Hasiera »
Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila
Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
2013-04-16 // Energia, Frackinga, Ingurumena // 2 iruzkin
Kantabriako Legebiltzarrak aho batez onartu du haustura hidraulikoa debekatzen duen legedia. Albistea harrigarria da, “aho batez” horren barruan PP dagoelako, orobat teknika horren aldeko agertu dena. (PSOEren jarrera analizatzeari uko egingo diot momentuz, ulergaitza baitzait kasik auzo batetik bestera hain mezu kontrajarriak erabiltzea). Halaber, albiste pozgarria behar luke, eta hein batean bada noski, frackingaren aurka dagoen ororentzat. Baina Haustura Hidraulikoaren Aurkako Kantabriako Asanbladakoak ez dira fio. (gehiago…)
Eta klima aldaketarena uste baino are okerragoa balitz?
2013-04-11 // Ingurumena // 6 iruzkin
2011n Afrika ekialdea kolpatu zuen lehortea klima aldaketaren ondoriozkoa izan zen (Arg.: Laura Donkin/CAFOD).
Joan den hilabeteko artikulu bat irakurtzen ari naiz New Scientist aldizkariaren webgunean: lehenbiziko aldiz, frogatu egin da klima aldaketa giza hondamendi baten kausa izan dela. 2011n, gutxienez 50.000 pertsona hil ziren Afrika ekialdean lehorteak eragindako gosetearen ondorioz, eta lehorte haren arrazoietako bat negutegi efektuko gasen igorpena izan zen.
(gehiago…)
Etengailu endokrinoen aurrean babes eske
2013-03-26 // Osasuna // Iruzkinik ez
Plastikozko ontzi askotan etengailu endokrinoak aurkitu daitezke.
Denok duzue entzun argia dela existitzen den gauzarik azkarrena. Ez nahasi, hori esan zuena ez zen hedabide honetaz ari. Horren lekuko ondoren datorrena. Asterixen herrixkako arrain-saltzailea nola, duela bi asteko albistea iruzkintzera natorkizue freskoa bailitzan. (gehiago…)
Teoria kosmologikoak berraztertzera behartuta
2013-03-22 // Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Mikrouhinen hondoko erradiazioaren (CMB) mapa berria, Planck espazio-teleskopioak egindako neurketetan oinarritua. Big Bang-aren oihartzuna da CMB, nolabait.
Planck espazio-teleskopioak hamabost hilabetez bildutako datuekin, Europako Espazio Agentziako (ESA) zientzialariek mikrouhinen hondoko erradiazioaren inoizko maparik zehatzena osatu ahal izan dute. Atzo aurkeztu zituzten emaitzak, eta esan zutenez, neurketen ondorio batzuek ez dute bat egiten gaur egun indarrean dauden eredu kosmologikoekin.
(gehiago…)
Frackingaz zure iritzia jakin nahi du Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik
2013-03-12 // Energia, Frackinga, Ingurumena // Iruzkinik ez
EHNEko kideak frackinga debekatzeko eskaria erregistratzen Eusko Jaurlaritzan. (Arg.: EHNE).
Bageneramatzan aste batzuk frackingaz hitz egin gabe, baina azken orduetan albiste bi suertatu dira, ezohiko isiltasun hori hausten lagunduko digutenak. Bata etxekoa da: EHNE sindikatuak eskaria erregistratu du Eusko Jaurlaritzan, EAEko lurraldean haustura hidraulikoa debekatu dadin. Eskari horren zergatiak EHNEk berak esplikatuko dizkizu hemen. Ez dugu guk horiek errepikatzen denbora alferrik galduko, dagoeneko mila aldiz errepikatu diren arrazoiak dira eta. (gehiago…)
BABen arnasa hartzea arrisku kirola izan daiteke
2013-03-07 // Ingurumena // Iruzkinik ez
(Argazkia: HowStuffWorks).
Arnasten dugun airea, legezkoa bezain kutsatua izenburua ipini nion aire kutsadurari buruz iragan abenduan idatzitako erreportaje honi. Kutsatzaile kopurua neurtzen duten estazioetako datuak eskuetan kalitate oneko airea arnasten dugula esan ohi dute gure erakunde publikoek, Europar Batasunak ezarritako mugak ia inoiz ez baitira gainditzen. Muga horietan dago tranpa, ordea. Substantzia gehienen kasuan eskuzabalegiak dira Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen dituenekin alderatuz. Eta ezin esan OMEren bekatua gehiegizko zorroztasuna izan ohi denik. (gehiago…)
Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?
2013-02-25 // Ekonomia, Energia, Frackinga // Iruzkinik ez
Gas ez-konbentzional hobia AEBetan.
Joan den astean AEBetan argitara eman diren txosten biren arabera, frackingaren zabalkundeak burbuila bat –eta haren eztanda– eragin dezake datozen urteetan. Frackingaz hitz egitean hedabideen arreta, batez ere, teknika horrek sortzen dituen kutsadura arazoei zuzendu zaie, baina “badago are mehatxu larriagoa”, dio Steve Horn kazetariak www.policyimic.com webgunean: “Frackingaren industriak pikutara bidal lezake munduko ekonomia”. Zerikusirik ez hainbatek iragartzen duten burujabetza energetikoaren ametsarekin. Ezta ere, sikiera, erregai fosilik gabeko aroranzko trantsizio ordenatu batekin ere. (gehiago…)
Frackinga debekatzea eta frackinga debekatzea ez dira gauza bera
2013-02-08 // Energia, Frackinga, Ingurumena // Iruzkinik ez
Azken egunotan titular saltsa ederra dabil hedabideetan frackinga dela eta, behar bezain adi ez dagoena nahasteko modukoa. Albistegi, egunkari eta bestelako informazio emaileek diotenari azaletik baino erreparatzen ez dionak pentsa lezake Eusko Legebiltzarra aldi berean dagoela frackingaz eztabaidatzearen alde eta kontra. Esan gabe doa hori ezinezkoa dela, ezta anbiguotasun politikoa arte bihurtu den herri honetan ere. (gehiago…)
Frackinga: momentu egokiaren zain?
2013-02-05 // Energia, Frackinga, Ingurumena // Iruzkinik ez
(Argazkia.: Ed Andrieski/AP).
Kronika gehienen arabera, euskal herritar arruntok 2011ko urrian-edo izan genuen lehen aldiz frackingaren berri, Patxi Lopez artean lehendakaria AEBetara egindako txango entzutetsua medio. Gogora ekarri nahi nuke, hala ere, urte hartako urtarrilean honako oharra zabaldu zuela euskal kazetari batek: “Ikasi hitz berri hau: fracking. (…) Fracking entzun eta irakurriko dugu sarritan gaurgero”. Bai asmatu ere, gure Pello Zubiriak! (gehiago…)
Airearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arduragabekeriaren adibide bat
2013-01-23 // Ingurumena, Osasuna // Iruzkinik ez
Berlaymont eraikina (Brusela), Europar Batzordearen egoitza nagusia. (Argazkia: Nuno Nogueira, CC By Sa 2.5)
Joan den astean esan genuenez, EBk airearen kalitateari buruzko legedian zer aldaketa egin erabakiko du aurten. Zehaztu beharreko gauza garrantzitsuenetako bat PM2,5 partikulentzat 2020tik aurrera ezarriko den gehienezko balioa izango da. Hartzen den ia edozein erabaki onerako izango da, baina ez horretarako borondate handia antzematen delako, abiapuntua ezin okerragoa delako baizik. (gehiago…)