Hasiera »
Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila
Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?
2013-01-18 // Ingurumena, Osasuna // Iruzkinik ez
Eurobarometroak berriki egindako inkesta baten arabera, EBko biztanleen %79 kutsaduraren aurkako politika gogortzearen alde dago (Arg.:Reuters).
Europar Batasunak, bere hiritarren biriketara sartzen denaz kezkatuta agidanez, Airearen Urtea izendatu du 2013, eta kutsadura atmosferikoari buruzko araudia hobetzeko konpromisoa agertu du. Zuk, Europako hiritar horrek, martxoaren 4ra arte duzu aukera zure iritzia edota proposamenak emateko, horretarako propio zabaldu den kontsulta publikoaren bitartez. (gehiago…)
Historia europar bat
2012-12-21 // Ingurumena, Osasuna // Iruzkinik ez
A bisfenola etengailu endokrinoa biberoiak egiteko erabili izan da.
Etengailu edo disruptore endokrino esaten zaio hormonen funtzionamendu arrunta oztopatzen duten zenbait substantzia toxikori. Ez ditugu aspaldiko ezagunak; 90eko hamarkadako lehen urteetara arte ez ziren hasi zientzialariak orobat onartzen substantzia horien toxikotasuna. Oso litekeena da etengailu endokrinoek rol garrantzitsua izatea gaixotasun askoren garapenean: diabetesa, loditasuna, zenbait minbizi mota… Fetuaren garapenari kalte egin diezaioketela eta gizonezkoen antzutasunarekin zerikusia eduki dezaketela ere uste da. (gehiago…)
Frackinga: gezurrak eta lobbyak
2012-11-30 // Energia, Frackinga, Ingurumena // Iruzkinik ez
Haustura hidraulikoko hobia AEBetan.
Klima aldaketaren ondorioak gero eta agerikoagoak eta mehatxuak gero eta larriagoak diren honetan, hidrokarburoen industriak tematuta jarraitzen du: paradigma aldatzeaz pentsatzen hasteko baino, erregai fosilen belakia azken tantaraino estutzeko unea da. (gehiago…)
Biolin-jotzaileari konektatutako emakumea
2012-11-06 // Gizartea // Iruzkinik ez
Ernst Haeckel (1834-1919) alemaniar biologoak egindako irudi honetan hainbat espezietako enbrioien garapena konparatzen da. Gizakia eskuma-eskumakoa da.
Joan den astean Argian kaleratu genuen abortuari buruzko erreportajean, zenbat gauza geratu zitzaidan esateke! Konparazio baterako, Mendebalde deritzon honetan abortuaren aurkako mugimenduaren gorakadaz zertzelada batzuk –begira hemen eta hemen– emateko gogoz lotu nintzen; edo, zehazte aldera, Espainiako Gobernuak mugimendu hori diruz nola saritzen duen kontatzeko. (gehiago…)
Madrilek ez dauka garbi klima aldaketaren kontu hori… baina bai nola aurre egin
2012-10-29 // Ekonomia, Ingurumena, Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Argazkia: Salim Virji -CC By Sa
Espainiako Gobernuak zientzialari gehienen kontsentsua, ez sinestarazi nahi digutena bezain zabala, jartzen du bermetzat hainbat jokabide justifikatzeko, genetikoki eraldatutako organismoak –lagunartean transgeniko– sustatzea berbarako, baina beste kasu batzuetan ez dirudi kontsentsuari –kasu horietan bai, ia erabatekoa–hainbesteko garrantzia ematen dionik. Klima aldaketa dugu horren adibide bat. (gehiago…)
Kausa-ondorio (minbizia eta beste)
2012-10-18 // Osasuna // 2 iruzkin
Rafael Bengoa: “Sasoi ona da hau bularretako minbizia edukitzeko Euskadin”.
“Fundamentuzko” politikariek, beren buruei eszeptiko esaten dieten zientzialari eta sasi-zientzialariek, industriako bozeramaileek… sarritan erabiltzen dute honako argudioa “ekofanatikoen” konspiranoia agerian utzi nahi dutenean: transgeniko, erraustegi, pestizida, konposatu kimiko artifizial eta abarren kalteak salatzen beti, eta non daude horien arriskua demostratzen dituzten datuak? Zenbat lagun artatu dituzte ospitaleetan, horiek eragindako minbizi, alergia, malformazioengatik? Zelula kantzerigenoek, mikroskopioan begiratuta, “Zabalgarbik eraginda” dioen etiketa baleramate bezala. (gehiago…)
Getxoko arma negoziantea
2012-10-16 // Politika // Iruzkinik ez
Pedro Morenes.
Espainiako Defentsa ministroa, Pedro de Morenes y Alvarez de Eulate, Getxon jaio zen orain 64 urte. Ez zaituztet aspertuko bere lorpen akademiko eta bestelako datu biografikoekin, Wikipedian daude eta (euskaraz hemen, gaztelaniaz hemen). Goazen zuzenean 1996ra: Alderdi Popularrak Espainiako hauteskundeak irabazi ostean, Defentsako Estatu Idazkari kargua hartu zuen Morenesek, eta hantxe egin zuen legegintzaldi osoa. Aznarren bigarren agintaldian, berriz, Segurtasun Estatu Idazkaria izan zen besteak beste. (gehiago…)
Zientzia klandestinoa
2012-10-11 // Osasuna, Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Arto transgenikoa eta minbizia, hamaikagarren kapitulua. Berriki jakin da Gilles-Éric Séraliniren lan taldeak egindako ikerketa, transgenikoak egunerokotasunaren lehen lerrora ekarri dituena, zer nolako baldintzetan egin izan duten Caengo Unibertsitateko biologoak eta haren lankideek. Hazi transgenikoak ezkutuan eskuratu zituzten Kanadan, eta ezkutuan eraman Frantziaraino. Ezkutuan prestatu zituzten, halaber, esperimentuan erabilitako arratoiei eman zizkieten kroketak. (gehiago…)
LTDaren engainua
2012-09-28 // Hedabideak // Iruzkinik ez
LTDa eskatu gabeko iraultza zela genioen 2008an. Gaur, itzalaldi analogikotik Hego Euskal Herrian urte bi eta erdi eta Ipar Euskal Herrian ia urtebete igaro den honetan, jarraitu dezakegu esaten LTDa eskatu gabe iritsi zitzaigula; iraultzaren arrastorik ez da inon ageri, baina. (gehiago…)
Transgenikoak eta lerratutako ikerlanak
2012-09-20 // Ingurumena, Osasuna, Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Gilles-Éric Séralini.
Gilles-Éric Séralini biologoak zuzendutako ikerketa baten ondorioa da Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa eta tumoreak garatzeko probabilitate handia daukatela. Egundokoa izango da, datozen egunetan, ikerketaren balioa (eta Séraliniren beraren gaitasuna) gutxiesteko kanpaina. Biologo frantsesarentzat ez da gauza berria izango; urte batzuk dira transgenikoen arriskuez ohartarazten dabilela, eta jipoiak jasaten ohituta egongo da honezkero. (gehiago…)