High alaitasuna
Hasiera » Antonio Casadoren bloga - High alaitasuna

Kapelaren birjaiotza

2014-08-29  //  Fadoak, Poemak  //  Iruzkinik ez

Viana do Castelon ikusitakoa

Viana do Castelon ikusitakoa

Bukatu dira nire oporrak. Aspaldiko partez azken astebetea Portugalen eman dugu eta saudadez beterik itzuli naiz. Baina nire fado ez da tristea, kontsolatu naiz herriak berdintsu irauten duelako. Oi, Portugaleko dotorezia eta soiltasuna. Kafea eta ogia eta ibaiak eta hondartzak. Oraindik ere kapela buruan zeramaten pertsonak ikusi ditut kalean, eta akordatu naiz “The Death of the Hat”, Billy Collins AEBetako poetak bere aitari idatzi zion elegiaz (Picnic, Lightning, University of Pittsburgh Press, 1998). Ez, kapela ez da hil. Portugalen bizi omen da. (gehiago…)

Manuel Alegreren bi poema Errotarrak

2014-08-25  //  Poemak  //  Iruzkinik ez

IMG_4652

Hainbat liburu kanpineko mahaian

IMG_4596

Âncora ibaia

Aurreko sarreran Cíes uhartetan banengoen, gaurko honetan Minhoren bestaldean nago, Âncora izen ezin ederragoko herrian, ibaia eta itsasoaren artean. Viana do Castelon eguna eman dugu eta handik itzulitakoan Atlantikotik etorritako laino batek ekarri du zirimiria, kanpina hodeitxo more batean bilduz. (gehiago…)

Asmakizuna

2014-08-23  //  Paisaiak  //  Iruzkinik ez

IMG_4499

Uhartea erle bat da
                                    Galizan
Europako bekoki zimurtuan

uhartea txoria da
                                 gosetia
kirrinki-karranka guri begira

uhartea etxe bat da
                                   beteta
hippy guztiak akabatu zituzten-eta

uhartea parkea da
                                  naturala
mugikorren populazio handikoa.

19. mendeko alaitasuna

2014-08-16  //  Opera  //  Iruzkinik ez

Atzo itzuli zen La Bohème, operarik donostiarrena (19. mendeko Parisen gertatzen da, hamabostaldian gehien errepikatu den opera, bertan erretreta eta danbor nagusia ere aipatzen dira…). Tragedia dela diote, opera tristea, amaiera zoriontsurik gabekoa. Ez, nik uste. Alaitasunari buruzko lezioa iruditu zait niri, alaitasuna Kierkegaarden moduan ulertzen badugu behingoz: (gehiago…)

Arrandegian

2014-08-03  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

IMG_4260Atzo oporrak hartuta (haiek, ez nik) auzoko arrandegia itxi zuten bi asterako. Langile finak bezain jatorrak, hiru legatz zabaldu zituzten anisakisik ez zuen baten bila. Bitartean, euskarazko arrain izenak zituen afixa bati begira jarri nintzen, hitzak buruan bueltaka, errima pobreko itsasoneto baten forman antolatuz: (gehiago…)

Goza dezagun gehiago

2014-07-23  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Karmen egunean erosi nuen eta aspaldi ez dut saiakera batekin honenbeste gozatu; kontu anitz interesgarriz beteta baitago, erraz irakurtzen da “Euskaldun baten hizkuntza-bidaia” hau (Karmelo Ayesta: Goza daiteke gehiago, Utriusque Vasconiae, 2014). Soziolinguistikan ez naiz aditua, amateur hutsa baizik, baina nire sorora ura ekarriz, liburuaren muina honela laburbildu nuke: gaur egun, lagun askorentzat, euskararen erabileraren erronka erantzukizun pertsonalean datza, norberaren hautu etikoan, eta badaude oraindik hori indartzeko jorratu ez diren bideak. (gehiago…)

Donostiako lau gabarrak, Ean

2014-07-15  //  Eako poesia egunak, Paisaiak, Poemak, Poetikak  //  Iruzkinik ez

Autoaipua zilegi balitz, gogoko ditut poesia zuzeneko emanaldiak non egileak berak irakurketa bat proposatzen digun, berarentzat une eta leku zehatz batean garrantzia duena aukeratuta. Horregatik ez nuen galdu nahi Koldo Izagirreren errezitaldia Eako poesia egunetan. Parisen bizi naiz (Susa, 2013) bere poema liburu paregabeak ertz eta min asko ditu, bazter eta hitz jolas ugari (baina ez dira jokoak, Koldok berak argitu zigun lez), eta giza labirinto horretan hari baten bila igo nintzen Eako Talaraino. (gehiago…)

Atzo ilargi betEAN

2014-07-12  //  Eako poesia egunak, Poemak  //  Iruzkinik ez

Eako poesia egunetatik etorri berria naiz, eta oraindik ez dira amaitu. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiet antolakuntzan ibiltzen diren guztioi. Kontatzeko asko dut baina orain gogoan iltzatuta daramadana da Laura Mintegirekiko elkarrizketa bat, Karmelo Landa lagun zuela, gaueko ordu txikitan, argazki hau egin ostean. Hitz egin genuen euskaraz “faltan hartu” esateko aditzaz, eta hori konpontzeko Laurak proposatuko hitzaz; horren gainean hauxe idatzi dut etxera iritsitakoan:
IMG_4067

(gehiago…)

Islandia, euskara, kamisetak: zein da zure superpoterea?

2014-07-08  //  Islandiera ikasten  //  Iruzkinik ez

Laurogeita hamarreko hamarkadan, gure fakultatean Erasmus zebilen Haukur Ástvaldsson lagunak erakutsi zidan islandieraz “Espainiarren hilketa” izena duen saga (Spánverjavígin), Islandiako ipar-mendebaldeko bere sorterrian gertatu zela esanez. 2012an saga horretan oinarritutako poema bat argitaratu zidaten Hitzen Uberan webguneko lagunek. Egun nire lagun Haukur AEBetan bizi da, eta duela gutxi honako selfie hau bidali dit. Benetako bikingo baten jarrera! Ikusi bezain pronto pentsatu dut ideia ona litzatekeela berau moldatzea, gurera egokitzea, honela gutxi gorabehera: (gehiago…)

Nola idatzi amodiozko poemak (ia) erromantizismoan erori gabe

2014-07-04  //  Gaudeamus, Poemak  //  Iruzkinik ez

Errezetarik ez, noski. Baina aste honetan bi poema maitasunaren inguruan irakurri ditut eta hemen paratzea otu zait. Lotsarik gabe, ikusgai. Lehenengoa, oraindik itzuli ez dudan Mailu isila (Alberdania, 2003) liburutik. Honelaxe dio Juan Kruz Igerabidek:

(gehiago…)

11 / 14«Aurrekoa10111213Hurrengoa»

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA