High alaitasuna
Hasiera » Antonio Casadoren bloga - High alaitasuna

Poem recording Islandian

2015-06-13  //  Islandiera ikasten, Ohar oro  //  Iruzkinik ez

IMG_6054

Reykavík-eko portuko auzoan zehar, 2015eko maiatzean

Graphic recording deitzen zaio mintzaldiak zuzenean irudikatzeko metodologiari, comic-etik eta pop-art-etik hartutako tekniken laguntzaz. Gurean Pernan Goñik oso ondo egiten du, hemen erakusten duen moduan. Oso erabilgarria da bileretan, batzarretan, kongresutan etab.

Duela gutxi entzun nuen graphic recordingez gain, poem recording ere interesgarria izan zitekeela. Metaforen eta poesiaren beste baliabide batzuen bidez, mintzaldi batek ematen duena islatzeko eta gizarteratzeko beste modu bat izan daitekeelakoan, oso ideia ona iruditu zitzaidan. Etorkizunean gehiago ikusiko dugulakoan nago. Jakinminak bultzatu nau eskua trebatzeko saiakera bat egitera, Islandian, demokraziari buruzko kongresu batean parte hartzen ari nintzela. (gehiago…)

Norbanakoari galera bada ere…

2015-06-06  //  Aforismoak  //  Iruzkinik ez

ISTRIPUA ez da istripu aldez aurretik ikus daitekeenean, edo bataz bestekoaren ondorio denean, somaezina bezain ohartezina behar du izan izuak.

ONARTEZINA da istripuari istripua esatea aurreikus daitekeenean hizkuntz ortodoxiak baimendu arren.

ISTRIPUAK ezkutatzen duen zuzentasun falta ez da hizkuntza egokitasunarena soilik ekitatearena baizik. (gehiago…)

Euskara eta islandiera unibertsitatean

2015-05-22  //  Gaudeamus, Islandiera ikasten  //  Iruzkinik ez

Maggie eta Mike: bi akademiko, irakasle eta ikertzaile biak, unibertsitate kudeaketan ere lan egin dutenak. Antropologoa eta filosofoa. Ingelesa lehen hizkuntza izan arren, biek ikasi eta egunero erabiltzen dute ustez “txikia” den beste hizkuntza bat, unibertsitate eleanitz batean: islandiera, Mikeren kasuan; euskara, Maggierenean. Biak elkartu ziren Euskal Herriko Unibertsitatean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, beren eskarmentuaz hitz egiteko, eta Prosumerlabek lagundu zidan elkarrizketa grabatzen. (gehiago…)

HIES

2015-05-17  //  Poemak, Poesia eta medikuntza  //  Iruzkinik ez

Jon Salaberri (Iturria: Argia)

Jon Salaberri (Iturria: Argia)

Maiatzaren 10ean, Herri Urratsen geundela, 20 urte bete ziren Jon Salaberri zendu zenetik. Nik ez nuen ezagutu, baina lagunek kontatu didate bera izan zela Euskal Herrian publikoki HIESdun bezala agertutako lehenetakoa, eta lan handia egin zuela gaixoen alde eta gaitzaren inguruko kontzientzia gizarteratzeko.

Arrasatearra zen Jon Salaberri eta aste honetan Goiena telebistak eman du argitara erreportaje anitz interesgarria, familiaren eta lagunen testigantza jasoz. Jon Salaberriaz gain, Euskal Herriko historia zati bat ematen digu erreportajeak, droga, politika, osasuna eta gizarte kontuak uztartuz modu hunkigarrian. (gehiago…)

Locus amoenus

2015-05-10  //  Paisaiak, Poemak  //  Iruzkinik ez

BenartegiLeku atsegina: denok daukagu baten bat. Eta euskal poeten artean, zein ederki jorratu duen Rikardo Arregi Diaz de Herediak gai hori, locus amoenus-ena. Lehen aipatu dut hemen bere “Leku atsegina”, poema bikaina. Orain beste bat dakart, “Autobusetik” (Bitan esan beharra, Alberdania, 2012), paisaiaren eta hiriaren inguruko gogoeta pessoatarra. Bere “naturarekin bat izan / eta hori guztia” gogoan, hurrengo larunbatean izango dugu Rikardo Arregiren poemak entzuteko aukera, Literaktum jaialdiaren barnean, Eli Tolaretxipi eta Susana Benet-ekin batera. Hantxe elkartuko garelakoan, laster arte! (gehiago…)

Zahartze aktiboaz

2015-05-03  //  Ondo bizi, Poesia eta medikuntza  //  Iruzkinik ez

beckett on aging.009Zahartzea eta gaixotzea ez da gauza bera, jaiotzen garenetik hasten baikara zahartzen, eta hori prozesu jarrai eta geldiezina da. Baina azken hamarkadetan zahartzaroari buruzko interesa piztu da medikuntzan, gero eta luzeago izaten ari den zahartze prozesu hori osasuntsua izan dadin. Adituen arabera, aktibo mantentzea izan ohi da zahartze osasuntsuaren oinarrietako bat. (gehiago…)

Nola esaten da tximeleta islandieraz?

2015-04-22  //  Islandiera ikasten, Kantuak  //  Iruzkinik ez

Gaur bisitari izan naiz Bizkaia irratian, EIEren eskutik egiten den Irakurrieran saioan, Edorta Jimenez berbalagun. Esku ezkerraz eta Islandiera ikasten liburuetatik irakurri dugu, eta DJ moduan ere aritu naiz, bost kantu islandiar hautatuz eta aurkeztuz. Denok ezagutzen baitugu Björk, baina egon badaude artista eta musikari gehiago Islandian. Honako bost hauek, gainera, islandieraz hutsezko kantuak dira, hizkuntzaren musika entzuteko modukoak. (gehiago…)

Erantzun berantiarra

2015-04-19  //  Poemak, Poetikak  //  Iruzkinik ez

Nola egiten da poema bat? Atzoko Sautrelan, Hasier Etxeberriak galdetu zidan idazteko nire metodoaz. “Nora zoaz?–Sagarrak dakartzat” eginez erantzun nion, tamalez, eta geroztik galdera bueltaka nabil. Atzoko nire erantzuna zen: idazten dut irakurtzen dudalako, baina hori ez da istorio osoa. Orain esango nuke askotan poema bat idaztea erreakzio moduko bat izaten dela nire kasuan. Zerbait entzuten dut, edo zerbait ikusi edo irakurri, dela dantza bat dela dantzari buruzko iruzkin bat, barruak astintzen dizkidana, baina euskarazko erantzuna ez zait berehala ateratzen. Erantzun berantiarra da poema, esprit de l’escalier bat. (gehiago…)

Arkakusoak plantxan

2015-04-12  //  Antzerkia  //  Iruzkinik ez

Argazkia: Metrokoadroka Sormen Laborategia

Argazkia: Metrokoadroka Sormen Laborategia

Oporren amaierako bluesa gainditzeko, gaur antzerkira joan naiz. Non eta sorterrian, Errenteria-Oreretako Niessen aretoan hain zuzen, non Salto antzezlana egin duten Metrokoadrokoek. Bizitzan antzerki gutxi ikusi dut (gutxiegi: uste dut Niessenen egon nintzen azkena izan zela 1995. urtean, Helena Pimentaren El sueño de una noche de veranorekin, pentsa) eta damu naiz hortaz. Gaurkoak merezi izan du eta aretotik atera naiz giza galdera ikur bat bilakaturik, edo galtzerdi bat buelta eginda. Chapeau, Oier eta konpainia! (gehiago…)

Hiru une tranströmertar

2015-03-28  //  Islandiera ikasten, Poemak  //  Iruzkinik ez

Atzo joan zitzaigun Tomas Tranströmer (1931-2015), honako hau idatzi zuen poeta suediarra (J. M. Aguirreurreta itzultzaile):

Hileta-elizkizunak badatoz
gero eta hurbiltzenago
trafiko-seinaleak bezala
hirira gerturatu ahala. (gehiago…)

7 / 14«Aurrekoa6789Hurrengoa»

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA