High alaitasuna
Hasiera » Antonio Casadoren bloga - High alaitasuna

Epilogoa Hernanin

2017-04-22  //  Diskoak, Kantuak, Poesia gizarteratzen  //  Iruzkinik ez

epilogoa3Olerki poteoa eta Ipuin ibilaldia arrakastatsuen ondoren, Hernaniko Kale Literatura taldeak beste ekimen berritzaile eta ludiko bat antolatu du: maiatzak 0, edo apirilak 30 dituenean, epilogoz, amaieraz, agurrez, puntu eta jarraiez… bustiko ditugu Hernaniko autobus eta tren geltokiak, goizeko 11:00tatik bazkaltzeko ordura arte, kaleaz eta literaturaz elkarrekin gozatuz. Bermuta ere egongo da nonbait.

Zer irakurriko dugu? Besteak beste, K. Linazasorok, J. Sarrionandiak, K. Izagirrek, P. Aristik, I. Gorostarzuk, M.L. Esteban-ek, E. Galeanok, A. Lertxundik edota M. Martí i Pol-ek idatzitako testu laburrak, gehi parte hartzaileok propio egindakoak. Kantuak ere izango dira: Anarirenaz gain, Ruper Ordorika, Leonard Cohen, Anje Duhalde eta Petti-renak entzungo ditugu tarteka.

Hemen dituzue testu guztiak. Tarte libre batzuk oraindik baditugu; beraz, parte hartu nahi baduzu, ongietorri! kaleliteratura[abildua]gmail[puntu]com helbidean topatuko gaituzu.

Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran

2017-02-01  //  Lizardiren baratza, Poemak  //  Iruzkinik ez

Behin-behineko moduan bada ere, itzuli naiz Lizardiren baratzera. Oraingo honetan (audioko 39’30”tik aurrera) “Zigarrogileen plaza” atal berriari hasiera emateko, beti ere Jose Luis Padron handiaren laguntzaz. (gehiago…)

Sautrela aforismozalea

2016-12-26  //  Aforismoak  //  Iruzkinik ez

Gaur parte hartu dut Sautrelako erreportaje batean, aforismoak direla eta. Hona hemen nire oharrak.

(gehiago…)

Zinema berdintasunean

2016-12-08  //  Filmak, Hitzaldiak, Islandiera ikasten, Zinema-Noema  //  Iruzkinik ez

Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunari dagokionez, Islandia da herrialde garatuenetako bat. The Guardianen arabera, munduko tokirik feministena. Hala ere, ez da erraza izan; horraino iristeko hamaika ekintza egin izan behar dituzte eta gauza asko oraindik lortzeke daude. Esate baterako, zinemagintza parekidea. Nire azken bisitan, 2015eko maiatzean, Reykjavíkeko portuan dagoen museoaren kanpoaldean zera ikusi nuen:

(gehiago…)

“Oihenart” aforismo bildumak

2016-12-05  //  Aforismoak  //  Iruzkinik ez

oihenart2011n, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, egungo Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia (HEFA) Fakultateak ekin zion “Oihenart” izeneko aforismoen lehiaketa antolatzeari. (gehiago…)

Ipuin ibilaldia

2016-10-15  //  Poesia gizarteratzen  //  Iruzkinik ez

lasai_liburua_1401790016Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen irakurri ondoren, liburu hori osatzen duten hainbat ipuin Iban Zalduaren eta Ana I. Moralesen ahotsetan entzun nituen, duela pare bat urte. Orain liburu hori berriz zabalduko da jendartean, modu berritzaile batez gainera. Olerki-potea eman ziguten jende jatorraren eskutik, hain zuzen. Bai, ekintza berria prestatzen ari dira: ipuin-paseoa, edo ipuin-poteoa, edo biak aldi berean, Hernanin arratsaldepasa ederra lagun giroan eman nahi dutenentzat. (gehiago…)

Zinema-noema: Europa, gatazkak eta musika

2016-09-09  //  Filmak, Zinema-Noema  //  Iruzkinik ez

“Noema” hitza Greziako νόημα-tik dator eta “pentsamendua” edo “ustea” esan nahi du. Zinemaldiaren aurrean, zer pentsatzen dugu zinemaz? Galdera horren bueltan, San Telmo Museoarekin elkarlanean, hirugarrenez Zinema-noema elkarrizketa zikloa abiatu dugu. Asmoa da zinemazale bai baina zinemagile ez diren hiru lagunekin zinemaz aritzea, beren esperientziatik abiaturik, hiru solasaldietan.

Joserra Senperena, Amaia Zubiria eta Anari-rekin zinemaz eta musikaz hitz egingo dugu @SanTelmoMuseo

Joserra Senperena, Amaia Zubiria eta Anari-rekin zinemaz eta musikaz hitz egingo dugu @SanTelmoMuseo

Lehenengo mahai inguruan Europari buruz jardungo dute hainbat filosofoek; 2. elkarrizketan, gatazkeei buruz arituko dira kazetariak eta dokumentala egileak; bestek beste Amaia Merino, Asier ETA biok filmaren egileetako bat. Hirugarrenean musika izango dugu hizpide, Anari, Joserra Senperena eta Amaia Zubiria-rekin. Akordeak, adostasunak eta desadostasunak, eskarmentu pertsonala, ikusitako filmak, egindako kantuak eta moldaketak, entzundako soinu bandak, edo entzun nahiko genituzkeenak: dena zakuan sartuta, ziur nago solasaldi interesgarriak izango direla.

@SanTelmoMuseo

@SanTelmoMuseo

Datorren ostegunean bertan ere, Alberto Iglesias musika konpositore donostiarrak emanaldi berezia eskainiko digu pianoan. Alboan izango du José María Benítez, ekoizle diskografikoa eta Quartet Records zigilu independentearen zuzendaria, jatorrizko soinu bandak ekoitzi eta banatzen espezializatuta. Solasaldi guztiak dira doakoak, baina azken honetan, aforoa dela eta, gonbidapena aurretik eskuratu behar da. Gonbidapenak museoko leihatilan jaso ahal izango dira egunean bertan, 10:00etatik aurrera.

 

 

 

 

Kanako ezteiak

2016-08-01  //  Poemak  //  Iruzkinik ez

Gaetano_Gandolfi_Bodas_de_Cana_1775_PN_Bolonia

Gaetano Gandolfi, 1775: Nozze di Cana (Bologna, Pinacoteca nazionale)

Beren musugorriak ikusita
ulertzen da erdi hordi daudela
edo pixka bat moñas gutxienez

Maria, Jose, baita Jesus ere
zeinak manga batean baitirudi

imintzio dramatiko horrekin
esanez “emadazue ontzi bat
ur, eta ardo bilakatuko dut”

–ezteiek duten baikortasun hori
mirarigintzaren hastapenetan–

baina zein da miraria zehazki?
urak ur izaten jarraitu zuen
(hala sinisten du jainkogabeak)

baina ardo bezala dastatu zuten
eta ardorik onena gainera…

gaurko esperimentu biblikoa:
kopa bat ardo edan eta ondoren
miraria berriz egin dezagun

ur gasduna edan xanpaina bailitzan
ea misterioa argitzen dugun.

Oier Guillan-en Antimanifestua

2016-07-16  //  Eako poesia egunak, Poemak  //  Iruzkinik ez

Gaur poesia Ean, baina ez han bakarrik. Azken egunetako gertakizunak direla eta, ezin burutik kendu Oier Guillanen poema hau, indartsu-indartsua. (gehiago…)

Zubigintzan

2016-06-26  //  Esku ezkerraz, Islandiera ikasten  //  Iruzkinik ez

Argazkia: Etxepare Euskal Institutua

Argazkia: Etxepare Euskal Institutua

Aste honetan bisita laburra egin diot Tabakaleran EIZIEk antolatutako itzulpen-lantegiari. Bertan, Arantxa Urretabizkaiaren eta Joseba Sarrionandiaren testuak oinarri hartuta, hainbat itzultzaile lanean jarri dira hiru egunez, idazleen ekarpenak lagun. Itziar Otegik koordinatu du lantegia, eta Garazi Arrulak jaso du egunez egunekoa. Nik kiku bat, “kaixo” esateko sartu-irten bat besterik ez dut egin. Baina ikasi bai, ikasi egin dut, adibidez, “Oroimeneko portua” izeneko poeman, bokal guztietako errimak erabiltzen dituela Sarrionandiak. Poema aurretik ezagutzen nuen, bai, baina lantegira iritsi arte ez nintzen hortaz jabetu.

Bere kronikan Garazi Arrulak “Poesia joko bihurtzen denean” izenburua jarri dio nire bisitari, eta hauxe da laburpena, ezin egokiagoa: (gehiago…)

2 / 14«Aurrekoa123410Hurrengoa»

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA