Hasiera »
Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila
Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Emakumeen ileari tiraka merkurioa agertzen denean
2013-10-02 // Ingurumena, Osasuna // Iruzkinik ez
Argazkia: Pesticide Action Network.
Umeak edukitzeko adinean dauden emakumeen ileko merkurio kopurua neurtu du Zero Mercury Working Group (ZMWG) elkarteak munduko bederatzi herrialdetan, tartean Espainiako Estatua (hemen txosten osoa deskargatu daiteke, ingelesez). Emakumeen laurdenean AEBetako Ingurumen Babes Agentziak, EPAk, gomendatzen duenaren gainetiko kontzentrazioak aurkitu dituzte, eta bereziki kezkagarriak dira Japoniako eta Espainiako Estatuko datuak. (gehiago…)
Espainiako Kostalde Legea eta jabetza pribatua
2013-07-19 // Gizartea, Ingurumena // Iruzkinik ez
Amildegi ertzean eraikitako etxea Bakion (Bizkaia), Askada izeneko parajean. (Joane Boyrak helarazitako argazkia).
Maiatzaren 31tik indarrean dago, Espainiako Estatuan, Madrilgo Gobernuak bultzatutako Kostalde Lege berria, izatez aurrekoaren –PSOEren agintepean 1988an onartua– erreforma besterik ez dena. Horri buruzko erreportajea argitaratu genuen ARGIAn orain dela aste bi inguru; ohi denez, gauza interesgarriak geratu ziren artikulutik kanpo, horrelakoxea baita espazio mugatuaren diktadura paperean idazten dugunontzat. (gehiago…)
Barakaldoko ur berdearen irudiak
2013-07-08 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Koloragarria botatzen, Castaños ibaian.
Lindanoz kutsatutako ura edatera –edo alternatiba beti ere garesti edota konplikatua bilatzera– behartuta daude Barakaldo, Sestao eta Alonsotegiko herritarrak azken hilabeteetan, eta lehenago ere beste hainbat alditan. Hori salatzeko ekintza ikusgarria egin dute zenbait herritarrek asteburuan: berdez koloreztatu dituzte herriko hainbat ibai, iturri, erreka… eta lindanoaren jatorria bera, Oiola urtegia. Hona hemen zenbait argazki. Oiolako arazoaz informazio gehiago izango duzue aste bi barru, uraren kudeaketaz hitz egingo duen erreportajean. (gehiago…)
Susan Paulson: “Ezuste handia izan da identitatearekin lotutako ingurumen gatazkak agertzea”
2013-06-29 // Gizartea, Ingurumena // Iruzkinik ez
Susan Paulson, Bilbon (Argazkia: Unai Brea).
Minnesotan jaio zen Susan Paulson, 1961n. Antropologoa eta geografia irakaslea, Miamiko (AEB) eta Lundeko (Suedia) unibertsitateen artean banatzen du bere lana. Denbora asko ematen du Hegoamerikan, hango errealitatea baitu ikergai nagusi. “Giza talde sozialek inguruarekin duten harremana ulertzen saiatzen naiz; nire ikuspuntua da ea nola eragiten duten klase, genero eta etnia egiturek harreman horretan. Ezbaian jartzen ditut herentzian jaso ditugun ezagutza lerroak, zeinen arabera ez baitute zerikusirik beltza izateak eta zuhaitz mozketak, edo emakumea izateak eta biodibertsitateak. Nire ustez, lotura horiek existitu egiten dira, eta hori aztertzeko analisi-marko berriak eraikitzea da nire erronka”. (gehiago…)
Zeru arrosa, fracking segurua
2013-05-23 // Energia, Frackinga, Ingurumena // Iruzkinik ez
The sky is pink, frackingari buruzko film laburra, gaztelaniaz (bikoiztuta) eta frantsesez (azpitituluekin) ikusteko aukera duzue ondorengo bideo bietan. Josh Foxek zuzendu du filma, alegia, Gasland zuzendu zuen berberak (hona Gasland-era loturak gaztelaniaz eta frantsesez).
Gaztelaniaz:
Frantsesez:
Transgenikoen lobbyak konfiantzazko gizona ezarri du Séraliniren lana argitaratu zuen aldizkarian
2013-05-21 // Osasuna, Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Iazko irailean, Gilles-Éric Séralinik zuzendutako ikertaldearen lan bat argitaratu zen Food and Chemical Toxicology aldizkarian. Gogoratuko zarete asko hitz egin zela gaiaz, ikerlanaren ondorioak ez ziren-eta nolanahikoak: Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa handia eta tumoreak garatzeko aukera asko zeuzkatela. (gehiago…)
Haustura hidraulikoaren emaitzak justifikatzen al du inbertsioa?
2013-05-17 // Energia, Frackinga // Iruzkinik ez
(Argazkia.: Ed Andrieski/AP).
Haustura hidraulikoaren hondamena txostena aurkeztu zuen atzo Madrilen Ekologistak Martxan taldeak. Teknika horrek sor ditzakeen kutsadura arazoez eta bestelako zenbait kaltez oso aipamen xumea egiten du dokumentuak; gehienbat, hidrokarburo ez-konbentzionalek energiaren ikuspuntutik zein probetxu txikia ematen diguten aztertzen du. Baita erregai mota horri lotutako espekulazio-burbuilaren nondik norakoak ere. Lehenbiziko puntuari erreparatuko diot, eta beste baterako utziko dut bigarrena. Ondoren datorrena txostenetik hartua eta nire erara moldatua da. Osorik irakurtzeko (gaztelaniaz dago), klik egin hemen. (gehiago…)
Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
2013-05-14 // Energia, Frackinga, Ingurumena, Nazioartea // Iruzkinik ez
CETA akordioaren aurkako afixa.
Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoa (CETA) deritzona prestatzen ari dira Europar Batasuna eta Kanada, izan ere iaztik ari dira zeregin horretan. CEO elkarteak adierazi berri duenez, akordio horrek zaildu egin dezake haustura hidraulikoari debekua ezartzea Europan. Zehatzago esateko, CETAk –behin betiko onarpena bitartean aldaketarik eman ezean– gas ez-konbentzionala ustiatu nahi duten enpresen eta frackinga erregulatzea erabakitzen duten erakunde publikoen arteko ebazpen-mekanismo bat aurreikusten du. Beren “eskubideak” zapaldu direla uste duten konpainiek bertara jo ahal izango dute, ordain eske. (gehiago…)
Afganistango gerraren benetako arrazoiak
2013-05-10 // Energia // Iruzkinik ez
Arcadi Oliveres.
Oso mamitsua izan zen Gasteizko Energia Jardunaldien bigarren hitzaldi saioa. Mikel Oterok, Fracking Ez Araba plataformako kideak, haustura hidraulikoa gurera nola iritsi den, horretan interesak dituzten enpresek eta Jaurlaritzak zer nolako asmoak dauzkaten eta plataformak zer erantzun eman dezakeen azaldu zuen. Interesgarria, oso. (gehiago…)
Borrokak ez duenean fruiturik ematen, zein da borrokalariaren hurrengo urratsa?
2013-05-09 // Energia // Iruzkinik ez
Juantxo Estebaranzek Hego Euskal Herriko energia ereduen bilakabidea eta erresistentziak gogoratu zituen bere hitzaldian (Estebaranzek utzitako argazkia).
Gasteizko Energia Jardunaldien lehen eguna izan zen atzo. Energia, garapena eta erresistentziak hizpide, eta lehen hizlaria Juantxo Estebaranz, historian doktorea eta kapitalismoaren aurkako aktibista ezaguna. Berak jaurti zuen, beste era batera formulatuta bada ere, izenbururako hautatu dudan galdera. (gehiago…)