Hasiera »
Antonio Casadoren bloga - High alaitasuna
Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Baratza, metaforarik gabe
2014-10-28 // Ondo bizi // Iruzkinik ez
Duela aste batzuk ikusi nuen “Bide berriak: Elikadura burujabetza Euskal Herrian” dokumentala, Otarrak antolatutako jardunaldi batean, Esther Vivas eta Unai Arangurenekin batera. Besteak beste han azaldu ziren Jakoba Errekondo, Paul Nicholson,… eta kontsumo ekologiko taldekide franko. Merezi du trailerra ikusteak:
(gehiago…)
Neighbor Hernanin eta Donostian
2014-10-25 // Paisaiak // Iruzkinik ez
Badago Hernanin toki berezi bat, Leoka labaderoa, non emakumeek arropa garbitzen zuten. Gaur egun, Emakumeentzako Jabetze Eskolei hasiera emateko, Leokan emanaldi bereziak antolatzen dituzte Hernaniko Udal Berdintasun Arloak eta Berdintasun Kontseiluak. Antzina emakumeen topaleku, lantoki eta kontutoki izan zen espazioan, emakumeei eman nahi zaie protagonismoa berriz ere, Leoka emakumeentzako berreskuratuz eta beste espazio batzuetan egiten den lan ikusezina omenduz.
(gehiago…)
Harðfiskur (Itxaro Bordaren poema islandiarrak, 2)
2014-10-19 // Islandiera ikasten // Iruzkinik ez
Hernanin pasa berri dugu Bakailu Astea: zazpi egun bete afari, ikastaro, pintxo lehiaketa, kale animazioa etab., dena bakailuaren inguruan. Hemen jaten dugunaren zati bat Islandiatik dator, jakina, baina Islandian ez dute gazitua jaten: hori guztia kanpoan saltzen dute. Arrain freskoaz gain, han arrain lehorra (Harðfiskur) ere jateko aspaldiko ohiturari eutsi diote bertakoek, eta edonon saltzen da plastikozko poltsa txikitan. Omega 3 eta bitaminaz beterik, legatza da argazkian agertzen dena, aireportuan marruskatutakoa. (gehiago…)
Munduko Poesia Kaiera berriak
2014-10-12 // Poemak // Iruzkinik ez
Itzultzea hautatzea da. Hautaketa prozesu luze baten emaitza dira itzulpen guztiak. Poetak zer idatzi aukeratu behar izan du, editoreak zer argitaratu, itzultzaileak zein poema berridatzi, zein hitza erabili… Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Munduko Poesia Kaierak proiektua abiarazi zuen Susa argitaletxeak udaberrian, hiru ale kaleratuz. Udazkenarekin batera etorri zaie beste hiru ale argitaratzeko unea, eta Angel Errok, Josu Landak eta Koldo Izagirrek euskaratu dute Carlos Drummond de Andraderen, Emily Dickinsonen, eta Miguel Hernándezen antologia bana.
(gehiago…)
Nevermind, Leonard Cohen
2014-10-10 // Diskoak // Iruzkinik ez
Miguel Esteves Cardoso kazetariak dio bere Explicações de Português (2001) liburuan:
“Tive a sorte de passar dos dias com Leonard Cohen, meu ídolo há vinte e cinco anos. Manda-me faxes, aos quais, por timidez, nunca respondi. O primeiro que recebi dizia somente ‘And yet…’. Cohen tinha ficado fascinado pelo hábito português do todavia, porém, no enquanto. Expliquei-lhe que, na nossa cultura, nenhuma afirmação era completa. Ele dizia: ‘Este Bloody Mary está óptimo!’ E eu respondia: ‘E no entanto…’ Ele ria-se e acrescentava: ‘E, no entanto, o anterior estava melhor…’”
Bai, hemen ere badakigu zer den hori: “Eta, bestalde, aurrekoa hobe zegoen.” Batzuetan horixe sentitu izan dut Leonard Cohenek disko berria ateratzen zuenean: “Ona da, baina bestalde…” Ez oraingoan, ordea. Disko berri hau, Popular Problems, laburra izan arren oso ona da. Old Ideas, The Future, edota I’m Your Man diskoen pareko une batzuk ditu. Kantu zaharragoak ere, The Partisan esate baterako, gogorarazi dizkit. Baina kantu horretan frantsesez kantatzen bazuen, Nevermind honetan kantugile judutarrak arabiera aukeratu du partaide gisa. Salam, salam! Juan Luis Zabalak osorik noiz itzuliko, euskarazko bertsio libreari ekin diot…
(gehiago…)
BAB (Itxaro Bordaren poema islandiarrak, 1)
2014-10-03 // Islandiera ikasten, Poemak // Iruzkinik ez
Islandiara iristen, 2013ko irailan
Biarritz-Anglet-Baiona? Ez: Breaking Artic Bounds, Itxaro Bordaren liburu berrian (Zure hatzaren ez galtzeko, Elkar, 2014) azken zazpi poema biltzen dituen izenburua. Muga guztiak apurtzen dituen liburu aberats eta deskribaezin honetan, bere poesia a-soziala dela dio poema batek, baina (Ignazio Aiestaranek esan duen moduan) poesia soziala da, basatia baina ez bakartia, 100% Basque trikuei buruzko topikoak aise gainditzen dituena: “Hogeita zazpiko aditzekiko herritar uherra naiz / Hitzen erdiak gainera erdaraz baino ez ditudala ezagutzen.” (gehiago…)
Gizonezkoek izkiriaturik ene poema feministak
2014-09-28 // Filmak, Poemak // Iruzkinik ez
Pikuei buruzko D. H. Lawrenceren poema irakurtzen nengoela (hemen), konturatu nintzen egon badaudela poema feminista batzuk gizonezkoek egindakoak. Gaitzerdi! Hauxe da nire gogokoenetako bat, agian liburua Billy Collinsek berak sinatu zidalako. B serieko zientzia-fikziozko filmak ikusi dituenak jakingo du poemak zertaz diharduen. Beste adibide bat ezagutzen baduzu, esan! (gehiago…)
Leonard Cohen, abertzaletasuna eta paleto izateari beldurra
2014-09-20 // Diskoak // Iruzkinik ez
Bihar da Leonard Cohen-en eguna, irailaren 21a: laurogei urte beteko ditu. Zorionak, Jikan! Udazkena ekarriko digu Montrealeko kantagileak, baita disko berria ere: Popular Problems izenekoa, The Guardian-en entzungarri. Aste honetan bertan disko hori aurkeztu zuen Londresen, eta ekitaldian bertaratutako kazetariei erantzun zien. Espainiako kazetari batek –nola ez!– galdetu omen zion Eskoziako independentziaz.
Zer erantzun zion Cohenek espainiarrari? Lasai eta irribarretsu (ba al dago munduan gizon dotoreagorik?), bera “abertzale harroa” dela baina auzi horretan ez zuela alde bata ala bestea bultzatzeko beharrik esanez. Eta honako hau gehitu zuen: “Jendea ari da saiatzen beren bizitzak esanguratsuak izan daitezen … zentzuduntasuna eta autoestimua lortzeko borrokan engaiatuta daude.” (Aipua ez dator muturreko egunkari eskoziar batetik, Guardianetik baizik.) (gehiago…)
Zinema eta ideiak, Zinemaldiaren aurrekoa
2014-09-13 // Filmak, Opera // Iruzkinik ez
Badator Zinemaldia. Ostegunean hasiko da, baina aurretik Donostian zerbait berria izango dugu. “Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna” zikloa estreinakoz burutuko da San Telmo Museoan eta EHU Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Proiektu honen sukaldean egon naizen arren, esan behar dut euskarazko izenburua ez zait asko erakartzen.
Roberto R. Aramayoren ideia zen gaztelaniazko “Ideas de cine y cine con ideas”, baina literalki itzulita ez du graziarik. Behin pedante edo eusnob jarrita, nik proposatuko nuke ZINoEMA: “noema” hitza antzineko νόημα-tik dator, ustea, edo zerbaiten inguruan uste dena. Eta hori da egin nahi duguna: zinemaren inguruan pentsatu eta mintzatu. Euskaraz ere bai: asteartean Irati Jimenez, Iratxe Fresneda eta Koldo Almandozekin egingo baitugu mahai-inguru bat, zinema eta narrazioaren arteko harremanak eztabaidatzeko. (Hori arratsaldean, San Telmo Museoan; goizean Fermin Muguruza etorriko zaigu Fakultatera.) (gehiago…)
Gizona hirian
2014-09-04 // Fadoak, Poemak // Iruzkinik ez
Dakizuenez, oporretan Portugaleko iparraldean ibili naiz, eta hango poeta garaikide handienetako bat ezagutu dut: Manuel Alegre. Miresgarria iruditu zait bere azken bilduma, Nada está escrito [Ezer ez dago idatzita], eta hemen paratu ditut hango bi poema. Baina Alegre ez da poesiara heldu berria; bere lehenengo liburua, Praça da Cançao [Kantuaren plaza], duela 49 urte argitaratu zen. Zentsurak galarazita, bere poemak Zeca Afonsok eta beste kantari batzuek musikatu zituzten. Alegreren poema “Uma flor de verde pinho” Carlos do Carmo fadista ezagunak kantatu zuen 1976ko Eurovision lehiaketan. (Hemen do Carmoren “Um Homen na Cidade”, Carlos Sauraren Fados filman. Hitzak ez dira Alegrerenak, Ary dos Santos poetarenak baizik.)
Nada está escrito (Lisboa, D.Quixote, 2014)
Idazle eta politikari gisa eman du bizitza osoa Alegrek; 2006. urtean aurkeztu zuen bere burua Portugaleko Errepublikako hauteskunde presidentzialetan. Milioi bat bozka baino gehiago lortuta, bigarren gelditu zen.