Hasiera »
Antonio Casadoren bloga - High alaitasuna
Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Piztutako etxean
2014-07-01 // Haiku, Paisaiak // Iruzkinik ez
Shinto da antzinako Japoniako erlijioa, naturarekiko sentsibilitatea erritualaren bidez azaltzen duena. Shintoak bizitzaz dihardu, dagoenaren etengabeko berritzeaz. Shintoaren arabera, ibai bat edo harkaitz bat “kami” izan litezke. Kami duen toki hori, naturako santutegi (himorogi) moduan soka batez eta egurrezko zurtoinetaz markatzen da. Hala gertatu zen Isen, Honshu irlako baso trinko batean, 4. mendetik aurrera. (gehiago…)
2016rako, poesia kalean
2014-06-27 // Islandiera ikasten // Iruzkinik ez
(gehiago…)
Unibertsitatea eta ezjakintasuna
2014-06-20 // Poemak // Iruzkinik ez
Aste honetan defendatu dira Gradu Amaierako Lanak (GAL ordez, GRAL izena dute), eta ondorioz Boloniako lehenengo egresatuak ditugu Fakultatean. 4 urteotan gauza asko aldatu dira, beste batzuk ez. Ospatu beharrekoa ospatzeko, liburutegian sartu naiz liburu baten bila eta (ohi den bezala) beste bat topatu dut: Juan Kruz Igerabideren Maisu isila (Alberdania, 2002). Eta han honako poema hau: (gehiago…)
Kaleidoskopia eta teleskopioa
2014-06-11 // Paisaiak, Poetikak // Iruzkinik ez
Bivare mendia, Karnian
Otsailaren amaieran, Aurelia Arkotxak tokia eta data idatzi ditu (Lekunberri karrika 5, 1987-II-20), poematik postala edo argazkia aterako balitz bezala. Poema minimalista da, deskribapen hutsetan oinarritua, eta ez dago Japoniako haikuen estetikatik urrun. Arkotxaren lehenengo poesia liburuan aurkituko dugu, Atari ahantziak (Pamiela, 1993) izeneko liburuan hain zuzen. Aureliari beste euskal poema bat izendatzea, gure bildumako azken izango dena, eskatu diodanean, ezustekoa gertatu zaigu. Euskal poesia nahiz euskal paisaia mundutik aparte ez daudela azpimarratzeko-edo, Aureliak Pier Paolo Pasoliniren gaztaroko poemak aipatu dizkit, zehazkiago 1954an Dal Diarion bilduak agertu zirenak.
(gehiago…)
Eskuen metaforak
2014-06-08 // Esku ezkerraz // Iruzkinik ez
Gaur Etxarrenera joan gara, olatuak egin ditugu eta Ione Gorostarzu-ren poema honekin akordatu naiz (Desegiten, Elkar, 2012):
Ene eskuak behin ukitu zuen esku bat
eta hark beste esku bat ukitu zuen
eta hark beste esku bat
eta hark beste bat
beste bat
eta beste bat
eta nire eskuak ukitu zuen eskuak
ukitu zuen eskuak
ukitu zuen eskuak
ukitu zuen eskuak […]
Eskuz egindako itsaso bat bilakatu gara (metafora urratuta barkatuko didazuelakoan; bestela ikus ezazue hau). Ni ere bai? Baita ni ere. Esku ezkerraz (Utriusque Vasconiae, 2011) liburuan esaten den bezala:
[…] eskuak hutsik dauzkat
eduki gabe emateagatik.
Baina koplak dioen bezala:
eskuok nireak dira.
Eta nireak izanik, baina ez bakarrik, erabakitzeko eskubidearen alde jarri ditut gaur Etxarrenen, giza katearen 101. kilometroan. Islandiako musikaz eginiko bideo honetan gaude, Hernaniarren artean:
Desfado portugaldarra
2014-06-03 // Fadoak // Iruzkinik ez
Euskararen patua eta portugesaren fado hitzak senideak dira, latinaren fatumen seme-alabak. Eta “desfado” da, hain zuzen, Portugaldar Errepublikatik datorkigun Ana Moura fadistaren azken diskoa (Universal, 2012). Tristea da Portugal, edo alaia, high ala low? Zer da saudade sentitzea? Bideoan ikusi eta entzun (itzulpena arraro samarra da neurria eta errima mantentzen saiatu naizelako): (gehiago…)
Tractatus eta Borroka Kluba
2014-05-29 // Poemak // Iruzkinik ez
Hondakindegia Mikelazulon
2014-05-25 // Poemak // Iruzkinik ez
Poesia liburuek bere egileari buruz hitz egitean –zer litzateke lirika bestela?–, berarekin konpartitzen dugun egoeraz ere mintzo dira: “hau izan zen bere garaia, hau bere lekua” esaten digute. Baina poesia liburu baten barnean irakurketa posible asko daude, gutxienez poemak beste; horregatik dira hain esanguratsu poesia zuzeneko emanaldiak, non egileak berak irakurketa bat proposatzen digun, berarentzat garrantzia duena aukeratuta. Hala ikusi dut behintzat asteburu honetan Orereta-Errenteriako Mikelazulo elkartean.
(gehiago…)
Literaktum 14 Benartegin
2014-05-18 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Portua eta kalea
2014-05-12 // Paisaiak, Poetikak // Iruzkinik ez
Maiatzean gaude, eta euskal poesiaren ibilbidean lan itzela egin duen aldizkari eta argitaletxe batek ere ‘Maiatz’ izena du. Poesia nekez helduko zaio publikoari, argitaratzailerik gabe; horregatik Xabier Mendiguren idazle eta editoreari eskatu diogu euskal literaturako paisaia kutun bat izenda dezan. Eta hark, Koldo Izagirre ekarri digu, euskal poesiako figura nagusienetako bat; zehazki, Susaren bidez, 1997an argitaratutako Non dago Basques’ Harbour liburuko lehen poema: “Umea zegoen eta“. (gehiago…)