Hasiera »
Antonio Casadoren bloga - High alaitasuna
Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Dozena erdi aforismo
2016-02-27 // Aforismoak // Iruzkinik ez
Itzulpengintzaren bidez euskararen salbaziori gaurko nire ekarpena egiteko edo, dozena erdi aforismo itzuli berri ditut, nahiz eta ulergaitz izateko arriskua duten. Hauek: (gehiago…)
Poetika bat
2016-02-21 // Poemak, Poetikak // Iruzkinik ez
Zer da poesia? Erantzun ugari daude, poetak beste, eta asteburu honetan berri bat aurkitu dut, Logroñon. Hona hemen Rafael Pérez Foncea-ren arrapostua, bere Los ojos grandes liburutik hartuta eta bat-batean itzulia: (gehiago…)
Salda badago (Time Machine Soup-en)
2016-02-14 // Antzerkia, Dantzak, Ohar oro // Iruzkinik ez
Zaila da deskribatzea Time Machine Soup emanaldi/happening/askari/esperientzia zentzumen anitzekoa, gauza asko baita aldi berean. Tokian-tokiko osagaiak erabiliz —zubiaren gainean ez bezala, alegia–, oraingo honetan errezetarekin asmatu dutela esango nuke. Gu behintzat pozik atera ginen Tabakaleratik atzo.
Iñaki Ortizek nahiko ongi deskribatu du bertan bizi izandakoa; ez naiz errepikatzen saiatuko. Esperientzia iradokitzailea denez, poem recording egiten aritu nintzen. 12 zopa dastatu bitartean, ohar mentalak hartu nituen. Biharamunean, Japoniako forma tradizionalak erabiliz, honako 8 tanka eta 4 senryu hauetan oroitzapenak bildu ditut.
(gehiago…)
Sekula gehiago egin ez zuen gauza ustez dibertigarri bat
2016-02-07 // Ondo bizi // Iruzkinik ez
Zenith (aka Nadir) By Yankeesman312 – CC BY-SA 3.0
Inoiz ez naiz honelako kruzero batean egon baina aste honetan bat bisitatu dut, goitik behera, txartela Garoa liburudendan erosita.
19. mendean, Herman Melvillek itsasontzi bat eta haren bidaia deskribatu zituen: bidaia eroa balea zuriaren bila, Moby Dick, mundu modernoaren deskribapen ezin emankorragoa. 20. mendearen amaieran beste idazle estatubatuar batek, David Foster Wallacek, gauza bera egin zuen luxuzko kruzero batean; baina orduko bidaiariek ez dute balearik ehizatu nahi, ezpada Atsedena eta Erlaxazioa. (gehiago…)
Lapur banden zinema ala sormena
2016-01-31 // Poesia gizarteratzen, Zinema-Noema // Iruzkinik ez
Joan den urtarrilaren 23an ekitaldi ugari egon ziren Donostian, ez bakarrik Hansel Cerezarena. Ikusi nituen biak, behintzat, arrakasta handikoak izan ziren: Harkaitz Canok, Ainara Gurrutxagak eta Iban “Amorante” Urizarrek Anne Sextonen poemak zoragarri ekarri zizkiguten; horren geroztik, Donostiako kaleetan zehar ikusi genuenak irreala zirudien. Egiara joan ginen eta txikiegi geratu zen hango Apal Estudioa, Rikardo Arregi, Miren Agur Meabe eta Mari Luz Esteban ikusi eta entzun nahi zituzten guztiak kabitzeko. Poesiarekin, Ean bezala, ezin da kabitu. (gehiago…)
Bideo-instalazioa
2016-01-19 // Poemak // Iruzkinik ez
Irudian klik egin GIF animatua ikusi ahal izateko
ANDONI EGAÑAREKIN ESPAÑARA NOALA (gehiago…)
Tabakaleran
2016-01-09 // Poemak, Poetikak // Iruzkinik ez
Argazkia: Sra. Polaroiska artista kolektiboak
Aste honetan Tabakalerako proiektu kulturalari bisita egin diot eta, besteak beste, Andrekale film-instalazioa ezagutu dut. Bai, Hernani dugu Donostialdeko (eta aurten, Europako) erreserba espirituala, eta hori pozgarria da, baina edukiaz aparte, eraikinak berak eta haren inguruko oroitzapenak harrapatu naute. Bere garaian Mundaizerako bidean hortik pasatzen nintzen egunero eta orduko Tabakalerari zerion tabako beltzaren usainarekin oraindik akordatzen naiz. Horrek gogorarazi dit Billy Collins-en poema bat, beste Tabakalera batean idatzitakoa, Miamiko antzinako zigarro faktoria batean gaur egun egiten den workshop edo idazketa tailerrean. Itzuli berri dut, tabakoarekin zerikusia duelako eta beste toki batean “erreparoaren poesia” deitu diodanaren adibide bikaina delakoan:
(gehiago…)
Gazal bat J.S.rentzat
2016-01-04 // Poemak, Zinema-Noema // Iruzkinik ez
Itzulpenaren beharraz
2015-12-31 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Merezi du Itxaro Bordari elkarrizketa osorik irakurtzeak, bere azken liburua Ultimes déchets dela eta. Hirugarren graduko galdeketa bada ere. Funtsean, itzulpenaren beharraz aritzen dira eta horren inguruan perla ugari utzi dizkigu Itxarok: “ez genuen kulturarik. Hizkuntza genuen”, eta “batzuetan bertsoak idazteko mamia, ereduak eta modeloak beste kultura batetik hartzen ditugu”.
Gabonetako zuhaitza
2015-12-22 // Poesia gizarteratzen // Iruzkinik ez
Bestela, bada, zergatik ari dira txinatarrak zientzia fikzioa sustatzen? Neil Gaiman idazle eta gidoilari ingelesak honela adierazi zuen The Guardianen: Txinan berrikuntza nahi dutelako; oso onak dira gauzak kopiatzen, ez hainbeste ordea gauza berriak asmatzen. Asmatu nahi baduzu, irakurri behar duzu, ahalik eta gazteen, ahalik eta gehien.
Gaur Hernaniko Udal Liburutegian sartu naiz eta poema batzuk topatu ditut, txoriak nola, Gabonetako zuhaitzaren adarretan babesturik: han elkartu gara, zintzilik, Itxaro Borda, Andolin Eguzkitza, Mari Luz Esteban, Jone Gorostarzu, Karmele Jaio, Miren Agur Meabe, Mikel Peruarena, Joseba Sarrionandia eta ni neu. (gehiago…)