Hasiera »
Antonio Casadoren bloga - High alaitasuna
Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Denboraren bila berriro
2015-01-16 // Poesia eta medikuntza // Iruzkinik ez
Astero idatzi nahi nuen hemen, baina ezin izan dut. Aste hau gogorra izan da, bai. Idaztea gogoko dut eta ez zait nekoso egiten; kosta egiten zaidana da idazten hastea. Agian zahartzen ari naiz. Agian denboraren bila joan beharko nuke. Hasteko, Alain de Bottonen liburua hartu dut, How Proust Can Change Your Life (Picador, 1997; badaude gaztelaniara eta frantseserako itzulpenak). Bertan topatu dut aipu bat zahartzeari buruz: “zahartu ahala, maite gaituzten guztiak hiltzen ditugu, ematen diegun kezkengatik, eta beraiengan eragiten dugun antsietatearengatik.”
(gehiago…)
Max Jacob-en 12 mahats ale
2015-01-02 // Poesia eta medikuntza, Poetikak // Iruzkinik ez
Katakraken aurkitutakoa. Besteak beste, J. A. Millán-ek itzulitako “Consejos a un joven poeta”
Leku handia da Iruñeko Katakrak. Besteak beste, bere katalogoaren kalitatearengatik. Mokau bat jatera sartu ginen eta, hara hor, RIALPek argitaratutako liburu bat, Katakrak batean! Opuseko liburudendak ez dira horren anitzak, ziur nago.
Baina hala eta guztiz ere pozten naiz, bestela ez nuen ezagutuko Max Jacob poeta, idazle eta margolaria. Picasso, Braque, eta Cocteauren laguna zen Jacob; judua jaiotzez, katolikoa hautuz, Gestapok atxilotu ondoren Drancy kontzentrazio esparruan hil zen 1944an.
Bere Conseils à un jeune poète liburu postumotik (1945) hautatu ditut hainbat pasarte. Urte berriaren etorrerarekin batera, 12 mahats ale hauek jan nituen atzo: (gehiago…)
Zaharrari gorazarre
2014-12-25 // Poesia eta medikuntza // Iruzkinik ez
Gabonetako jaiotza Donostiako Ospitalean
Eguberria haurren garaia omen, baina egun hauetan batez ere adineko jendea dut gogoan. Alde batetik, Gabonak bizi-iraupenaren ospakizuna iruditzen zaizkidalako: eguzkia ez da hil. gu ere ez, gutxienez gutako batzuek beste urte batetik bizirik ateratzea lortu dugu… Bestalde, nekearen nekez zahartuta sentitzen naiz urtaro honetan. Zahartzaroa idealizatu gabe, badago zer ikasi edadetuei begiratuz gero. Adineko jendea dira survival tekniketan gure benetako adituak; haren egoera eta jarrera hobeto ulertzeko, saiatu naiz euskaratzen A. R. Ammons (1926-2001) poeta, irakasle eta thoreauzalearen poema bat, In View of the Fact izenekoa:
(gehiago…)
Errupertorio berriaz
2014-12-19 // Diskoak // Iruzkinik ez
Poesia gizarteratzeaz
2014-12-13 // Paisaiak, Poetikak // Iruzkinik ez
Itxaro Borda Ahotsenean (argazkia: Hitzen Uberan)
49. Durangoko azokarako Berriak egindako liburuxka berezian, Itxaro Bordak argitu zigun zer esan nahi zuen bere azken poesia a-soziala dela zionean: “izan liteke ez duelako parte hartzen mugimendu sozial edo poesia sozial mugimenduan, parte hartu duelakoan eta abandonatu duelakoan taldea, edo kanporatu dutelakoan, eta, azkenean, mugimendu poetikoetatik kanpo izan da”.
Ados: bakartasuna, gabetasuna eta biluztasuna, bai. Baina horrek ez du esan nahi bere poesia ez dela gizarteratzen. Itxaro Ahotsenean egon zen bere poemak irakurtzen, besteak bezala, eta errezitaldi askotan hartu du parte. Hau da, hain zuzen, gehien interesatzen zaidan poesia soziala ala a-soziala: jendaurrean sozializatzen den poesia. Liburutik kanpo aurkitzen dena, idazleak eta irakurle-entzuleak ezohiko tokitan elkartzen direnean.
Esate baterako, Simon Armitage poetak Walking Home liburuan kontatzen duen esperimentua: udako oporraldi batean 400 km oinez egin dirurik gabe, gauero antolatzen zituen poesia emanalditan jasotakoa izan ezik. Baina baditugu beste adibideak gurean. Adibidez, Hondakindegia edo berriki hasi diren Erractus emanaldiak. Literatura gizarteratzeko modu berriak asmatzen ari dira. Gehiago ikusiko dugulakoan nago.
#dazokat pixka bat
2014-12-06 // Islandiera ikasten // Iruzkinik ez
Gorka Belaskoren eskutik, R. de Gorostarzuk eginiko beste azala
Atzokoa, ikasleen eguna azokan, egun aproposa Islandiera ikasten liburuaz aritzeko (izenburuko hitz gakoa ez baita “Islandiera”, “ikasten” baizik). Eguraldia ere –euria goitik behera Durangon– nahiko islandiarra. Baina han zeuden Utriusque Vasconiaeko lagunak, eta haiei esker, labetik ateratako lehenengo aleak BITARTE banatzailearen mahaian daude orain ikusgai eta salgai, Eider Rodriguez eta Amaia Iturbideren liburu berriekin batera.
Nire lehendabiziko errezitaldian, Larrabetzun, oso urduri nengoen. Hiru kafe edanda, ezin nituen hautatutako poemak liburuan aurkitu. Oraingo honetan poemak inprimatuta eraman, baina hiru kafe edan nituen hala ere, Oier Guillanen elkartasun basatiarekin lagunduta. Gabrielen lekua sentikarian Oierrek berak dioena moldatuz: taldean egiten den lana (dela antzerkia, dela poesia) politikoa da, berez, helburu komun batekin komunitate bat sortzea eta garatzea beti delako politikoa.
Ahotseneako solasaldien karpa toki nabarmena da aurtengo azokan, negutegia dirudien karpa batean, eta han babestu ginen hogei bat lagun, areto nagusian inaugurazio ekitaldia egiten ari zela. Ez zen ohiko aurkezpen bat. Poemek beren burua aurkeztu zezaten nahi genuen, liburu honetatik dozena bat poema bi ahotsetan elkarrekin irakurriz. Besteak beste, “Elkarketak” prosazko poema irakurri genuen, Errenteria eta Orereta baturik. “Aurora Borealis” poema aurkeztean, konturatu ginen euskal literaturan egun finlandiar bat daukagula (Atxagarena) eta oraingoz bi gau islandiarrak, aurora borealak eta guzti: gurea eta Itxaro Bordarena, bere azken liburuko poeman deskribatzen duena, gaurko errezitaldian apika entzun genezakeen hori. Bukatzeko, aforismoak izatera ez dakit heltzen diren testutxoak irakurri genituen. Isabel Escuderok dioen moduan, pospolo horiekin pizten naiz ni.
Gorka Belaskoren Work in Progress (edo “ari naiz”)
Atzo Landakon ikusia
Ez dakit Landakora sartzeko bide bakarra ote den –zenbat bidaiari, hainbat bide– baina sortzaile eta e-kintzaile batzuk ikusi nituen. Xabier Mendiguren eta Harkaitz Canorekin aztertu genituen Islandiako patronimikoak eta handle with care esamoldea euskaratzeko aukerak (“kontuz erabili”, agian). Goizalde Landabasok eraman ninduen Radio Euskadiko Iflandia saiora, Maite Goñi ere han zegoelarik. Hasier Rekondorekin komentatu genuen zelako urte oparoa izan den aurtengoa euskal poesiari dagokionez. Edorta Jimenezek bere postalak erakutsi zizkigun Palentinoko mahai batean. Eta han Gorka Belaskorekin gaua bukatzea plazera izan zen. Bere BeHIen proiektuaren jarraipena ekarri zuen Durangora, eta horrelakoak dira, hain zuzen, azoka honetara gehien erakartzen nauten amuak: Donostialdean aurkituko ez dudan hori.
(Hala ere, denbora apur bat ere izan nuen erosketak egiteko, eta Argiako erakustokian Mikel Asurmendiri kiku bat egiteko…)
Book-trailer bat nola egin 5 minututan
2014-11-29 // Islandiera ikasten // Iruzkinik ez
Gorroto ditut book-trailer gehienak. Batez ere, istorioaren agertokiak erakusten dituztenak. Liburua izorratzen dute spoiler bihurtuta, edo bideo egilearen iruditeria inposatzen digute, gure irudimenak egin beharreko lana oztopatuz. Liburuak maite dituenak hitzak maite ditu. Beraz, book-trailer bat egiterakoan, hitzak soilik nahi nuke agertzea, liburua objektu fisiko baten gisa, eta ez liburuaren “esanahi” ofiziala irudi batzuen bidez. Hitzek ez baitiote esanahia inposatzen ikusleari.
Irudiekin ona banintz ez nintzateke poeta izango, argazkilaria baizik. Baina liburu berriari book-trailer xume bat egin nahi izan diot. Etxean egin dut, PC eta argazki kamera arruntak erabiliz. Hauxe prozedura: (gehiago…)
Simon Armitage-ren kasu misteriotsua
2014-11-23 // Poesia eta medikuntza // Iruzkinik ez
Aski ezaguna da Fernando Pessoaren poema, “Autopsikografia”. Honela hasten da Iñigo Roqueren bertsio borobilean:
Olerkaria itxurazale hutsa duzu.
Hain dago itxurakeriari emana,
non min-itxurak egiten baititu
zinez mina duen arren, jauna.
Arrazoi ote du Pessoak ala gehiegikeria bat da poeman dioena? Mina edo gaitzaren itxura dena, ez da mina edo gaitza bera? Pello Zubiriari esker, azken asteotan beste poema bat gogoan izan dut etengabe, Simon Armitage poeta ingelesak bere Book of Matchesen argitaratua. Hemen Pelloren itzulpena (hor jatorrizkoa eta han gaztelaniazko bertsio bat):
Espondilitis Ankilosatzailea:
Ankilosatzea da erantsi edo lotzea
eta espondilitisa hezurraren edo bizkarraren.
Erdi hark aipatzen ditu kraska eta klikak,
ene giltzadura eta diskoen erloju-mekanismoa,
nire mokorren txirrika horztuna.
Fosiltzen ari naiz – geldirik nagoen aldioro
kartilagoari uzten diot josten, ehuntzen, amarauntzen.
Maitea, gauean eskeletoa bilakatuko zait opilezko, kristalezko, izotzezko,
eta zuk aukeratu itzularazten nauzun egunsentia baino lehen zakarki bizira
ala nagikerian uzten nauzun nire egokera bihur dadin arte izakera.
Ez utzi bakean. Ez utzi lo egiten.
Simon Armitage mendiko ibilaldi batean (2010)
Ederra da bertsioa, estimatzekoa nola itzuli dituen Pellok hainbat pasarte. Adibidez, “the shape I take” – “the shape I keep” aliterazioa bihurtzen da “egokera” – “izakera”. Edo “kraska eta klikak” onomatopeiak. Edukiari begira ere, asko gustatzen zait. Maitasun poema da, azken finean, gaixotasunak dakarren arriskua uxatzeko idatzia. Poetak maitaleari laguntza eskatzen dio. Bestearen beharra du bizirik irauteko, fosil bihur ez dadin. Ez gaude denok, bada, gutxi-askoan egoera horretan bertan?
Simon Armitage: Walking Home (Faber and Faber, 2012)
Baina, hemen misterio ere badago. Poema hori idazterakoan, Armitagek espondilitis ankilosatzailea pairatzen zuen. Zubiriak duen gaixotasun bera, alegia. Eta Pellok esan didanez, inork baino hobeto islatzen du poemak gaixotasun hori zer den pairatzen duenarentzat: soinuak, minak, beldurrak… Kontua da Armitageren diagnosia aldatu dela. Book of Matches argitaratu eta gero, berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, medikuak esan zion bere gaixotasuna ez zela espondilitis ankilosatzailea, baizik eta “beheko bizkarreko min sindromea” [lower back-pain syndrome]. Espondilitis zuelakoan idatzi zuen poema, baina poetak ez zuen, benetan (zientziak dioenez), gaixotasun hori. Eta, hala ere, ederki deskribatu du benetako gaixoek duten esperientzia bera. Ez al da hori Pessoaren paradoxa?
J. L. Otamendiren azkena eta Thich Nhat Hanh
2014-11-14 // Poemak // Iruzkinik ez
Behobiatik Donostiarako bidean
2014-11-07 // Islandiera ikasten // Iruzkinik ez
Behobiara heldu orduko
korrikalari armada batekin eseri naiz
hogei mila lagun eta gogoratu dut
kasko erromatarrek gandorra zutela
lumez edo zaldi ilez egina (gehiago…)