Frackinga eta industriaren hitz-jokoak
2013-11-21 // Frackinga, Ingurumena, Osasuna // Iruzkinik ez
AEBetako haustura hidrauliko putzuak, airetik ikusita.
Ekologistak Martxanek haustura hidraulikoari buruz jarduteko daukan Fractura Hidráulica blogean aurkitu dugu David Manthos estatubatuarrak azaroaren 8an Ecowatch webgunean argitaratutako artikulua: Industry Word Games Mislead Americans on Fracking. Osorik euskaratu dugu, eta hau da emaitza: (gehiago…)
Prestige auziaren epaia eta Espainiako Estatuaren helegite hipokrita
2013-11-20 // Ingurumena, Nazioartea // Iruzkinik ez
Epaileek ez dute izendatu hondamendi honen erantzulerik (Argazkia: EFE).
Prestige auziaren epaia ezagutu eta bost egunera, azaroaren 18an, Alberto Núñez Feijóo Galiziako presidenteak iragarri zuen Estatuko Abokatuak haren aurkako helegitea jarriko duela Espainiako Auzitegi Gorenean. Feijóok adierazi zuen Justizia ministroak, Alberto Ruiz Gallardónek, eman ziola asmoaren berri. Antza, Estatuko Abokatuak uste du epaiak erantzukizun zibila eta ondorioz kalte-ordainak ezarri beharko lituzkeela. Halaber, Galiziako Gobernuko buruak esan zuen aztertu egingo dutela demanda zibila aurkeztea, “norbaitek ordaindu behar ditu-eta hondamendiak eragin dituen gastuak”. (gehiago…)
Frackinga Nafarroan: lege ahul baten jaiotza
2013-10-18 // Frackinga, Ingurumena // Iruzkinik ez
Iruñeko Parlamentua.
Joan den astean, urriaren 10ean zehatzak izate aldera, Nafarroako Parlamentuak haustura hidraulikoa debekatzen duen legea onartu zuen, UPN eta PP ez beste alderdi guztien botoei esker. Madrilgo Gobernuaren erreakzioa berehala etorri zen. Hiru egun lehenago, hain zuzen. Legea onartuz gero Espainiako Auzitegi Konstituzionalean haren aurkako helegitea jarriko zuela iragarri zuen Estatuko Energia idazkari Alberto Nadalek. Argudioa da lege horren bitartez Nafarroak muturra sartu nahi duela estatuaren eskumen esklusiboa diren kontuetan. Alegia, hidrokarburoen ikerketa eta ustiapenerako baimenetan. (gehiago…)
Artikoko piratak
2013-10-08 // Energia, Ingurumena, Nazioartea // Iruzkinik ez
FSBko guardiak, Greenpeaceko kideak atxilotzen (Arg.: Denis Sinyakov / Greenpeace).
Joan den irailaren 19an, Errusiako Kostalde Guardiak Greenpeaceko 28 ekintzaile eta kameralari eta argazkilari bana atxilotu zituen, eta haiek zihoazen ontzia, Arctic Sunrise, bahitu. Elkarte ekologistako kideak protesta baketsua egiten ari ziren, Gazprom enpresak Ozeano Artikoan laster hastekoa duen petrolio ustiaketaren aurka. Atxiloketa baino apur bat lehenago, Greenpeaceko zenbait aktibista Prirazlomnaya petrolio-plataformako hormetan eskegita geratu ziren. Bai eurei bai Arctic Sunrise-n eurekin zihoazen lagunei pirateria egotzi nahi diete errusiar agintariek, Vladimir Putinek berak esan arren argi dagoela ekologistak ez direla piratak. Salaketak aurrera eginez gero, hamabosna urteko kartzela zigorra ezar diezaiekete hau idazteko unean giltzapean dauden Greenpeaceko kideei. (gehiago…)