Mundua ez da biribila
Hasiera » Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila

Ipuinetako gaiztoa beti otsoa izatearen ondorio larriak

2009-11-17  //  Ekonomia, Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

Gure ekonomia babesteko hil ditugu, eta naturak odolkiak eman dizkigu ordainetan

Barra-barra hil ditugu harrapari handiak, eta natura, ordainetan, harrapari ertainez egindako odolkiak ematen ari zaigu orain.

Hona hemen kate-erreakzio baten adibide polita: mundua mundu denetik existitu den harraparirik arriskutsu eta ankerrenak, hau da, guk, kate trofikoko gainerako harrapari handiak desagerrarazten ditu: otsoak, marrazoak, lehoiak eta bestelako piztiatzarrak. Horrek eragiten du harrapari ertainen populazioek gora egitea, behin arerioak paretik kenduta. Eta harrapari ertainak lasai eta kontent ibiltzeak kalte larriak eragiten dizkie bai ekonomiari bai ekosistemei.

(gehiago…)

Oraindik ez zaigu tokatuko

2009-11-11  //  Gizartea, Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

Ikerketa baten arabera, klima aldaketak gosera kondenatuko du munduaren erdia mende amaieran.

Ikerketa baten arabera, klima aldaketak gosera kondenatuko du munduaren erdia mende amaieran.

Gizateriaren erdiak gosea jasango du 2100. urtean, klima aldaketa dela eta. AEBetan egin duten azkenaurreko ikerketatik atera daitekeen izenburua da, eta egia aitortzeko aterata zegoen nik hau idatzi orduko, itzulpen lan xumea egitea izan dut meritu bakarra. Segi dezagun: tenperatura igoerak elikagai ekoizpenari eragiten dion estresa oso handia da, esan du Washingtongo Unibertsitateko jakintsu batek, David Battisti dauka izena, eta horri gaineratu egin behar zaio berotze globalak ur gutxiago utziko digula, uzten ari zaigula, eskueran. (gehiago…)

Energia ilunaren bila

2009-11-08  //  Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

Antzinako unibertsoaren "irudiak" aztertuko dituzte energia iluna zer den jakiteko asmoz

Antzinako unibertsoaren "irudiak" aztertuko dituzte energia iluna zer den jakiteko asmoz

Unibertsoaren osagairik ugariena, %75 inguru, ezezagunena ere bada: energia iluna. Hari buruz zerbait gehiago jakiteko asmoa baduzu, paperezko edizioan argitaratu genuen erreportaje hau irakur dezakezu, eta are gehiago jakiteko, ARGIA baino hedabide espezializatuagoetara jo. Oraintxe, besterik gabe esan dezadan energia iluna dela unibertsoa gero eta azkarrago hedatzearen “erantzulea”, anti-grabitate antzeko bat. (gehiago…)

Pornografia ez da denen begietarako… eta Madril ados dago

2009-10-14  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

Gutxitan ematen dira honelako berriak. Espainiako Gobernuak onartu egin ditu AUC kontsumitzaile elkarteak Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren aurreproiektuari egindako alegazioak. Hala, pornografia eta funtsik gabeko bortizkeria ez dira modu irekian emango, ordutegia edozein dela. Ikusi nahi dituenak gutxienez botoi bi sakatu beharko ditu, baten ordez. (gehiago…)

Pornografia ez da denen begietarako

2009-10-07  //  Euskara, Hedabideak  //  Iruzkinik ez

Legeak behar bezala babestuko behar lituzke ikusle gazteenak pornografiatik eta bortizkeriatik, AUCen ustez.

Legeak behar bezala babestuko behar lituzke ikusle gazteenak pornografiatik eta bortizkeriatik, AUCen ustez.

AUC, Espainiako Komunikazio Kontsumitzaileen Elkartea, blog honen aspaldiko laguna da, aurrez idatzi dudan guztiaren errepaso arin batek salatuko duenez. Ondo irabazita daukate “ohorea”, hedabideetako aferei buruz ederto informatzen bainaute, kantitatez eta kalitatez. Oraingoan, pornografia eta funtsik gabeko bortizkeria emisio irekian ematea debekatzeko eskatu dute. (gehiago…)

Hezkuntza eskolatik kanpo

2009-09-16  //  Hezkuntza  //  Iruzkinik ez

Seme-alabak etxean hezi nahi dituztenen eskubidea aitortu du lehen aldiz Kataluniako legediak.

Seme-alabak etxean hezi nahi dituztenen eskubidea aitortu du lehen aldiz Kataluniako legediak.

Katalanez JILLE dira siglak. Euskaraz, geuk egindako itzulpenean, HAANJ izango lirateke. Alegia, Hezkuntza Askatasunaren Aldeko Nazioarteko Jardunaldia. Irailaren 19an egingo da, besteak beste Katalunian, bertako Educar en Familia (Familian Hezi) koordinakundeak jakinarazi digunez. Aurtengoak esanahi berezia du beraientzat: Kataluniako Hezkuntza Lege berriak, diotenez, aurrerapauso handia egin du, lehenbiziko aldiz aitortzen baitu, bere 55. artikuluan hain zuzen, derrigorrezko hezkuntza ez-presentziala. Hots, eskola ez den beste eremu batean heztea umeak. (gehiago…)

Moda kontuak

2009-09-10  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

Genero-bortizkeriaren aurka Espainiako Estatuan ezarritako lege berriek ez dute gauza handirik lortu.

Genero-bortizkeriaren aurka Espainiako Estatuan ezarritako lege berriek ez dute gauza handirik lortu.

Aurrekoan honako elkarrizketa entzun nuen taberna batean:

-Zelan da orain modan jartzen ari den hori? Gizon batek andrea jotzen duenean, edo andre batek gizona?
-Genero-bortizkeria?
-Bai, horixe!

Bai, badakit, errua nirea da, tabernetan belarriak zabalik edukitzeagatik. Batzuetan arrisku kirol bihurtu daiteke garagardo bat lasai hartu nahi izatea; gerta dakizuke, esaterako, “herriaren jakituria” esaten zaion horren adibideren batekin topo egin behar izatea, aipatutakoa kasu. (gehiago…)

Michael Jacksonen koltxa

2009-07-03  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

50 urte eskasekin joan zaigu hilezkor izan nahi zuena

50 urte eskasekin joan zaigu hilezkor izan nahi zuena

Michael Jackson izeneko estatubatuar bat hil berri da, eta agian hori da azken urteotan egin duen gauza duin bakarra. Haren heriotza dela-eta ama hil balitzaie baino malko gehiago botatzen dabiltzan horietako bat hurbiletik ezagutzeko aukera izan nuen behin, eta ez Wisconsinen edo Pennsylvannian, Portugaleten baizik. (gehiago…)

Profeta trakets baten iragarpenak (eta III): ezkontzak, dirua eta gerra

2009-06-26  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

Futbolaren gerra, espainiar telebistaren panoramako gako nagusietakoa

Futbolaren gerra, su-etenerako bidean?

Ipini diezazkiedan abizenak izenburua osatzeko erabili ditudan hiru hitzei, ea horrela bide batez argitzen dudan Espainiako telebistaren oilategiarekin zein lotura duten. (gehiago…)

Profeta trakets baten iragarpenak (II): publizitate-itzalaldiaz

2009-06-22  //  Hedabideak  //  Iruzkin bat

Telebista konpontzeko osatu zuten "jakintsu batzorde"-koak ez ziren hain jakintsuak, itxuraz

Telebista konpontzeko osatu zuten "jakintsu batzorde"-koak ez ziren hain jakintsuak, itxuraz

Ez ba, Rodriguez Zapaterok ez du TVEren desagerpena iragarri (irakurri joan den ostegunean blog honetan zer idatzi nuen). Momentuz bertako publizitatearena baino ez. Post honen izenburua egiteko erabili dudan esaldia irakurri nuen aurrekoan egunkari batean: publizitate-itzalaldia. Gustatu egin zitzaidan esamoldea. Itzalaldi horrek ekarriko dituen ondorioak ez dira, baina, askoren gustuko. (gehiago…)

Page 16 of 19««Aurrekoa1015161718Hurrengoa»

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA